Irekita dago elikagaiak ekoizteko nekazaritza iraunkorreko proiektuen deialdia 15/01/14

Elikadura-sistemetarako eta elikadurarekin loturarik ez duten sistemetarako nekazaritza iraunkorrari buruzko ERANET FACCE SURPLUSek deialdi bat egin berri du, nazioen arteko ikerketa-proiektuetarako. Gutxi gorabeherako aurrekontua 15 milioi eurokoa da.

Deialdi horren helburua da berrikuntza eta balio-sorkuntza babestea, sinergiak bilatuz eta biomasa eta bio-birfindegiak abiapuntu hartuta, nekazaritzako biomasaren eta beste batzuen ekoizpen-sistemak iraunkortasunez sendotuta. Halaber, aintzat hartuko dira beharrezko ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-baldintzak, eta klima-aldaketaren aurreko erresistentzia.

Proiektu-proposamenen zientzia-esparruak hiru ikerketa-arlo ditu jomugan:

  1. Lurraren erabileraren espazio-orientazioa, biomasaren ekoizpena eta eraldatzea areagotzeko, sistemen hazkundea estimulatuz, biomasa berdearen (landarea) erabilera eraginkorra lortzeko.
  2. Merkatuak sortzea, elikadura-sistemen eta elikadurarekin loturarik ez duten sistema integratuen bidez sortutako produktu- eta zerbitzu-mota askotarako.
  3. Nekazaritzako elikadura-sistemak eta elikadurarekin loturarik ez duten sistemak iraunkortasunez sendotzea, horretarako lurzorua kudeatzeko sistema integratuak sortuta.

Partzuergoek, gutxienez, ERANETaren 3 herrialde kideetako ikerketa-erakundeak eta enpresak hartu behar dituzte, eta aurre-proposamenak igortzeko azken eguna 2015eko martxoaren 4a izango da.

Deialdiaren testuarekin batera argitaratu dira hautagarritasun-arau nazionalak, ETEek parte hartzeko baldintzak, eskaera-prozedurak eta ebaluazio-prozedurak.

Proposamena www.submission-faccejpi.com helbidean egin behar da.

ERANET FACCEren deialdiari buruzko informazioa

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…