Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Arriskuaren Balioespena: Pirrolizidina alkaloidea belar usaintsuetan – BfR 2013

    Arrisku Balioztatzeko Alemaniako Institutoak (BfR) aztertu egin ditu pirrolizidina alkaloideen mailak landare usaintsuen eta horien infusioen 221 laginetan. Infusio horien artean daude tea, mihilua, kamamila, menda, garraiska eta asuna. Pirrolizidina alkaloideak bigarren mailako metabolitoak dira, eta askotariko landareek eragiten dituzte animalia belarjaleetatik babesteko. Euren presentzia eta kontzentrazioa aldatu egiten da honako hauen arabera: landare espeziea,…

  • Arriskuaren ebaluazioa: Haurren dietako aluminioa- COT 2013

    Erresuma Batuko Elikagaietako Substantzia Kimikoen Toxikotasunaren Batzordeak (COT) haurrek aluminioa hartzeak dakartzan arriskuen zientzia-ebidentziak bildu ditu, herritar-talde horrentzako aholku dietetikoak berrikuste aldera. Batzordeak ondorioztatu du haurren aluminioaren aurreko esposizio-iturri nagusia dieta dela, aluminioa berez baitago elikagaietan eta uretan. Bada, hesteen bidez xurgatzen den aluminio kopurua txikia bada ere (oro har, % 0,5etik beherakoa), haurrek ez…

  • Arriskuaren ebaluazioa: erleentzako produktu fitosanitarioak EFSA-2013

    EFSAk gida bat argitaratu du, erle, erlastar eta erle bakartientzako plagizidak erabiltzeak izan ditzakeen arriskuak ebaluatzeko. Aldez aurretik ezti-erleentzat eginiko arriskuen ebaluazio-sistemak ez zituen erabat kontuan hartu arrisku kronikoak, pestiziden aurreko esposizioaren errepikapena edo larbentzako egon daitezkeen arriskuak. Bada, gida berriak hutsune horiek betetzen ditu, eta erlastar eta erle bakartientzako eskemak ere jasotzen ditu. Halaber,…

  • Mendebaldeko Niloko birusa: arriskua ebaluatzeko eskuliburua – ECDC 2013

    Mendebaldeko Niloko birusa (MNB) edo West Nile Virus (WNV) gorantz doan gaixotasuna da, eta gizakiei, zaldiei eta txoriei eragiten dien birus batek sortzen du. MNBren epidemiologia eta transmititzeko zikloa konplexuak dira, eta horrenbestez, beti ez da erraza izaten gaixotasuna gizakiei transmititzeko arriskua zein den ebaluatzea. MNBren arriskua ebaluatzen laguntze aldera, Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako…

  • Histamina bidezko intoxikazioari buruzko informazio eguneratua – FAO/MOE 2013

    FAOk eguneratu egin du arrainaren bidezko intoxikazio histaminikoari buruzko informazioa, duela gutxi zientzia-irizpen batek berrikusi eta eguneratu egin dituelako kutsatzaile horretarako erreferentziazko mailak. Intoxikazio histaminikoa koadro toxiko bat da, eskonbrotoxina bidezko intoxikazio gisa ere ezaguna eta, oro har, histamina-maila altuak dituzten arrainak kontsumitzearekin lotuta dago, baita beste amina biogeniko batzuen maila altuekin ere, histidinaren bakterio-deskarboxilaziotik…

  • Listeriaren prebalentziari buruzko txosten zientifikoa – EFSA 2013

    EFSAk azterlan bat egin du Listeria monocytogenes bakterioaren presentziari buruz kontsumitzeko prest dauden EBko elikagai zehatz batzuetan (arrainak, haragi hotzak eta gazta bigunak). Hala, azterlan horren lehen zatian ondorioztatu dute txikia dela listeriaren presentziak legezko muga gainditu duen elikagai laginen proportzioa.Dena dela, aintzat hartuta, batetik, arrisku handiagoa dakarten elikagaiek duten ospea, eta bestetik, listeriosiak giza…

  • Konposatu per eta polifluoratuei buruzko azterlana herrialde nordikoetan NORDEN – 2013

    Kutsatzaile kimikoen talde nordikoak (NKG) azterlan biltzailea egin du konposatu per eta polifluoratuek (PCF) merkatu nordikoko hainbat industria sektoretan duten erabilerari buruz, bei eta uretan eta elikagaietan duten presentziari eta gizakien eta animalien osasunerako eragin toxikoei buruz ere. Talde horrek ondorioztatu duenez, datu fisiko-kimiko eta toxikologikoak falta dira, baita ingurumenean eta elikagaietan duten kontzentrazioari buruzkoak…

  • Elikadura toxiinfekzioen buruzko informazio-orria ELIKA – 2013

    Informazio-material hori modu erraz eta laburrean deskribatzen saiatzen da elikadura toxiinfekzioak, haien jatorri biologiko edo kimikoa, elikagaiak kutsatzeko bideak eta etxeetan saihesteko bost gomendio gakoak. Artikulu osoa

  • Dietan dauden dioxinei buruzko azterlana 13/06/26

    Dietan dauden dioxinei buruzko azterlana 2013/06/25 Britainia Handiko Elikagaien Segurtasun Agentziak (FSA) azterlan bat argitaratu du, dioxinek izaki bizidunetan duten jokamoldeari buruz eta animalien artean eginiko azterlanetako datuak gizakietara estrapolatzeari buruz. Dioxinak ingurumen-kutsatzaile biometagarriak dira (batik bat elikagai koipetsuetan daude) eta hartzaile aril-hidrokarbonoak (AhRs dira ingelesezko siglak) aktibatzen dituzte animalia eta gizakietan. Dioxinen antzeko zenbait…

  • Ebaluazioa: aluminioaren eta manganesoaren bioerabilgarritasuna elikagaietan FSA – 2013

    Konposatu kimiko baten toxikotasuna, neurri handi batean, bere bioerabilgarritasunaren bidez definitzen da. FSAk aluminioaren eta manganesoaren bioerabilgarritasuna ikertu du, konposatu horiek dituzten elikagaien arabera. Izan ere, elikagai jakin baten ezaugarriek eragina dute elikagaia hesteetan deskonposatzeko moduan eta askatzen diren substantzia kimikoen motan. Hori dela eta, eguneko aluminio- eta manganeso-ingestak zehazte aldera, funtsezkoa da xurgatzeko ehuneko…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad