Noticias

Filtrar por área:

Abeltzaintza

  • Albaitaritza-tratamenduaren alternatibak, baimendutako sendagairik ez dagoenean 14/02/19

    Batzuetan, albaitariek ikusten dute ez dagoela printzipio aktiborik gaitz bat sendatzeko. Orobat, batzuetan ikusten dute sendagaia existitu arren, euren herrialdean ez dagoela baimenduta edo beste espezie baterako preskribatuta dagoela. Egoera horren aurrean, indarrean dagoen legeriak ahalbidetu egiten du animalia bati edo animalia-talde txiki bati beste sendagai bat ematea, preskripzio-printzipio alternatiboak erabiliz, animalien sufrimendu onartezina saihesteko.…

  • Argitaratu egin dute animaliak hiltzean horien ongizateari buruzko Errege Dekretua 14/02/07

    Otsailaren 1ean argitaratu zuten BOEn 37/2014 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, animaliak hiltzen horien babesaren inguruko zenbait alderdi arautzen dituena. Dekretua otsailaren 2an jarri zen indarrean, eta joan den astean eman genuen horren berri. Arau berriak animaliak zaintzeko azaroaren 7ko 32/2007 Legea garatzen du, eta xedapen zehatzak ezartzen ditu Espainian 1099/2009 Araudia (EE) aplikatzeko. Beste alde…

  • Ongizatea animaliak hiltzean: betekizun berriak 14/01/30

    MAGRAMAk Errege Dekretu bat onetsi du, animaliak hiltzean horien ongizatea arautzeko. Aurki argitaratuko du dekretua. Arauak, besteak beste, honako alderdi hauek arautuko ditu: Hiltegietan animaliak hiltzeaz ardurazten diren langileen prestakuntza. Ikastaroak antolatzeko prozedura, eta gaitasun-agiriak ematea. Animaliak hiltzeko ekipamendu eta gailuak Espainian merkaturatzeko arauak. Agintaritza eskudunak etxeko kontsumo pribaturako egiten den hilketaren kontrol ofizialak egiteko…

  • Carbapenoaren aurreko erresistentzia animalia-produktuetan 14/01/14

    Cabapenoak espektro zabaleko antibiotiko β-laktamikoak dira, gizakien infekzio larriak sendatzeko erabiltzen direnak. Hainbat sendagairen aurreko erresistentzia duten bakterio Gram-negatibok eragindako infekzioetarako azken lerroko terapia dira. Gaur egun arte, noizean behin eginiko azterlanek baino ez dute islatu carbapenemasak ekoizten dituzten bakterioak daudela elikagaiak ekoizteko animalietan. Alemanian, Escherichia coli eta Salmonella infantis isolatu dira txerrietan eta eskortako…

  • Hegaztiak burtzoratu eta hiltzeko adierazleak 14/01/10

    EFSAko Animalien Osasuna eta Ongizatea arloko adituen panelak (AHAW ingeleseko siglak) hainbat zientzia-irizpen eman ditu hiltegietan zenbait espezie burtzoratu eta hiltzeko metodoen kontrol-prozedurei buruz. Kortako hegaztiei dagokienez, AHAWk adierazleak proposatu ditu, animaliak hiltzeko sistema egokiak monitorizatzeko eta, horrela, ongizatea bermatzeko: 1. Uretan elektrizitatearen bidez burtzoratzea Hegaztiak burtzoratu ostean, adierazleak egiaztatu beharko lirateke, kontzientzia zantzuak atzemateko…

  • Ardiak eta ahuntzak burtzoratu eta hiltzeko adierazleak 14/01/10

    EFSAko Animalien Osasuna eta Ongizatea arloko adituen panelak (AHAW ingeleseko siglak) hainbat zientzia-irizpen eman ditu hiltegietan zenbait espezie burtzoratu eta hiltzeko metodoen kontrol-prozedurei buruz. Hausnarkari txikiei (ardiak eta ahuntzak) dagokienez, AHAWk adierazleak proposatu ditu, animaliak hiltzeko sistema egokiak monitorizatzeko eta, horrela, ongizatea bermatzeko: 1. Elektrizitate bidez burtzoratzea Honako hauek dira hiltze-prozesuaren hiru etapa giltzarriak: burtzoratu…