Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Edari energetikoak eta eragin ditzaketen arriskuak – BfR 2014

    Duela zenbait urte, BfR ohartarazten ari da arriskutsua dela edari energetiko gehiegi kontsumitzea. Horrelako edariak gehiegitan hartzeak, hala alkoholarekin nahasirik nola egoera fisiko nekagarrietan (ariketa fisiko handia edo atseden falta), eragin kaltegarriak izan ditzake osasunean. Institutu horrek duela gutxi eginiko azterlan batean, edari horien “Kontsumitzaile handiak” (litro erdi baino gehiago 24 ordutan) deitutakoek hartutako kopuruak…

  • Bularreko haurrentzako prestakin hautsen kutsadura-FSA 2014

    Esne hauts kutsatua kontsumitzearen ondorioz Cronobacterek eragiten duen infekzioa nahiko arraroa da jaioberrien artean, baina oso larria. Organismo horrek eta beste batzuek eragiten duten infekzioa prebenitzeko, arreta berezia jarri behar da produktuaren formula ekoitzi/fabrikatzean, bai eta berriz osatzean eta kontsumitu aurretik manipulatzean ere. Badira prozedurak gurasoen esku, esne hautsa etxean segurtasunez prestatzeko eta erabiltzeko. Baina,…

  • Teniasia/zistizerkosia ikertzeko Europako sarea sortu da 14/01/30

    2013ko azaroaren 26an sortu zen Europako sarea "European network on taeniosis/cysticercosis [COST TD1302]", eta horren xedea da aurrerapausoak ematea teniasia/zistizerkosia gaixotasunaren ezagutzan. Gaixotasun hori osasun publikoan garrantzia duen zoonosia da. Gainera, eragin ekonomiko esanguratsuak dakartza EB barruko zein kanpoko txerrien eta behien sektoreetan. Teniasia hesteetako infekzio bat da, eta bi zestodo espeziek eragiten dute: Taenia…

  • Phytophthora fragariaeren arriskua EBn-EFSA 2014

    Phytophthora fragariae marrubiaren sustraien usteldura larria (gune gorri izenekoa) da. Kaltetutako landareek maiz izaten dituzte sustrai-sistemak gaizki garatuak eta ustelduak. EFSAren Landareen Osasuna Panelak zientzia-irizpen bat egin du, Phytophthora fragariaeak Europar Batasunean (EB) eragiten duen arriskuari buruz eta hori murrizteko aukerak identifikatzeari eta ebaluatzeari buruz. Zehazki, Panelari iritzia eman zezala eskatu zitzaion, gaur egun organismo…

  • Elikagai-Arriskuen fitxa berriak 14/01/21

    Elikak Nekazaritzako Elikagai-Arriskuen fitxa eta infograma berriak egin ditu. Beruna Artsenikoa

  • Carbapenoaren aurreko erresistentzia animalia-produktuetan 14/01/14

    Cabapenoak espektro zabaleko antibiotiko β-laktamikoak dira, gizakien infekzio larriak sendatzeko erabiltzen direnak. Hainbat sendagairen aurreko erresistentzia duten bakterio Gram-negatibok eragindako infekzioetarako azken lerroko terapia dira. Gaur egun arte, noizean behin eginiko azterlanek baino ez dute islatu carbapenemasak ekoizten dituzten bakterioak daudela elikagaiak ekoizteko animalietan. Alemanian, Escherichia coli eta Salmonella infantis isolatu dira txerrietan eta eskortako…

  • Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko Europako Txosten Epidemiologikoa – ECDC 2013

    ECDCk argitaratu egin du Europan elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko urteko txosten epidemiologikoa, 2011 eta 2012 urteei dagokiena. Aintzat hartuta, txosten horrek elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei (ETAk) buruz ematen dituen datuak, honako ondorio hauek atera daitezke: Campylobacterak eta Salmonellak eragindako infekzioak dira oraindik ere EBko herrialdeetan gehienetan atzematen diren urdail-hesteetako gaixotasunak. Campylobacter bakterioa…

  • Arriskuaren ebaluazioa: Deoxinibalenola elikagaietan Katalunian – ACSA 2013

    ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien esposizioa. Argitalpen berri honek deoxinibalenolaren aurreko esposizioa ebaluatu du, eta osatu egiten ditu aldez aurretik B, G eta M1 aflatoxinez, B1 eta B2 fumonisinez eta okratoxinaz, patulinaz eta T2 eta HT2 mikotoxinez argitaratutakoak.…

  • Osasun publikorako arriskuak, deoxinibalenola ugaritu egin delako laboreetatik eratorritako produktuetan – EFSA 2013

    EFSAk aztertu egin ditu irinean, semolinan, semolan eta osagai gisa erabilitako gari-, arto- edo garagar-malutetan deoxinibalenol mikotoxinaren (DON) gehienezko muga handitzeak osasun publikoan eragin ditzakeen arriskuak; zehazki, 750 µg / kg-tik 1.000 µg / kg-ra handitu da, ulertuta ogirako (okindegi-produktu txikiak barne), pasteletarako, galletetarako, laborez eginiko gosegarrietarako eta gosaltzeko laboreetarako gehienezko mugaren maila 500 µg…

  • Tetrabromobisfenolari buruzko zientzia-irizpena – EFSA 2013

    EFSAko CONTAM Panelak zientzia-irizpen bat argitaratu du elikagaietako A Tetrabromobisfenolari (TBBPA) eta horretatik eratorritakoei buruz. Bertan ondorioztatzen da gaur egun Europar Batasunean elikagaien bidez gertatzen den esposizioak ez dakarrela inolako arazorik giza osasunerako. TBBPA nagusiki sugarra atzeratzeko gehigarri gisa erabiltzen den konposatua da; hortaz, konposatua bera eta bere eratorriak lixibiatu egin daitezke ingurumenera, eta bertatik…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad