Noticias

Filtrar por áreas:

Borja Esnal

  • 2015eko ekintzei buruzko memoria eta 2016-2019rako estrategia – EFSA 2016

    EFSAk bi dokumentu korporatibo argitaratu ditu: batetik, 2015eko ekintzen memoria, azken urtean lortutako xedeak zehazten dituena, eta, bestetik, 2016-2019rako programazioaren bertsio berrikusia, 2020ra begirako ikuspegi estrategiko berria azaltzen duena. 2015eko ekintzen memoria 2015. urtean EFSAk izugarrizko zientzia-lana egin du: 600 zientzia-txosten baino gehiago argitaratu ditu,elikakate osoko Elikagaien Segurtasunaren arloko hainbat alderdi jorratzen dituztenak.Horiekin, EFSAk zientzia-ebidentzian…

  • 2015eko ekintzei buruzko memoria eta 2016-2019rako estrategia – EFSA 2016

    EFSAk bi dokumentu korporatibo argitaratu ditu: batetik, 2015eko ekintzen memoria, azken urtean lortutako xedeak zehazten dituena, eta, bestetik, 2016-2019rako programazioaren bertsio berrikusia, 2020ra begirako ikuspegi estrategiko berria azaltzen duena. 2015eko ekintzen memoria 2015. urtean EFSAk izugarrizko zientzia-lana egin du: 600 zientzia-txosten baino gehiago argitaratu ditu,elikakate osoko Elikagaien Segurtasunaren arloko hainbat alderdi jorratzen dituztenak.Horiekin, EFSAk zientzia-ebidentzian…

  • Ikertzaile europarrek Arrisku Ebaluazioa egiteko ezarri dituzten 28 lehentasunak – EFSA 2016

    Europako 137 ikertzailek EFSArentzat elkarlanean egin duten azterlan bat oinarri hartuta, zientzia-komunitateak lehentasunezko 28 jarduketa zehaztu ahal izan ditu elikagaien Arrisku Ebaluazioa hobetzeko. Bost taldetan sailkatu dira lehentasunezko jarduketa horiek: Orokorrak Arrisku emergenteak (adibidez, elikagaien bidez transmititutako gaixotasun berriak) identifikatzeko metodoak eta sistemak Esposizio konbinatua (ingurumenarekiko eta elikagaiekiko esposizioa barne) Arriskua eta onura ebaluatzeko metodo…

  • Akuikulturako produktu seguruagoak 16/03/29

    OMEk eskuliburu bat argitaratu du, gizakion osasunaren, animalien eta ingurumenaren arteko loturak hobeto uler daitezela sustatze aldera. Eskuliburu horren bidez ulertarazi nahi du, halaber, nola eragin diezaioketen osasun publikoari ekoizpen-sektore bateko higiene-jardunbide egokien aplikazioan egindako akatsek. Eskuliburu honen helburua da eskala txikian lan egiten duten eta beraientzat, beren familientzat eta/edo tokiko merkatuetan saltzeko asmoz arrainak…

  • Zianotoxinak: toxikotasuna eta elikagaien bidezko esposizioa – EFSA 2016

    ANSES Frantziako Elikagai Segurtasunaren Agentziak eta ISS Osasunaren Goi Institutuak, eskuratutako datuen analisian oinarrituta, azterlan bat osatu dute, lehenik eta behin, elikagaietan dauden zianotoxinei buruzko bibliografia berrikusteko eta, bigarrenik, zianotoxinekiko esposizioa zenbaterainokoa den aztertzeko eta, ildo horretatik, europarrek elikagaietako toxina horiek kontsumitzeagatik izan lezaketen arriskua karakterizatzeko. Analisi bibliografiko zabala egiteko, hauek hartu dituzte kontuan batik…

  • Animalien Osasunari buruzko Europako Araudi berria 16/03/23

    Joan den astean, behin betiko onetsi zuten Animalia Osasunari buruzko Europako Araudi berriaren proposamena. Europako Kontseiluak erabakia berretsi du, eta araudia 2016ko apirilean argitaratuko da. Orain arte Animalien Osasunari buruzko Legea deiturikoa Animalia Gaixotasun Transmitigarriei buruzko Araudi berria izango da aurrerantzean. Hemendik aurrera, araudi hori animalien osasunari buruzko politikaren Europako esparrua izango da, eta araudiaren…

  • Nola komunikatu elikagai-krisietan: Jardunbide Egokien Eskuliburua – EFSA 2016

    Eskuliburu honek elikagai-krisi baten faseak deskribatzen ditu eta komunikazio eraginkorra egiteko eman beharreko urratsen gida ematen du. Gomendatutako jardunbide egokiak honako printzipio hauetan oinarritzen dira:   Gorabeheraren inguruko komunikazioaren kontrolari eustea Albait azkarren komunikatzea, kaltetua izan daitekeenaren osasuna babesteko Zehaztea zein diren pertsona hartzaileak eta haiengana iristeko komunikazio-tresnak Komunikazioa argia eta gardena izatea Inplikatutako beste…

  • Mingain urdinaren gaixotasunari buruzko berriak Frantzian 16/03/22

    Frantziak mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren foku bat jakinarazi zuen martxoaren 18an. Espainiarekin muga egiten duen Ariège departamenduan detektatu zuten. 177 behi-buru dituen ustiategi batean aurkitu zen, eta horietako batek PCR erreakzioan positiboa eman zuen esportaziorako kontrol batean, aurretik inolako sintoma klinikorik izan gabe. 2015eko irailaren 11n, ANSESeko erreferentziazko laborategi nazionalak baieztatu egin zuen mingain…

  • Espainiak H2020 programan izandako partaidetzaren emaitzak – CDTI 2016

    CDTIk argitaratu berri du Espainiak Horizonte 2020 programaren lehen bi urteetan (2014an eta 2015ean) izan duen partaidetzaren behin-behineko emaitzen laburpena. H2020ren lehen bi urteotan, Espainiak laugarren lekua lortu du herrialdeen behin-behineko sailkapenean, EB-28ko % 9,7ko itzulkinarekin, Alemaniaren, Britainia Handiaren eta Frantziaren atzetik. Horrenbestez, esan daiteke emaitzak bikainak direla, gainditu egin baitira hala VII. Esparru Programa…

  • Akrilamida: patataz eta zerealez eginiko produktuetan murrizteko gida – FDA 2016

    Gida honek informazioa dakar lehengaien ekoizleentzat, elikadura-industriarentzat eta catering-zerbitzuentzat, zenbait elikagaitan sortzen den akrilamida murrizteko. Akrilamida substantzia kimiko bat da eta zenbait elikagaitan sortzen da, prozesu termiko jakin batzuetan. Akrilamidak arriskuak ekar ditzake giza osasunarentzat; beraz, hori murrizteak gutxitu egingo luke arrisku hori. Gida honek gomendio batzuk proposatzen ditu, akrilamida-kontzentrazio handiena duten produktuetan substantzia horren…