Erresuma Batuaren plana, Campylobacteraren aurka borrokatzeko – FSA 2013

Campylobacter bakterioak urtean 460.000 elikadura-intoxikazio 22.000 ospitaleratu eta 110 hildako eragiten ditu Erresuma Batuan.

FSAk 2008an eginiko azterlan batean (herrialdean saltzen zen oilaskoari buruzkoa) adierazi zen dendetan saltzen ziren oilaskoen % 65 Campylobacter bakterioarekin kutsatuta zegoela.

Horregatik guztiagatik, egiaztatu ondoren oilaskoen kutsadura-indizeak ez direla murriztu 2008az geroztik, FSAk jarduera-plan bat definitu du, bakterio horrek eragindako morbilitatea eta hilkortasuna murrizte aldera. Aurreko datuak aintzat hartuta, honako helburu hauek proposatu dira:

2015rako Helburuak
<100 UFC/g 100-1.000 UFC/g +1000 UFC/g
Aldez aurreko azterlana (2008) % 42 % 31 % 27
Azterlana 2012ko martxotik 2013ko otsailera % 35
Aldaketa nabarmenik gabe
% 35
Aldaketa nabarmenik gabe
% 30
Aldaketa nabarmenik gabe
Target 2015 2008aren aldean hobetzea 2008aren aldean hobetzea % 10

Horretarako, honako konpromiso hauek hartu dira:

  • Campylobacter mailei buruz eskura dagoen informazioaren kopurua eta kalitatea hobetzea hornikuntza-kateko aro guztietan, arriskuen kudeaketa eraginkorragoa babestu eta sustatzeko.
  • Campylobacter bakterioaren arriskua murrizteko berrikuntza teknologikoei ezarri ahal zaizkien lege-hesiak erraztea.
  • Tokiko gobernuekin lan egitea, Campylobacterak eragiten dituen arazoen inguruko kontzientzia hartzeko. Bestalde, ziurtatzea oilasko hoztuak darabiltzaten elikadura-enpresek ezagutu egiten dituztela unean dauden arriskuak.
  • Txerto-kanpainei buruzko programen eta epe luzean arazoari heltzeko egin daitezkeen beste esku-hartze batzuen babesa handitzea.
  • Aldaketak sustatzea jokamoldean eta arazoari heltzeko moduan, beharrezkoa balitz, legeak egiteko aukera ere aintzat hartuta.

FSAk espero du industriaren ahaleginaren xedea honako hau izatea:

  • Abeletxeetako biosegurtasun-neurriak hobetzen jarraitzea.
  • Ziurtatzea hiltze- eta prozesatze-aroak eraginkorrak direla kanalen kutsadura saihesteari dagokionez.
  • Sukaldean kutsadura gurutzatua murrizten dituzten ontzi eta bestelako ekimenetan lanean jarraitzea.
  • Ekoizpen-mailako kutsadura murrizten duten esku-hartze berriak sortu eta ezartzea.

FSAren plana: Campylobacter bakterioa Erresuma Batuan

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…