Noticias

Filtrar por área:

Elikagaien segurtasuna

  • Europan aztertutako elikagaien % 98,1ek betetzen du pestizidei buruzko araudiak ezarritakoa -EFSA 2014

    EFSAk 2011n eginiko azterlanetan lortutako datuen arabera… aztertutako elikagai-laginen (12.000 baino gehiago) % 98,1ek betetzen zituen legeak ezarritako mugak (% 53,4k ez zuen inolako hondakin atzemangarririk). Arriskua kontsumitzailearentzat Epe luzerako esposizioa aintzat hartuta eginiko arrisku-ebaluazioak berretsi egin zuen ebaluatutako pestiziden % 99k ez zekarrela inolako arriskurik kontsumitzaileen osasunerako. Alabaina, horietako bik (dialdrinak eta heptakloroak) gainditu…

  • Areagotu egiten al da osasunerako arriskua, artoaren mikotoxinen gehienezko mugak handitu egiten badira? – EFSA 2014

    EFSAk ebaluatu egin du artoaren eta produktu eratorrien deoxinibalenolaren (DON), fumonisinen (FUMO) eta zearalenonaren (ZON) gehienezko muga baimenduak handitzeak loturarik ote duen osasun publikoko arriskua areagotzearekin. EFSAk 2013ko arto-uztan eta produktu eratorrietan dauden hiru mikotoxina horien mailak izan ditu oinarri. Emaitzek erakutsi dute DONaren, FUMOaren eta ZEAren batez besteko mailak 1,3-6 aldiz handiagoak direla, arto-garauetan…

  • Ongarriak zerikusia du Q Sukarra gizakiei transmititzearekin 14/05/20

    Wageningeneko Unibertsitatearen (Herbehereak) argitalpen baten arabera, 2006-2010 epean Q sukarraren agerraldiari buruz Holandan eginiko argitalpen batzuek erakutsi dute lotura berezia dagoela Q sukarrarekin kutsatutako ahuntzen abeletxeen eta gaixotasunak gizakiengan duen eraginaren artean. Espero zitekeen bezala, gaixotasuna gehiago zabaldu zen kutsatutako abeletxeetatik hurbil bizi ziren pertsonen artean, abeletxe horietatik urrunago bizi zirenen artean baino. Alabaina, Wageningeneko…

  • Elikagaien bidezko kadmioaren esposizioa murrizteko neurri berriak – EB 2014

    Europako Batzordeak gehienezko muga berriak ezarri ditu, elikagaietako kadmio-edukiari dagokionez, gizakiek metal astun horren aurrean duten esposizioa murrizteko. Neurri hori EFSAk 2012an elikagaietako kadmioaren inguruan emandako zientzia-iritziaren ondorio da. Bertan ondorioztatu zen Europako herrialdeetan metal horren aurreko elikagaien bidezko batez besteko esposizioa hurbildu egiten zela edo zertxobait gainditzen zuela 2,5 µg/gorputz-pisuaren kg-ko asteko ingesta toleragarria.…

  • Yodorako erreferentzia-balioak – EFSA 2014

    EFSAko Produktu Dietetikoen, Nutrizioareneta AlergienPanelak (NDA) zientzia-irizpena argitaratu du, eta bertan iodorako erreferentzia-balio dietetikoak ezarri ditu biztanle-taldeen arabera. Iodoak zeregin garrantzitsua du hormona tiroideoak sintetizatzean, eta horrek dietaren funtsezko elementu bihurtzen du.Iodo-gabeziak tiroidearen disfuntzioa eragin dezake, baita arazoak ere garapen-faseetan. Horrenbestez, iodoaren kontsumoa egokia izatea bereziki garrantzitsua da haurtzaroan, haurdunaldian eta edoskitzaroan. Irizpen horretan iodoaren…

  • Mahatsondoetan filoxera sortzeko arriskua-EFSA 2014

    Mahatsondoetan filoxera sortzeko arriskua 14/05/12 Landareen Osasunerako EFSAren Panelak ebaluatu egin ditu Europar Batasunean (EB) filoxera sortzeko arriskua, EBko egungo legeria eta arriskua murrizteko aukerak. Hona hemen Panelak eginiko ebaluazioaren ondorioak: Sarbideak Landatzeko landareetan sartzeko aukera asko zegoela ikusi zen (nahiz eta 2000/29/EE Zuzentarauko III. eranskineko 15. puntuak bide hori itxi zuen hirugarren herrialdeetako landareen…

  • Mikrobioen aurkako sendagaien aurreko erresistentziaren egoera munduan 14/05/05

    Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) txosten bat argitaratu du mikrobioen aurkako sendagaien aurreko erresistentziak munduan duen egoerari buruz, bereziki antibiotikoen kasuan. Txosten horren arabera, mehatxu hori, dagoeneko, ez da etorkizunerako aurreikuspena, baizik eta benetako eta egungo arriskua da munduko bazter guztietan. Hona hemen azterlanaren ondorio nagusiak: Antibiotiko karbapenemikoekiko erresistentzia munduko toki guztietara hedatu da. Antibiotiko horiek…

  • Marrubien zimurduretako birusaren arriskua-EFSA 2014

    EFSAko Landareen Osasunaren Panelak ebaluatu egin ditu marrubiaren zimurduretako birusaren arriskua (SCV) Europar Batasunaren (EB) lurraldean, gaur egun EBn indarrean dauden legeak eta arriskuak murrizteko egon daitezkeen aukerak. Panelak egindako ebaluazioaren ondorioak honako hauek izan dira: Sarbideak Bi sarbide nagusi identifikatu ziren:Fragaria spp. ereiteko landareak (haziak eta polena salbu) eta landare ostalarien zatiak. Sartzeko aukerak…

  • Europako A hepatitisaren agerraldiari buruzko informazioa – EFSA 2014

    Europan A hepatitisaren 1.315 kasu atzeman dira 2013ko urtarrilaren 1etik gaur egun arte, eta horietatik 240k partekatu egiten dute birus-genoma berbera. Patogenoaren eta transmisio-bideen ezaugarriak ikusita, EFSAk eta ECDCk adierazi dute kasu berriak ager daitezkeela, zehazki, orain arte jakinarazpenik egin ez den herrialdeetan. Egoerari buruzko bigarren txosten honetan honako datu hauek ageri dira, agerraldiaren inguruan:…

  • Substantzia perfluoroalkilatuen toxikotasuna(PFASak) – EFSA 2014

    Txostenean laburbildu egin dira duela gutxi eginiko aurkikuntza esperimentalak, esperimentazio-animalietan PFASen farmakozinetika eta toxikologiaren inguruan, baita gizakiei buruzkodatu epidemiologikoak ere. Hona hemen, besteak beste, EFSAk argitaratutako txostenaren emaitza nagusietako batzuk: Substantzia horien zitotoxikotasuna agerian geratu da toxikotasunaren inguruko zenbait in vitro azterlanetan (substantzia horietako 14rekin gertatu da).Oro har, badirudi PFASen karbono-katearen luzera zitotoxikotasunarekin lotuta dagoela,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad