PPAren arriskua EB 14/04/08

2007an Afrikako Txerri Izurritea (PPA) Georgian sartu zenez geroztik, Kaukaso osoan eta Errusiako Federazio osoan zabaldu da. 2012ko uztailean Ukrainian sartu zen, eta azken aldian (2013ko ekainean) Bielorrusiak ere jakinarazi du. 2014ko urtarrilean Ukrainian atzeman eta egiaztatu zen berriz ere, hala basurdeen nola etxeko txerrien artean. Duela gutxi Lituaniako eta Poloniako basurdeen artean ere egiaztatu da.

Europako Batzordeak EFSAko Animalien Osasun eta Ongizate Panelari (AHAW) eskatu zion PPAri buruzko zientzia-irizpide bat egiteko, horren prebalentzia baloratzeko Europar Batasunaren (EB) herrialde mugakideetan, eta EBn PPAren birusa sartzeko balizko bideak sailkatzeko. Horretarako, zientzia-irizpenak hau deskribatzen du:

  • PPAren birusen banaketa geografikoa herrialde mugakideetan.
  • Agerraldien ezaugarri epidemiologikoak.
  • EBko ekialdeko herrialde mugakideetako prebentzioaren eta kontrolaren erronkak.

Ondorio nagusiak

  1. Ez dago aldaketarik egun atzemandako PPAren anduiaren genoma sekuentziatuan, Georgian 2007an atzemandakoaren aldean.
  2. Laborategiko eta landako azterlanek erakusten dute tartean dauden anduiak oso oldarkorrak diren arren, basurde eta etxeko txerrien arteko zeinu klinikoak ez direla beti argiak eta infekzio-bidearen, infekzio-dosiaren eta animalien egoera immunearen araberakoak direla.
  3. Gaur egun ez dago zaintza serologikorik Georgian, Armenian eta Errusiako Federazioan; beraz, egiazko seroprebalentzia ez da ezagutzen.
  4. Ezin da baztertu epe luzera sintomatologia klinikorik gabeko eramaileak egotea EBren herrialde mugakide infektatuetan.
  5. Ez da ezagutzen epe luzera gaixotasunaren epidemiologian sintomatologia klinikorik gabeko eramaileek izan dezaketen zeregina.
  6. Ez dago EBko herrialde mugakide infektatuetan animaliak identifikatzeko sistema eraginkorrik, eta horrek zaildu egiten du atzematea.
  7. Atzeko patioko animaliak dira EBren herrialde mugakideen txerri-ekoizpenaren zati handi bat, eta PPAren birusa hedatzea errazten duen hutsunea dakarte, nagusiki, biosegurtasuna ez delako egokia, hondakinekin elikatzen direlako, txerri infektatuak edo fomite kutsatuak mugitu egin daitezkeelako eta animaliak etxean hiltzen direlako.
  8. Infektatutako taldeetako basurdeen ehiza intentsiboak handitu egin dezake PPA hedatzeko arriskua, eta horrek ondorio bereziki larriak ditu nazioarteko mugetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eguneraketa data: 2025/11/11

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…