Elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko gida – EFSA 2015

EFSAk eguneratu egin du EBko estatu kideetan elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko aholkuak ematen dituen gida. Izan ere, uste du datu horiek zehatzago, batuago eta hobeto edukitzea nahitaezkoa dela elikagaien zenbatesteko Arriskuen Ebaluazioetan.

Argitalpen berri horren xedea da aurreko gidan deskribatutako metodologia eta protokoloak fintzea, eta irizpideak ematea, datu hobeak eta modu bateratuagoan biltzeko.

Gida berri horrek dakartzan berrikuntzen artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Elikagaien kontsumoari buruzko informazioa ondoz ondokoak ez diren bi egunetan jaso behar da.
  • Haur eta nerabeei dagokienez, bilketa 24 orduz egitea gomendatzen da, eta ondoren elkarrizketa bat egitea, telefonoz edo aurrez aurre.
  • Kontsumitutako elikagaiak EFSAren "FoodEx2" sailkapenaren arabera multzokatzea gomendatzen da.
  • Halaber, kontsumo eskasena duten elikagaietarako eta elikagai-osagarrietarako galdetegi laburragoa erabiltzea gomendatzen da.
  • Parte-hartzaileen pisuari, altuerari eta jarduera fisikoari buruzko informazioa biltzea gomendatzen da.
  • Inkestak diseinatzean arreta berezia jartzeko eskatzen da, laginketaren ordezkagarritasuna bermatzeko. Garrantzitsua da adin-talde guztiak eta bi sexuak ordezkatuta egotea.

Adin-taldeei dagokienez, EFSAk gomendatzen du datu-bilketa 3 hilabete eta 74 urte bitarte dituzten pertsonen artean egitea, honako 6 talde hauetan multzokatuta:

  • 3 hilabetetik 1 urtera bitartean.
  • 1 urtetik 2 urtera bitartean.
  • 3 urtetik 9 urtera bitartean.
  • 10 urtetik 17 urtera bitartean.
  • 18 urtetik 64 urtera bitartean.
  • 65 urtetik 74 urtera bitartean.

Txosten osoa

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…