Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Kontrolak gutxi egindako hanburgesak prestatzean eta saltzean – FSA 2015
FSAk gida bat egin du, eta bertan zehazten da berariazko zein kontrol bete behar dituzten hanburgesa gordinak edo gutxi eginak saltzen dituzten sukaldaritza-establezimenduek. Agentzia horrek ezarri du onartezina dela hanburgesa gordinak prestatzea eta saltzea, baldin eta Elikagaien Segurtasunaren arloko kudeaketa-plan balioztatua eta egiaztatua ez badago. FSAk honako betekizun hauek exijituko dizkie establezimendu horiei: Tokiko agintariei…
-
Pirrolizidina alkaloideen presentzia elikagaietan – EFSA 2015
EFSAk lan bat argitaratu berri du, eta bertan animalia jatorriko elikagaietan (esnea eta esnekiak, haragia eta eratorriak, eta arrautzak) zein landareetatik eratortzen diren produktuetan (belar-teak eta elikadura gehigarriak) dagoen pirrolizidina alkaloideen presentziari buruzko informazioa bildu du. Pirrolizidina alkaloideak Asteraceae, Boraginaceae eta Fabaceae familietako hainbat landare espeziek sortutako bigarren mailako metabolitoak dira, eta substantzia txartzat jotzen…
-
Fosforoaren eta magnesioaren erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015
EFSAren Produktu Dietetikoen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak fosforoaren eta magnesioaren erreferentziazko balio dietetiko berriak ezarri ditu. Bi kasuotan, Panelak ondorioztatu zuen eskura zeuden datuak ez zirela nahikoak erreferentziazko balio dietetikoak ondorioztatzeko; hortaz, bi mineral horien ingesta egokiak ezarri dituzte herritar-taldeen arabera. Fosforoa Panela honako hauetan oinarritu zen: kaltzioaren erreferentziazko balio dietetikoak eta heldu osasuntsuen hezurretan…
-
Esne gordina, gaztak eta makina automatikoak:640/2006 ED aldatzeko aukera aztertzea – AECOSAN 2015
AECOSAN 640/2006 Errege Dekretua aldatzeko aukera aztertzen ari da. Horretarako, esne gordina eta esne gordinetik eratorritako produktuak kontsumitzeak ekar ditzakeen arrisku mikrobiologikoei buruzko txostena eskatu du. Gaur egun, 640/2006 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera, debekatuta dago ekoizleak bezeroei zuzenean esne gordinaren kopuru txikiak saltzea, baita ekoizleak tokiko saltoki txikiei esne gordina saltzea ere, gero saltokiek azken…
-
E bitaminaren erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015
EFSAren Produktu Dietetikoen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) E bitaminaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu Europako herritarrentzat. EFSAko adituek uste dute jada ez dagoela ebidentzia zientifiko sendorik herritarrentzako batez besteko beharrak eta erreferentziazko ingestak ezartzeko; beraz, Ingesta Egokiaren (IE) balioak ezarri dituzte, Europako herritar osasuntsuengan, hau da, bitamina horren gabeziarik ez dutenengan, ikusitako α-tokoferolaren…
-
B12 bitaminaren erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015
EFSAren Produktu Dietetikoen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) B12 bitaminaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat, kobalaminaren Estatuko biomarkatzaile-konbinazio batean oinarrituta. Hona hemen hainbat herritar-talderentzat ezarritako erreferentziazko balioak: Helduentzat, kobalaminaren Ingesta Egoki hau ezarri da: 4 µg/egun. Horretarako, Europar Batasuneko hainbat herrialdetan behatutako ingestak hartu dira kontuan, 4,2 eta 8,6 µg/egun artekoak- Haurrentzat…
-
Ontziratutako arrain freskoaren arriskuen ebaluazioa – EFSA 2015
EFSAk argitaratu berri du txikizka ontziratutako arrain freskoarekin lotutako arrisku nagusiak aztertzen dituen zientzia-iritzi bat, eta arrisku horiek saihesteko zenbait gomendio eman ditu. Txostenean zehaztuta daude arraina prozesatzean tenperatura desegokia erabiltzeak eragiten dituen arrisku nagusiak; kasurako, histamina sortzea eta Listeria monocytogenes, Clostridium botulinum eta Yersinia enterocolitica bakterioak haztea. EFSAko zientzialariek, txikizkako biltegiratzean eta garraioan dauden…
-
Elikagaietako nitrofuranoak eta metabolitoak izan dezakeen arriskuaren ebaluazioa – EFSA 2015
EFSAk elikagaietan nitrofuranoa egoteak giza osasunean izan ditzakeen arriskuak aztertu ditu, eta, halaber, egiaztatu du ea 1,0 µg/kg-ko metabolitoetarako erreferentzia-puntua (RPA) egokia den osasun publikoa babesteko.Irizpen honetan nitrofurano hauek hartu dira aintzat: furazolidona, furaltadona, nitrofurantoina, nitrofurazona eta nifursola. Era berean,hauek dira nitrofurano horiek sortzen dituzten metabolitoak: 3-amino-2-oxazolidinona (AOZ), 3-amino-5-metilmorfolino-2-oxazolidinona (AMOZ), 1-aminohydantoin (AHD) nitrofurantoinarentzat, erdikarbazida (SEM)…
-
Artsenikoa arrozean eta arrozaren eratorrietan – BfR 2015
BfR institutuak Arriskuen Ebaluazio bat egin du arroza eta arrozaren eratorriak jateagatik hartutako artseniko inorganikoari buruz. Ebaluazioaren ondorioa da elementu hori hartzeak minbizia izateko aukerak handitzen dituela. Elikagaietako kutsatzaile kimikoak ikertzen dituzten eskualdeko agintariek egindako azterketek baieztatu dute arrozak eta produktu arrozdunek (esaterako, pastelak eta jaioberrientzako arroz-kremak) artseniko inorganikoaren kopuru nahiko handiak izan ditzaketela. Hori…
-
Nanomaterialen eraginak ebaluatzeko metodo berria – RIVM 2015
Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) estrategia bat diseinatu du, nanomaterialek gizakien eta animalien osasunean eta ingurumenean duten eragina ebaluatzeko. Estrategia horrek marko bat ematen die enpresei, agintaritzei eta zientzia-erakundeei, nanomaterialek gizakien eta animalien osasunean, eta ingurumenean duten eraginaren ebaluazioan estrapolazioa ezartzeko. Diseinatutako estrategiak asko gutxitzen du nanomaterial batzuek gizakietan eta beste espezie…