Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Ertz horiaren birusaren arriskua marrubiaren hostoetan-EFSA 2014
EFSAko Landareen Osasunaren Panelak ebaluatu egin ditu marrubiaren hostoaren ertz horiaren birusaren arriskua (SMYEV) Europar Batasunaren (EB) lurraldean, gaur egun EBn indarrean dauden legeak eta arriskuak murrizteko egon daitezkeen aukerak. Panelak egindako ebaluazioaren ondorioak honako hauek izan dira: Sarbideak Bi sarbide nagusi identifikatu ziren: Fragaria spp. ereiteko landareak (haziak eta polena salbu) eta landare ostalarien…
-
Salmonella eta Norovirus arriskua hosto berdeko landareetan-EFSA 2014
Arrisku biologikoei buruzko EFSAren panelak (BIOHAZ) zientzia-irizpen bat egin du hosto berdeko barazkiak elikakateko faseetan kutsatzen laguntzen duten arrisku-faktoreei buruz. Hosto berdeko hainbat landareren hostoak, zurtoinak eta kimuak dira hosto berdeko barazkiak, nahiz eta gordinik jaten direnak baino ez diren aintzat hartu EFSAren irizpenaren xedeetarako. Honako hauek dira labore-mota nagusiak: “uraza” gisakoak, brasikaze hostodunak, azak,…
-
Elikagaietan kutsatzaile organiko iraunkorren presentziaren joera – FSA 2014
Dieta Osoaren Azterlanaren baitan (DOA), Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak FSA) 19 elikagai-taldetako 1.000 lagin aztertu ditu. Helburua da honako kutsatzaile organiko iraunkor hauek aurkitzea: Dioxinak Furanoak Bifenilo polikloratuak (PCBak) Hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (HAPak) Sugar Atzeratzaile Bromatuak (BFRak) Naftaleno poliklorinatuak (PCN) Difenil-eter polibrominatuak (PBDEak) Bifenole polibrominatuak (PBBak) Konposatu perfluorinatuak (PFAk) Dioxina halogenatu mistoak (PXDD) Ondorio gisa,…
-
Txostena: Mikrobioen aurkako erresistentzia animalien artean eta elikagaietan – EFSA 2014
Txosten honetan biltzen dira 2012an zehar mikrobioen aurkako erresistentziari buruz egindako azterlanen datu europarrak. Emaitzen artean honako hauek aurki daitezke: Emaitzak gizakien artean Salmonella Anpizilinaren, estreptomizinaren, tetraziklinen eta sulfonamiden aurreko erresistentzia-maila handiak atzeman ziren, gizakien artean isolatutako Salmonellan. Bestalde, erresistentzia-maila moderatuak atzeman dira azido nalidixikoari dagokionez. Medikuntzan garrantzitsuak diren antibiotikoekiko (hala nola, zefotaxima eta ziprofloxazinoa)…
-
Txerriak post morten ikuskatzeko neurri berriak 14/03/20
Gaur egun, txerriak post morten ikuskatzeari dagokionez, 854/2004 Araudiak, animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialei buruzkoak, ezartzen dituen neurriak daude indarrean. Nolanahi ere, 2014ko ekainaren 1etik aurrera indarrean sartuko da 219/2014 Araudia, martxoaren 7an argitaratu zena. Araudi horrek aldarazi egiten du 854/2004 Araudiko I. eranskina, etxeko suidoak post morten ikuskatzeko berariazko betekizunei dagokienez. Araudi horrek dakarren berrikuntza…
-
Elikagaietan kromoa egoteko arriskuen ebaluazioa – EFSA 2014
Elikagaietako (bereziki, barazkietako eta ur botilaratuko) kromoak giza osasunean eragiten duen arriskuaren ebaluazioa egin du EFSAk, eta ondorioztatu du aztertutako kasu bakar batean ere ez zegoela osasun-arazorik. EFSAko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) zenbatetsi du dietaren bidezkoa dela, ziur asko, herritarrentzat oro har kromoaren aurreko esposizio-ekarpen garrantzitsuena. Dena den, arrisku-ebaluazio honek aurkitu duen mugetako bat datuen kalitatearena…
-
Trikina atzemateko arau berriak 14/03/13
216/2014 Araudia 2014ko ekainaren 1etik aurrera sartuko da indarrean; horren bidez, arau zehatzak ezartzen dira, trikinek haragian izan dezaketen presentziaren inguruko kontrol ofizialak egiteko, eta 2075/2005 Araudia aldatzen du. 216/2014 Araudi berriak hauxe exijituko du: Kanaletan laginak hartzea Analisiak egingo dira, hazteko txerri emeen eta aketzen kanal guztietan, trikinaren presentzia atzemateko. Edo gutxienez, analisiak egingo…
-
Europako herritarrek dietaren bidez artsenikoaren aurrean duten esposizio – EFSA 2014
EFSAk atzeman du murriztu egin dela Europako herritarrek dietaren bidez irensten duten artsenikoaren kopurua, egungo emaitzak 2009ko ebaluazio batekin konparatuta. Azterlan honetan, EFSAk 103.773 elikagai-laginen kontzentrazioak erabili ditu, kontsumitzeko urarenak barne. Bada, horietatik % 97 artseniko osoarenak ziren, eta % 3 artseniko inorganikoarenak. Artseniko osoaren balioak artseniko inorganiko bihurtu dira (artsenikoaren forma toxikoa eta kartzinogenikoa…
-
Kadmioaren eta beste metal batzuen mailak Suediako zerealetan – SLV 2014
Suediako gari- eta zekale-irinetan dauden Kadmio-mailen jarraipena egiteko, Suediako Elikagaien Agentziak (SLV) ikerketa bat egin du ondoz ondoko 27 urtetan. Horren bidez, Suediako etxeetan jasotako zenbait lagin aztertu dira: bahetutako gari-irinak, gari ekologikoaren irinak, gari-birrinak eta zekale-irinak. Aztertutako 365 laginetan atzemandako kadmio-mailaren emaitzek ez dute aldaketa esanguratsurik eragin aztertutako denbora-tarte osoan. Honako hauek izan ziren…
-
Arriskuaren ebaluazioa: Zearalenona elikagaietan Katalunian – ACSA 2014
ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien aurreko esposizioa. Argitalpen berri honetan landu egiten da Zearalenonaren aurreko esposizioa, eta aztertu egiten dira laboreen eta horietatik eratorritako elikagaien 1.252 lagin. Bada, kutsaduraren balio handienak honako hauetan atzeman dira: moldeko ogia (positibo…