Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
2014ko (IAAP-H5N8) hegazti-gripearen eta 2005eko (IAAP-H5N1)en arteko konparazioa 14/12/23
Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) argitaratutako artikulu batean deskribatu egiten dira A H5N1 motako Patogenotasun Handiko Hegazti-gripea (IAAP) eta A H5N8 motakoa Europan sartzeko moduen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak. 2005eko udazkenean, Errumania eta Kroazia izan ziren basoko eta eskortako hegaztien artean A (H5N1) gripearen presentzia jakinarazi zuten Europako lehenengo herrialdeak. 2006ko otsailetik aurrera,…
-
FVOren ikuskatzeen programa 2015erako 14/12/18
Elikagai eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) argitaratu berri du 2015. urteari dagokion lan-programa. Guztira, 221 eginkizun jasotzen ditu.Horietako gehienetan (% 73) hainbat estatu kide bisitatuko dira. Espainia programatutako 8 betekizunetan bisitatuko da. Horrez gain, ohiko jarraipen-ikuskatzeak egingo dira. Zehazki, honako esparru hauetan egingo dira bisitaldiak Espainian: Akuikultura (2015-7352) Trazabilitatea post-mortem (2015-7370) Geografia-adierazpenak:JIB (Jatorri Izendapen Babestua), AGB…
-
Plagizida hondakinak elikagaietan – EFSA 2014
Europan elikagaietako pestizidak kontrolatzeko azken programan aztertutako lagin guztien % 97ren hondakin-maila legezko mailatik beherakoa zen (banaka-banaka aztertuta). Laginen % 54k baino gehiagok ez zuten produktu kimiko horien aztarna atzemangarririk. Elikagai ez ekologikoek maizago urratu zituzten legezko muga horiek produktu ekologikoek baino (% 3,1 eta % 0,8, hurrenez hurren) EBtik kanpoko herrialdeetatik inportatutako elikagaietan bost…
-
Plagizida hondakinak elikagaietan – EFSA 2014
Europan elikagaietako pestizidak kontrolatzeko azken programan aztertutako lagin guztien % 97ren hondakin-maila legezko mailatik beherakoa zen (banaka-banaka aztertuta). Laginen % 54k baino gehiagok ez zuten produktu kimiko horien aztarna atzemangarririk. Elikagai ez ekologikoek maizago urratu zituzten legezko muga horiek produktu ekologikoek baino (% 3,1 eta % 0,8, hurrenez hurren) EBtik kanpoko herrialdeetatik inportatutako elikagaietan bost…
-
Ebola birusa: animaliek gaixotasunarekiko duten esposizioa 14/12/17
Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroaren (ECDC) eta EFSAren artean eginiko ebaluazio bateratu batek ondorioztatu du ez dirudiela etxeko maskotek Europan Ebola birusarekiko esposizioa dutenik. Ebaluazioak txakurrak eta katuak hartu ditu bere baitan, horiek baitira Europan maskotarik ohikoenak. Hala, honako hiru alderdi hauek jorratu ditu: Ebola birusarekin gaixotutako gizaki batekin kontaktuan egoteko maskota batek duen…
-
Irlandako Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plana eguneratzea 14/12/17
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agintaritzak (FSAI) argitaratu egin du Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Planaren lehenengo berrikustea eta eguneratzea. Plan horrek 2012-2016 aldia hartzen du bere baitan. Planak lau zati ditu: Elikagaien Kontrol Ofizialerako Sistema Pentsuen Kontrol Ofizialerako Sistema Animalien Osasunaren eta Ongizatearen Kontrol Ofizialerako Sistema Landareen Osasunaren Kontrol Ofizialerako Sistema Sistema horietako bakoitzak honako alderdi hauek biltzen…
-
INFOGRAFIA: animalien ongizatearena abere-ustiategietan 14/12/22
ELIKAk beste infografia bat egin du eta bertan, oso modu grafikoan kontsultatu ahal izango duzu, animalien ongizateari dagokionez, abeltzaintza-ustiategietan zein lege-betekizun bete behar den. Animalien ongizatearen arloan, Europako legediak xedatzen du giza kontsumorako elikagaietarako animalia espezie bakoitzari hazkuntza-baldintza batzuk ezarri behar zaizkiola. Halaber, azken urteotan araudi berriak jarri dira indarrean hainbat espezierentzat (besteak beste, txerriak…
-
H5N8 Hegazti-gripea Europan sartzeko bideak 14/12/17
EFSA aztertzen ari da zein bidetatik sartu ahal izan den H5N8 azpi-motako Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen (IAAP) birusa, azken boladan EBn agerraldiak eragin dituena. Europan lehenengo aldiz atzeman da birus hori, eta ez dago argi nola sartu zen Alemaniako ustiategi bateko indioilarren artean. Bertan atzeman zuten lehenengo agerraldia, azaroaren 6an. Birus hori aurretik ere isolatu…
-
Elikagai arriskuak jakinarazteko jardunbide egokiak –FAO 2014
FAOk, Elikagaien Kalitaterako eta Kaltegabetasunerako Txileko Agentziarekin (ACHIPIA) lankidetzan, agiri bat prestatu du. Bertan, giza osasunerako arriskuak, elikagaiekin lotutakoak, jakinarazteko gidalerroak ematen dira. Gida hori Elikagaien Segurtasunaren arloko agintaritza eskudunentzat, elikagaien industriarentzat, ikertzaileentzat, kontsumitzaileen erakundeentzat eta komunikabideentzat da. Xede du arriskuak jakinarazteko jardunbide egokiak gomendatzea, herritarrei jakinarazpenak egin behar zaizkienean aintzat hartzeko. Gidak aztertu egiten…
-
Esne-behien ustiategi txikien ongizatea aztertzen du EFSAk 14/12/15
Galdeketa Europar Batzordeak (EB) EFSAri egindako eskaeraren ondorioz sortu da; zehazki, esne-behien ustiategi txikien definizioa eta kategorizazioa berrikusteko eskatu dio, ustiategi txikietako esne-behien ongizateari buruzko zientzia-irizpen bat egin eta argitaratzeko. 2015ean argitaratuko da. Orain arte, horri buruz egindako lana EFSAren AHAW Panelaren agiri bat da, besteak beste, hauek jasotzen dituena: Lan-taldeko kideek EBren eskaeraz egindako…