Ikertzaile europarrek Arrisku Ebaluazioa egiteko ezarri dituzten 28 lehentasunak – EFSA 2016

Europako 137 ikertzailek EFSArentzat elkarlanean egin duten azterlan bat oinarri hartuta, zientzia-komunitateak lehentasunezko 28 jarduketa zehaztu ahal izan ditu elikagaien Arrisku Ebaluazioa hobetzeko.

Bost taldetan sailkatu dira lehentasunezko jarduketa horiek:

Orokorrak

  • Arrisku emergenteak (adibidez, elikagaien bidez transmititutako gaixotasun berriak) identifikatzeko metodoak eta sistemak
  • Esposizio konbinatua (ingurumenarekiko eta elikagaiekiko esposizioa barne)
  • Arriskua eta onura ebaluatzeko metodo estandarizatuak garatzea
  • Europa osoko datuak biltzeko/zaintzeko sistematika bateratua
  • Elikagaien arrisku-profilean askotariko kutsatzaileak aztertzea
  • Konposatu botanikoek elikadura-osagarrietan izan dezaketen arriskua edo onura
  • Alergenotasuna / elikagai-alergeno orokorrak

Kimikoak

  • Kutsatzaile kimikoen arrisku-ebaluazioa egiteko metodoak bateratzea
  • Metatze-esposizioaren ebaluazioa (adibidez, plagiziden/HAPen hondakinetarako)
  • Haurrentzako eta haurtxoentzako elikagaiak
  • Kutsatzaile berriak

Biologikoak

  • Antimikrobianoak / antibiotikoen aurkako erresistentzia
  • Zoonosia (oro har, arrisku biologikoak eta abar barne. MRSA)
  • Elikagaietan, ingurumenean eta giza gaixotasunetan isolaturiko patogenoak kontrolatzeko eta identifikatzeko sistema
  • Hobeto erabiltzea arrisku biologikoak ebaluatzeko datu genetikoak (esaterako, genomaren sekuentziazio osoa)
  • Elikagaietako mikrobio-patogenoak (oro har) Elikagai-transmisioaren birusa (oro har) (adibidez, A hepatitisa eta fruta eta barazkien norobirusa)
  • Campylobacter-a (adibidez, eskortako hegaztietan eta jateko prest dauden elikagaietan)

Ingurumenekoak

Estatu kideek elkarri hobeto ematea agertu eta zabaltzen diren organismo kaltegarrien berri ARN interferentearen bidezko Gene Adierazpenaren Kontrola erabiltzea elikagaiak ekoizten dituzten organismoetan (plagizidetan eta albaitaritza-terapietan, adibidez), edo genetikoki aldatutako kultiboetan adierazpide berriak ezartzea

Hobeto ulertzea tratamendu biologikoetan erabiltzen diren organismo eta substantzia begetalak, beste bide batzuk minimizatze aldera (pestizida kimikoak, esaterako)

Produktu kimikoek ekosisteman duten eragina (substantzia kimikoak ingurumenean askatzea)

Elikagaietan ingurumen-kutsatzaileak egotea/detektatzea (besteak beste nekazaritzatik, industriatik eta etxeetatik datozenak)

Esposizio konbinatua (koktel-efektua: konposatu kimikoen nahasteen arrisku-ebaluazioa, elikagai-gehigarriena adibidez)

Nutrizionalak

  • Nekazaritzaren aldaketek giza osasunean eragindako zeharkako efektuak (esaterako, pestizida gutxiago erabiltzeak, mikotoxinen edukia aldatzeak…)
  • Kutsatzaileen ingestarako eta/edo esposiziorako biomarkatzaile estandarrak garatzea
  • Elikagai-osagarrien arriskua eta onura
  • Alergenoen atalaseak zehaztea (azterlan klinikoak) eta elikagaietako alergenoen kuantifikazio immunokimikoa egitea

Lau esparru nagusien barruan (Arrisku Kimikoak, Biologikoak, Ingurumenekoak eta Nutrizionalak), honako jarduketa hauek dira garrantzitsuenak:

Kimikoak

Esposizio konbinatua (ingurumenarekiko eta elikagaiekiko esposizioa barne)

Arriskua eta onura ebaluatzeko metodo estandarizatuak

Biologikoak

  • Antimikrobianoak / antibiotikoen aurkako erresistentzia
  • Zoonosia (oro har, arrisku biologikoak eta abar barne. MRSA)

Ingurumenekoak

  • Esposizio konbinatua (ingurumenarekiko eta elikagaiekiko esposizioa barne)
  • Elikagaietan ingurumen-kutsatzaileak egotea/detektatzea (besteak beste nekazaritzatik, industriatik eta etxeetatik datozenak)

Nutrizionalak

  • Esposizio konbinatua (ingurumenarekiko eta elikagaiekiko esposizioa barne)
  • Arriskua eta onura ebaluatzeko metodo estandarizatuak

Final report on ‘the identification of food safety priorities using the Delphi technique’

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…