Noticias

Filtrar por área:

Abeltzaintza

  • Schmallenberg birusa Europan: gaur egungo egoera 14/05/16

    EFSAk egin berri duen txostenak honako ondorio hauek biltzen ditu: Patogenesia Seroprebalentziari buruzko datuekin erkatuz gero, malformazioen kopurua nahiko txikia da, eta horrek pentsarazten du gaixotasunaren maiztasuna baxua dela. Esperimentuetarako animaliekin egindako azterketen arabera, malformazioak eragiten dituzten infekzioen tasa oso txikia da, baita infekzioa suszeptibilitate handieneko epean gertatzen denean ere. Identifikatutako espezie kaltetuak Birusaren aurkako…

  • Aldaketak indioilarrentzako eta oilaskoentzako enrofloxazinaren administrazioan 14/04/23

    AEMPSek (Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia) apirilaren 10ean argitaratu duen informazio-ohar baten arabera, aldatu egin behar dira indioilarrentzako eta oilaskoentzako enrofloxazina duten albaitaritza-sendagaiak (edateko uraren bidez ematen direnak) merkaturatzeko baimen guztiak. Aldaketa EEk otsailaren 28an hartutako Erabakiaren ondorio da. AEMPSek bere web orrian argitaratu du aldatu behar den sendagaiari buruzko informazioa eta hori ezartzeko…

  • Europako Batzordearen ekintzak erleak babesteko 14/04/16

    2007az geroztik, Europako eta munduko zenbait argitalpen eta foro ohartarazten ari dira erleen hilkortasun-tasa oso handia dela eta erlauntzen kopuruak azkar egin duela behera. 2009an, EFSAren proiektu batek honako hau adierazi zuen: EBko estatu kideetan erleak zaintzeko sistemak ez ziren nahikoak. Herrialdeetan ez zegoen datu ofizial adierazgarririk eta konparagarririk, arazoaren garrantzia balioesteko aukera ematen zuenik.…

  • PPAren arriskua EB 14/04/08

    2007an Afrikako Txerri Izurritea (PPA) Georgian sartu zenez geroztik, Kaukaso osoan eta Errusiako Federazio osoan zabaldu da. 2012ko uztailean Ukrainian sartu zen, eta azken aldian (2013ko ekainean) Bielorrusiak ere jakinarazi du. 2014ko urtarrilean Ukrainian atzeman eta egiaztatu zen berriz ere, hala basurdeen nola etxeko txerrien artean. Duela gutxi Lituaniako eta Poloniako basurdeen artean ere egiaztatu…

  • Betekizun berriak Kataluniako abeltzaintza-ustiategietarako 14/04/03

    Joan den martxoaren 27an argitaratu zuen Kataluniako Gobernuak 40/2014 Dekretua, abeltzaintza-ustiategi guztiek bete beharreko xedapen orokorrak ezartzen dituena. Apirilaren 17an sartuko da indarrean dekretua. Gaur egun, arau asko daude abeltzaintza-ustiategiak arautzeko, eta horrek zaildu egiten du abeltzainek arau horiek ulertzea eta aplikatzea. Hori dela eta, xedapen honen helburu nagusia da, batetik, zehaztea zein betekizun bete…

  • Katalunian animalien ongizatearen inguruan eginiko kontrol ofizialaren emaitzak 14/03/27

    Kataluniako Generalitateko Abeltzaintza Antolamendurako Zerbitzuak argitaratu egin ditu abeltzaintza ustiategietan 2012. urtean animalien ongizatearen inguruan eginiko kontrol ofizialen emaitzak. Oro har, 2008. urtetik aurrera, % 77,5etik % 89ra areagotu da Katalunian animalien ongizateari buruz eginiko kontrolen adostasun tasa. Kontrolak ustiategien % 5ean gauzatu dira, eta Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Inguru Naturala Sailak eskualdeetan dituen…

  • Txerriak post morten ikuskatzeko neurri berriak 14/03/20

    Gaur egun, txerriak post morten ikuskatzeari dagokionez, 854/2004 Araudiak, animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialei buruzkoak, ezartzen dituen neurriak daude indarrean. Nolanahi ere, 2014ko ekainaren 1etik aurrera indarrean sartuko da 219/2014 Araudia, martxoaren 7an argitaratu zena. Araudi horrek aldarazi egiten du 854/2004 Araudiko I. eranskina, etxeko suidoak post morten ikuskatzeko berariazko betekizunei dagokienez. Araudi horrek dakarren berrikuntza…

  • 2013 urteko txostena: RASFF – RASVE alerta sareak 14/03/19

    ELIKAk, 2013ko RASFF (animalia elikadura eta elikagaiak) eta RASVE (animalien osasuna) bitartez jasotako alerta eta jakinarazpenen laburpen txostena berri eman du. Pasa den urtean, animalen elikaduraren arloan 272 jakinarazpen egin ziren, elikagaien artean 2.653 jakinarazpen eman ziren eta animalien gaixotasun fokoak 10.115 izan ziren. Txostenak

  • Debekatu egin dute txerriak zikiratzea 14/03/03

    Duela egun batzuk jakin zen Frantziak debekatu egin duela abeltzainek txerriak zikiratzea, zehazki, 7 egun baino gehiagoko esne-txerrikumeak, 2014ko urtarrilaren 30eko Dekretuaren bidez. Orain arte, Frantzian baimenduta zegoen abeltzainek edozein adinetako animaliak zikiratzea, baina Frantziako Gobernuak legez kanpokotzat jo du; izan ere txerriak babesteari buruzko Europako 2008/120 Zuzentarauak honako hau ezartzen du: 1. Albaitari batek…

  • Jardunaldia: larrialdiz hiltzeko prozedura hegazti-hazkuntzan 14/02/28

    Abeltzaintza-ustiategietan hegaztiak premiaz hiltzeari buruzko prestakuntza-jardunaldia egingo da Gasteizen, 2014ko martxoaren 17an. Bertan, besteak beste, gai hauek jorratuko dira: protokoloak prestatzea, behar diren langileak, norberaren erantzukizuna edo hegaztiak hiltzeko aintzat hartu behar diren ongizatearen alderdiak. Jardunaldia bereziki interesgarria da orain, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera 1099/2009 zenbakiko Araudia (EE), animaliak hiltzean babesteari buruzkoa, aplikatu behar delako.…