Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
Irekita dago elikagaiak ekoizteko nekazaritza iraunkorreko proiektuen deialdia 15/01/14
Elikadura-sistemetarako eta elikadurarekin loturarik ez duten sistemetarako nekazaritza iraunkorrari buruzko ERANET FACCE SURPLUSek deialdi bat egin berri du, nazioen arteko ikerketa-proiektuetarako. Gutxi gorabeherako aurrekontua 15 milioi eurokoa da. Deialdi horren helburua da berrikuntza eta balio-sorkuntza babestea, sinergiak bilatuz eta biomasa eta bio-birfindegiak abiapuntu hartuta, nekazaritzako biomasaren eta beste batzuen ekoizpen-sistemak iraunkortasunez sendotuta. Halaber, aintzat hartuko…
-
Elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko gida – EFSA 2015
EFSAk eguneratu egin du EBko estatu kideetan elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko aholkuak ematen dituen gida. Izan ere, uste du datu horiek zehatzago, batuago eta hobeto edukitzea nahitaezkoa dela elikagaien zenbatesteko Arriskuen Ebaluazioetan. Argitalpen berri horren xedea da aurreko gidan deskribatutako metodologia eta protokoloak fintzea, eta irizpideak ematea, datu hobeak eta modu bateratuagoan biltzeko. Gida…
-
EFSAk lehenetsi egin ditu H2020rako ikerketa-gaiak – EFSA 2015
EFSAk Foru Arau-emaileari, Zientzia Batzordeari eta bere panel zein unitate guztiei kontsulta egin ostean, txosten tekniko bat argitaratu du, eta bertan identifikatu egiten ditu Elikagaien Segurtasunaren eta pentsuen arloko lehentasunezko 42 ikerketa-gai. Txosten hori argitaratzearen xedea da Batzordeari laguntzen jarraitzea lehentasunezko gaiak identifikatzen eta ikerketako lehentasunezko arlo horien berri ematen.Txostenaren eranskinetan zehazten diren gai horietako…
-
Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Sarearen 2014ko urteko txostena – EFSA 2015
EFSAk Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko (MRA) Zientzia Sarea osatu zuen 2007. urtean, zientzia-lankidetzarako esparrua osatzearren. Lankidetza hori honako hauen bidez gauzatzen da: jarduerak koordinatzea, informazioa eta jakintza trukatzea, proiektu bateratuak egin eta exekutatzea, eta Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioan jarduera egokiagoak definitzea. Halaber, EFSAren 2012-2016 Zientzia Estrategiak honako xede hau ezartzen du: estatu kideekin urte anitzeko lan-programak egitea,…

TRACES sistemaren ikuskaritza Espainian 15/01/08
Europako Batzordearen Albaitaritza eta Elikadura Bulegoko (FVO) ikuskatzaile-ekipo batek Espainia bisitatu zuen 2014ko ekainean, agintari eskudunek TRACES sistema egoki erabiltzen zuten ebaluatzeko. TRACES informatika-sistema integrala da, Europako Batzordearen Osasuna eta Kontsumoa Zuzendaritza Orokorrak kudeatutakoa, eta animalien eta animalia-jatorriko produktuen inportazioa, mugimenduak, esportazioak eta erkidego barneko merkataritza jakinarazteko, ziurtatzeko eta kontrolatzeko balio du. Mundu osoko operatzaile…

Berezi@: Zer dira ERANET sareak? 15/01/07
ERANET sareak Europako gobernuen indar-gune gisa aitortu dira, eskualdeko zein ikerketa-programa nazional eta erregionalak batera eta modu transnazionalean koordinatu eta kudeatzeko. Berezi@ren ale honetan ERANET Cofunden berri ematen da Horizonte 2020an, baita joko arau berriak eta 2014-2015erako irekita dauden deialdiak ere, arlo horretan proposamenak aurkeztu ahal izateko informazioarekin batera. Artikulu osoa
-
ELIKAren artikulua: “Horizonte 2020ren aukerak” – Eguneratzea 15/01/01
Azken aldian Europako H2020 finantzazio-programako erreferentziazko zenbait dokumentu argitaratu direla eta, ELIKAk eguneratu egin du “Horizonte 2020ren aukerak” artikulua, joan zen otsailean argitaratutakoa. Alde batetik, joan den uztailaren 17an Diru-laguntzaren akordioaren gida argitaratu zuen Europako Batzordeak. Bertan, zehatz azaltzen da H2020 proiektu batean parte hartzen denean sinatu beharreko akordio orokorra. Ondoren, uztailaren 22an, Horizonte 2020ri…
-
2014ko (IAAP-H5N8) hegazti-gripearen eta 2005eko (IAAP-H5N1)en arteko konparazioa 14/12/23
Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) argitaratutako artikulu batean deskribatu egiten dira A H5N1 motako Patogenotasun Handiko Hegazti-gripea (IAAP) eta A H5N8 motakoa Europan sartzeko moduen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak. 2005eko udazkenean, Errumania eta Kroazia izan ziren basoko eta eskortako hegaztien artean A (H5N1) gripearen presentzia jakinarazi zuten Europako lehenengo herrialdeak. 2006ko otsailetik aurrera,…