Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunen eraginari buruzko munduko lehenengo ebaluazioa – OMS 2015
OMEk argitaratutako txosten baten arabera, munduko hamar pertsonatatik bat gaixotu egiten da urtean, kutsatutako elikagaiak kontsumitzeagatik. Horrek honako hau adierazi nahi du: urtean 600 milioi pertsona gaixotzen dira, elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak (ETGk) direla eta. Gaixotzen diren 600 milioi horietatik 420.000 hil egiten dira. Txostenaren ondorioetako bat da heriotza horien ia herena (% 30)…
-
Etoxikina erabiltzea animalien elikagaietan 15/11/26
Europako Batzordeak hala eskatuta, animalientzako elikagaietan erabiltzen diren substantzien eta gehigarrien adituen panelak (FEEDAP) animalia espezie guztientzat diren elikagaietan etoxikina erabiltzeak dituen arriskuak ikertu zituen. Etoxikina gaitasun antioxidatzaileak dituen gehigarri bat da, eta animalia espezie guztientzako elikagaietan erabiltzen da, gehienez ere 50 mg/pentsu kilogramoko balioetan. Etoxikina gehigarriaren osaera honakoa da: gutxienez % 91 etoxikina, ≤…
-
Glifosatoa:Ebaluazio toxikologikoa – EFSA 2015
EFSAren azken ebaluazioaren arabera, aukera gutxi dago glisofatoa genotoxikoa izateko gizakientzat edo gaitasun kartzinogenoa izateko. Azterlan horiek baliagarriak izan dira honako muga toxikologiko hauek definitzeko: ARfD:0,5 mg/gorputz-pisuarenkg/egun AOEL:0,1 mg/gorputz-pisuarenkg/egun ADI:0,5 mg/gorputz-pisuaren kg/egun Europako Batzordeak aintzat hartuko ditu txosten horretako datuak glisofatoak substantzia aktibo baimenduen zerrendan jarraituko duen ala ez erabakitzean; eta, ondorioz, EBn herbizida gisa…
-
Zientzia-txostenak: arrisku kimikoak elikagaietan – FSA 2015
FSAren zientzia-aholkularitzarako unitateak elikagaien arriskuei buruzko bigarren txostena argitaratu du. Lehengoan elikagaiek transmititzen dituzten birusak landu ziren eta bigarren honetan bi arrisku kimiko jorratzen dira: akrilamida eta potasioa. Potasioa Alde batetik, txostenak sodioaren ordez potasio gehiago hartzeak izan ditzakeen arriskuen ebaluazioa egiten du, sodio gutxiago hartzeak dakartzan onurekin alderatuta. Potasioa sodioaren alternatiba gisa erabil daiteke,…
-
Burdinaren eta kobrearen erreferentziazko dietetika-balioak – EFSA 2015
EFSAren Produktu Dietetikoak, Nutrizioa eta Alergiak Panelak (NDA) burdinaren eta kobrearen erreferentziazko dietetika-balio berriak ezarri ditu Europako herritarrentzat. Burdina Dietatik eratorritako burdina-ingestaren premia fisiologikoen konbertsiorako, Panelak honako xurgatze-balio hauek erabili ditu: % 16 gizonentzat eta % 18 emakumeentzat, ferritina serikoaren 30 mg/l-ko kontzentrazioa aintzat hartuta. Gizonei dagokienez, aintzatetsi da egunean batez beste 6 mg behar…
-
IARCren jakinarazpena: haragi gorriaren eta prozesatuaren kartzinogenotasuna – IARC 2015
IARCek (Minbiziaren Ikerketarako Agentziak) haragi gorria eta haragi prozesatua gehitu ditu Sailkapen Estandarraren zerrendan.Zerrenda hori lau talde handitan dago banatuta: 4. taldetik ("Seguruenik ez da kartzinogenoa gizakiarentzat") 1. taldera ("Kartzinogenoa gizakiarentzat") Haragi gorria Haragi gorria 2A taldean sartu dute (seguruenik kartzinogenoa gizakiarentzat). Horrek esan nahi du badirela ebidentzia argiak esan ahal izateko ondorio hori eragiten…
-
Elikagaietako kobrearen ingesta Katalunian – ACSA 2015
ACSAk argitaratu egin ditu kobrearen arrisku-ebaluazioaren emaitzak, 2015eko Erabateko Dietari buruzko Azterlanaren baitan. Horren helburua da elikagaietan dauden hamahiru aztarna-elementu kimiko hartzeak osasunean eragiten duen arriskua ebaluatzea: aluminioa (Al), antimonioa (Sb), barioa (Ba), bismutoa (Bi), kobrea (Cu), kromoa (Cr+3), estrontzioa (Sr), germanioa (Ge), manganesoa (Mn), nikela (Ni), molibdenoa (Mo), selenioa (Se) eta zinka (Zn). Azterlan…
-
Elikagaietako kutsatzaile kimikoen ingesta Katalunian – ACSA 2015
ACSAk 2000. urteaz geroztik egiten ditu Erabateko Dietaren Azterketak, elikagaietako kutsatzaile kimikoen ingestak giza osasunean eragiten dituen arriskuak balioztatzeko, eta horien kontzentrazio-maila murrizte aldera neurriak ezarri eta gomendioak emateko. Zehazki, 2012an bildutako laginen azken azterketan, honako hauek balioztatu dira: artsenikoa, kadmioa, merkurioa eta beruna. Horiek guztiak ingurumen-kutsatzaileak dira, iturri antropogenoetakoak nagusiki. Lehenengo argitalpen honetan, kadmioaren…
-
Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2014ko urteko txostena – ISCIII 2015
ISCIIIren azken txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemari (SIM) 2014. urtean egindako jakinarazpenak biltzen ditu, eta honako hauek dira txosten horretako zenbait emaitza: Patogeno zoonotikoei edota elikagaien bidez transmititzen diren patogenoei buruz honako datu hauek ditugu: Patogenoa JakinarazpenKopurua Campylobacter 8.161 Salmonella no tifoidea 5.008 Rotavirus 3.444 Giardia lamblia 785 Enterovirus 159 Yersinia enterocolitica 360 Listeria monocytogenes 148…
-
Disruptore endokrinoak bezalako produktu fitosanitarioen ebaluazio orokorra – EFSA 2015
EFSAk produktu fitosanitarioen 30 substantzia aktibori baino gehiagori buruzko duela gutxiko arrisku-ebaluazioak jaso ditu, ebaluazioen emaitzen inguruko ikuspegi orokorra aurkezteko eta, zehazki, substantzia bakoitzean propietateak direla-eta identifikaturiko kezkak azaleratzeko; kasurako, disruptore endokrinoen ingurukoak. Horixe da 1107/2009 Araudiak materia aktiboak onesteko gehitu dituen irizpide berrietako bat. Orain arte, ez da ebaluatu ebaluazio estatistikoa egiteko behar beste…