Fluorra uretan eta ingestio totala: ingestio-muga berriak adin guztietarako

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak (EFSA) zientzia-irizpen berri bat argitaratu du; bertan, fluorraren ingestio segururako mailak eta gehieneko ingestio-maila jasangarriak (UL) zehaztu ditu, ingestio totaleko ekarpen desberdinak kontuan hartuta (edateko ura, elikagaiak, mahaiko gatz fluorduna eta hortzak zaintzeko ingeritutako produktu fluordunak).


Ebaluazioan kontuan hartu dira balizko efektu neurologikoak, hezurretakoak, tiroideoak edo adin txikiko haurretan hortzetako fluorosia, besteak beste.

20.000 azterlan baino gehiago berrikusi ostean, irizpenean honako eguneko gehieneko maila hauek ezarri dira:

AdinaMaila (UL edo Ingesta Segurua)
0–12 hilabete 1,0 mg/egun (UL)
1–3 urte 1,6 mg/egun (UL)
4–8 urte 2,0 mg/egun (UL)
≥ 9 urte (haurrak/helduak) 3,3 mg/egun (Ingesta Segurua)
Haurdun dauden emakumeak (≥ 9 urte)3,3 mg/egun (Ingesta Segurua)

Maila horiek, 0 eta 8 urte bitartean jasotzen direnean, hortzetako fluorosia prebenitzera bideratuta daude nagusiki.

Bestalde, ondorioztatu da kontsumorako uren fluor-kontzentrazioaren legezko muga, 1,5 mg/L, gehiegizkoa dela; izan ere, esposizio totalak UL/Ingesta segurua neurria gainditzen du adin-talde guztietan. Hala ere, Europako uren kontzentrazio-datuen arabera, laginen % 86 0,3 mg/L-tik beherakoa da, eta % 97, berriz, 0,7 mg/L-tik beherakoa (maila horiek ingestio totala segurtasun-tarteen barruan mantentzen dute).


Legezko mugaren eta ebaluazioan eskuratutako emaitzen aldeak 1,5 mg/L-ko muga berrikusteko beharra dakar, esposizio-maila gehienekoa bada ere, ezein adin-taldek ingestio jasangarria ez gainditzeko.

Eguneraketa data: 2026/03/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…