Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Artikulua: Elikagaien eta uraren bidez transmititutako sei patogeno nagusien joerak – ELIKA 2013
ECDCk txosten bat argitaratu du, 2006tik 2009ra bitarteko 6 patogeno nagusiei (Salmonella, Campylobacter, STEC/VTEC, Listeria, Yersinia eta Shigella) buruz. ELIKAn txostenaren emaitza bereizgarri guztiak laburbildu ditugu, honako dokumentu honetan. Artikulu osoa
-
Elikagaietako plagiziden hondakinen zaintza- eta kontrol-programaren emaitzak-AESAN 2013
AESANek argitaratu egin ditu 2012an zehar egindako programaren emaitzak, eta bat ez datozen laginen kopurua 27 izan da (kopuru osoaren % 1,22). Aipatutako 27 laginetatik, 25 frutak eta barazkiak dira, 1 prozesatutako produktuak eta 1 animalia-jatorriko produktuak. Aintzat hartu behar da hondakinen gehienezko mugak (HGM) gainditu dituzten lagin batzuek adostasuna lortu dutela, ziurgabetasun analitikoa dela…
-
2012an murriztu egin da Hegazti Gripearen kasu positiboen kopurua Europan 13/10/14
Europako Batzordeak argitaratu egin ditu EBko hegaztien Hegazti Gripearen presentziari buruzko datuak. Guztira 27 herrialde kidek parte hartu dute. Eskortako hegaztien kasuan, guztira 29.404 establezimendutako laginak hartu dira: 8.801 arrautzatarako oiloen abeletxeetan (basokoak eta ohikoak), 5.691 auto-kontsumorako ustiategietan, 5.274 ugaltzeko abeletxeetan eta gainerakoak bestelako ustiategi-mota batzuetan. Emaitzei dagokienez, H5 serotipoan positibo eman duten 40 ustiategi…
-
Deoxinivalenolaren maila elikagai eta pentsuetan – EFSA 2013
EFSAk txosten bat argitaratu du, eta bertan aztertu egin ditu Deoxinivalenola (DON) mikotoxinaren eta eratorrien (3-Acetil DON eta 15-Acetil DON) mailak elikagai eta pentsuetan. Horretarako, 18.884 lagin hartu ziren 21 estatu kidetan eta Norvegian 2007 eta 2012 urteen artean, eta lagin horien 26.613 emaitza analitiko izan dira txosten horren oinarria. Argitaratu den txostenak honako ondorio…
-
Txostena: elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosiak Araban – Osakidetza 2013
Iaz, Araban, Campylobacterrak, Salmonellak eta Rotabirusak eragin zituzten Mikrobiologia Informazioko Sistemari (SIM) egindako jakinarazpenen % 93, patogeno enterikoen taldearen baitan. Datu horiek eta beste batzuk aurki daitezke Arabako Osasun Publikoko Zuzendaritzaordeak 2012an eginiko Zaintza Epidemiologikoari buruzko txostenean. Beste datu interesgarri batzuk: Salmonella Behera egiten jarraitzen du jakinarazpenen kopuruak: 2012an 105 jakinarazpen egin dira. Hala ere,…
-
Amorrua errotik ken daiteke gizakietan 13/10/01
Urtero 60.000 pertsona hiltzen dira munduan amorrua dela eta.Gaixotasuna gizakietan errotik kendu eta animalietan kontrolatzeko asmoz, FAOk, OIEk eta OMEk ohar bateratua argitaratu dute irailaren 28an, hain zuzen ere, Amorruaren aurkako Munduko Egunean. Ohar bateratu horretan, hiru erakundeek gaixotasunari aurre egiteko neurri nagusiak zehaztu dituzte: Kontzientziazioa:herritarrek euren gain hartu behar dute beraien txakurren ardura, prebenitu…
-
3-MCPDren presentzia EBko elikagaietan 13/10/01
EFSAk argitaratu egin ditu 3-Monokloropropano-1,2-diolaren (3-MCPD) presentziari buruzko datuak; zehazki, 2009 eta 2011 bitartean eginiko laginketa-lanetako datuak eman ditu. Horien artean Europako 14 herrialdek aurkeztutako 1.235 emaitza analitiko daude, 11 elikagai multzoren (34 azpimultzo) arabera antolatuta. Honako hauek izan dira emaitza nagusiak: • Elikagai multzo gehienetan, batez besteko balioak “Atzeman gabe” eta 50 µg/kg bitartean…
-
Glisofatoa gernu-laginetan 13/09/27
Amigos de la Tierra en Alemania (BUND) erakundeak emandako informazioaren arabera, Europako 18 herrialdetako 182 pertsonei hartutako gernu-laginak Glisofato (herbizida gisa erabiltzen da) substantzia aktiboa atzemateko aztertu ziren. Atzemandako glifosato-kontzentrazio handiena gernu litroko 1,82 mikrogramo izan zen. AMPA (azido amino-metil-fosfonikoa) metabolitoaren kontzentrazio altuena, berriz, gernu litroko 2,63 mikrogramo izan zen. BUND azterlanaren emaitzak onargarriak dira…
-
Arriskuaren ebaluazioa: fruta eta barazkietako perkloratoa – BfR 2013
Arriskuen Ebaluaziorako Alemaniako Institutuak (BfR) ebaluatu egin du fruta eta barazkietako perkloratoaren hondakinak hartzeak giza osasunerako dakarren arriskua. Perkloratoa hartzeak ondorio kaltegarriak ditu giza osasunean; zehazki, oztopatu egiten du guruin tiroideak ioduroa xurgatzea, eta horrek aldaketak ekar ditzake hormona tiroideoen mailetan, herritar talde minberetan (gaixotasun tiroideoak edo iodo gabezia duten pertsonak, jaioberriak eta haurrak). Aintzat…
-
Berezi@ Uraren Segurtasuna – 13/09/18
Ura funtsezkoa da ekosistema naturaletarako eta izaki bizidunek bizirauteko, eta nekazaritzan, industrian zein etxean dituen erabilera anitzak substantzia kimikoekin kutsatzeko aukerak sortzen ditu. Ondorioz, estrategia erkide bat abiarazi zen, 2015erako azaleko uren egoera ekologiko eta kimiko ona lortze aldera. Berezi@ honetan argitzen da uren kutsadura kimikoa murrizteko estrategia erkidea, eta zehaztapenak ematen dira arriskua sortzen…