Carbapenoaren aurreko erresistentzia animalia-produktuetan 14/01/14

Cabapenoak espektro zabaleko antibiotiko β-laktamikoak dira, gizakien infekzio larriak sendatzeko erabiltzen direnak. Hainbat sendagairen aurreko erresistentzia duten bakterio Gram-negatibok eragindako infekzioetarako azken lerroko terapia dira.

Gaur egun arte, noizean behin eginiko azterlanek baino ez dute islatu carbapenemasak ekoizten dituzten bakterioak daudela elikagaiak ekoizteko animalietan. Alemanian, Escherichia coli eta Salmonella infantis isolatu dira txerrietan eta eskortako hegaztietan. Frantzian eta Belgikan, aldiz, Acinetobacter spp. isolatu da behietan eta zaldietan, eta Txinan Acinetobacter spp. txerrietan eta eskortako hegaztietan.

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-irizpen bat egiteko eskatu zion Arrisku Biologikoen Panelari (BIOHAZ), elikagaiak ekoizteko animalien artean carbapenoaren aurreko erresistentziari buruz.

Bada, irizpenean metodologia bat proposatzen da, carbapenemasak sortzen dituzten enterobakterioen eta Acinetobacter spp.-ren anduiak atzemateko, hautatze-bitartekoak barne. Dena den, animalia-jatorriko laginak eta elikagaiak aztertzeko hautatze-tresnak ebaluatu eta esperimentalki baliozkotu behar dira.

Txostenean, besteak beste, ondorio hauek jasotzen dira:

  1. Carbapenemasen ekoizpenak zenbait erresistentzia-mota eman diezaieke β-laktamikoetarako, honako hauen arabera: bakterio-espeziea, entzimaren aldaera, adierazpen-maila (zenbait sustatzaileren arabera), carbapenemasak kodetzen dituzten geneen kopiak eta erresistentzia ez entzimatikoko mekanismo gehigarriak.
  2. Mundu osoan gizakien infekzio-kasuetan bakterioak isolatu direnean betalaktamasak ekoizten dituzten andui-mota asko atzeman badira ere, gaur egun arte noizean behin egindako azterlanetan besterik ez da adierazi halakoak aurkitu direla elikagaiak ekoizteko animalien artean.
  3. Carbapenoaren aurreko erresistentziaren agerrera errazten duten faktoreen artean daude antimikrobiano horien kontsumoa handitzea Enterobakterioen kaltetan, gizakien artean.

Hartu beharreko neurrien artean, EFSAk hauek ezarri ditu:

  • Zaintza aktiboak zein pasiboak estali egin behar dituzte agente zoonotiko gakoak, patogeno animaliak eta bestelako organismo adierazleak.
  • Lehentasuna eman behar zaie loditzeko oilaskoei, loditzeko indioilarrei, loditzeko txerriei, haragitarako zekorrei eta horien haragiari.
  • Carbapenemasen ekoizpena kodetzen duten geneak nagusiki plasmidoek bitartekotzen dituztenez, lehentasun handia du animalien ekoizpenean antimikrobiano horien erabilera murriztea, erabilera-argibide zuhurrekin bat etorriz.
  • Kontrol-neurrien eraginkortasuna inkesta zehatzen bidez gainbegiratu behar da, isolatze-metodo selektiboak erabiliz eta laginak aldez aurretik aberastuz.
  • Kontrol-neurriak modu proaktiboan ezarri behar dira nazioan eta nazioartean, saihesteko carbapenemasak ekoizten dituzten anduiak orokortzea abereen artean.
  • Elikagaiak ekoizteko animalietan carbapenoak erabiltzea debekatzea aukera erraz eta eraginkorra izango litzateke.

EFSAren irizpena

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…