Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • 2 intsektizida neonikotinoideren neurotoxikotasuna – EFSA 2013

    EFSAk egindako azterlan batek ondorioztatu du bi intsektizida neonikotinoidek (azetamiprid eta imidakloprid) ahalmena dutela gizakien nerbio-sistemari eragiteko. Bi intsektizida horiek eragin kaltegarria izan dezakete ikastea eta memoria bezalako funtzioei lotutako neurona eta burmuin-egiturekin. Gaur egun, azeptamipriderako eta imidaklopriderako ezarritako tolerantzia-mailak ez dira behar bestekoak, beharbada, garapeneko neurotoxikotasuna (DNT) delakoaren aurrean babesa lortzeko. Bere azterlana oinarri…

  • Elikagaietako nitrato eta nitritoen arrisku-ebaluazioa – EVIRA 2013

    Elikagaien Segurtasunerako Finlandiako Agentziak (EVIRA) dietako nitrato eta nitritoen ingestak dakarren arrisku-ebaluazio bat egin du. Bertan ondorioztatu du Finlandian 3 urteko haurren % 14k eta 6 urteko haurren % 11k gainditu egiten duela nitritoen Eguneroko Ingesta Onargarria (EIO). Bada, horrek giza osasunerako arriskua eragiten du. Alde batetik, nitratoen aurreko esposizio handiagoa iturri naturalen, barazkien, fruten…

  • Salmonella mikawasima: kasu-kopuruaren ezohiko igoera -EFSA 2013

    Aurtengo irailetik gaur egunera arte, Salmonella mikawasimak eragindako infekzioen kasuek gora egin dute ohiz kanpoko neurrian. Aintzat hartuta Salmonellaren serotipo hori ez dela oso ohikoa, hainbat herrialdetako kasu kopuruaren igoerak pentsarazten du jatorri bakarra duela. Setoripo hori urtaroen araberakoa da, eta kasuen kopuruak gora egiten du nabarmen urteko azken hilabete hauetan. Hala ere, hori ez…

  • Aspartamoa: E 951 edulkoratzailearen azken ebaluazioa -EFSA 2013

    Aspartamoa (elikagaien etiketetan E 951) edulkoratzailearen kaltegabetasuna ebaluatzen hainbat urte eman ondoren, EFSAk honako ondorio hauek atera ditu: EZ da kartzinogenoa: animalietan zein gizakietan egindako azterlanen probak zehatz berrikusi ostean, adituek baztertu egin dute kalte genetikoa edo minbizia eragiteko arriskua. Aspartamoa kontsumitzeak EZ DU kalterik eragiten burmuinean edo nerbio-sisteman, eta ez du eragiten umeen eta…

  • Elikagaiak prozesatzeak nitratoaren mailetan duen eragina – EFSA 2013

    EFSAk azterlan bat argitaratu du, eta bertan aztertzen da zer-nolako eragina duten sukaldaritza-tratamenduek barazkien nitratoen edukian. Azterlana bederatzi barazkirekin egin da: letxuga, espinaka, patata, leka, azenarioa, erremolatxa gorria, aza zuria, aza txinatarra eta kuiatxoa. Azterlan honen ondorio nagusia da barazkiak prozesatzeko tratamenduek eragin nabarmena dutela nitratoen azken edukian. Tratamenduek duten eragin-motari dagokionez, azterlanak hau ondorioztatu…

  • Glifosatoaren berrebaluazioa- BfR 2013

    BfRk osatu egin du osasunerako arriskuaren ebaluazioari buruzko txostenaren zirriborroa, eta EFSAri bidali dio. Berrebaluazio-prozesu honen ondorio gisa ezarri da glifosato substantzia aktiboak ez duela propietate kantzerigenorik, ezta mutagenikorik ere. Gainera, ez da toxikoa ugalkortasunerako, ugaltzeko eta enbrioien/fetuen garapenerako, laborategiko animalien artean. Glifosatoa herbizida gisa sarri erabiltzen den printzipio aktiboa da, eta gaur egun Europar…

  • BFR berriak eta emergenteak elikagaietan -EFSA 2013

    EFSAk egindako azken azterlanaren arabera, kutsatzaile horien (Sugar Atzeratzaile Bromatuak -BFRak-) 4 mota berri identifikatu dira, aintzat hartu beharreko eta lehentasunezko kutsatzaile gisa, euren toxikotasunaren eta biometatzeko ahalmenaren arabera: Genotoxikoak eta kartzinogenikoak Tris (3,4-dibromopropil) fosfato (TDBPP) 2,2-Bis (bromometil)- 1,3-propanodiol (DBNPG) Biometatzeko ahalmena 1,2-bis (2,4,6-tribromofenoxi)etano (BTBPE) Hexabromobentzenoa (HBB) Oharra:Dokumentu honek iazko urrian argitaratutako ordezkatzen du. EFSAren…

  • Albaitaritzan erabiltzen diren zortzi sendagairen ebaluazioa – FAO/OME 2013

    FAO/OMEko Elikagaien Gehigarrien Adituen Batzorde Mistoak (JECFA) bilkura egin du orain dela gutxi, albaitaritzan erabiltzen diren zortzi sendagai aztertzeko eta elikagaietan uzten dituzten hondakinak ebaluatzeko, Eguneko Ingesta Onargarriak (EIO) ezartzeko eta Hondakinen Gehienezko Mugak (HGM) gomendatzeko, sendagaiak ematen zaizkienean elikagaiak ekoizteko erabiltzen diren animaliei. Aztertutako sendagaiei buruzko ondorioa hau izan zen: Gentziana-bioleta: bakterioen aurkako agentea,…

  • Arazoa perkloratoarekin frutak eta barazkiak erostean 13/11/22

    Zenbait erosketa-zentralek Espainiako fruta- eta barazki-ekoizleei egindako hainbat eskakizun direla eta, ekoizleok ongarrien hornitzaileei eskatzen ari zaizkie euren produktuetan perkloratorik ez dagoela adierazten duten ziurtagiriak. Hori dela eta, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko (MAGRAMA) Nekazaritza Ekoizpeneko Bitartekoen Azpi-zuzendaritza Orokorrak eta Espainiako Landare Barietateen Bulegoak honako hau erantzun du: -Orain arte, ez dago perkloratoaren eduki-muga jakinik…

  • Animalia-jatorriko hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaietan – Osakidetza 2013

    “Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaietan animalia-jatorriko hondakinak Ikertzeko Planaren Ebaluazioa 2012” azterlanaren datuak argitaratu dira. Urte horretan eta planaren barruan, honako lagin ez-ados hauek atzeman dira: B2 taldea, kortikoesteroideak: Toreaketa-zezenen gibelaren bi lagin ez-adosak izan ziren (substantzia horiek animalia mota horrek giltzaduretan izaten dituen arazoak tratatzeko erabiltzen dira). Bi kasuotan jarduketa-neurri egokiak hartu ziren. B3 taldea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad