Noticias

Filtrar por áreas:

Borja Esnal

  • Elikagaietako prozesu-kutsatzaileen arriskuak – EFSA 2016

    EFSAren elikakateko kutsatzaileen CONTAM panelak aztertu du osasun publikoari nolako arriskua eragiten dion elikagaiak prozesatzean sorturiko kutsatzaile kimiko jakin batzuk jateak; zehazki, 3-monocloropropanediol (3-MCPD), 2-monocloropropanediol (2-MCPD) eta gantz-azidoen glizidil ester (GE) kutsatzaileak. Substantzia horiek landare-olioak tenperatura handitan (gutxi gorabehera, 200 ºC-tan) fintzean sortzen dira. CONTAMek elikagaien 7.175 lagin ikertu zituen, eta GE, 3-MCPD eta 2-MCPD…

  • Eman izena “2017 RS2 H2020ren deialdiei buruzko informazio-astea”-n – EE 2016

    Ekainaren 27an, 28an eta 29an, H2020ren 2. gizarte-erronkarako 2017ko deialdiei buruzko informazio-astea egingo da Bruselan, “Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa eta barruko uren ikerketa, eta bioekonomia”-ri buruz. Hiru egun horietan honako lau jardunaldi hauek antolatuko dira: 2016-06-27: FP7n eta H2020n onetsitako proiektuak aurkeztea. Horiek inspirazio-iturri izan litezke 2017ko deialdietarako. 2016-06-28: 2017an zabalduko…

  • Zenbat janari alferrik galtzen dugu europarrok? – EB 2016

    FUSIONS ikerketa-proiektuak Europar Batasunean alferrik galtzen diren elikagai-hondakinei buruzko azterlan bat argitaratu du. Proiektu horren helburua da elikagai gutxiago alferrik galtzea eta galera hori prebenitzea, eta, aldi berean, gizakion eta animalien elikakatearen segurtasuna bermatzea. Azterlanaren arabera, urtero elikagai-hondakinen 88 milioi tona inguru sortzen dira EB-28an. Horien zenbatekoa, dirutan, 143 milioi eurokoa da. Beste era batera…

  • Zenbat janari alferrik galtzen dugu europarrok? – EB 2016

    FUSIONS ikerketa-proiektuak Europar Batasunean alferrik galtzen diren elikagai-hondakinei buruzko azterlan bat argitaratu du. Proiektu horren helburua da elikagai gutxiago alferrik galtzea eta galera hori prebenitzea, eta, aldi berean, gizakion eta animalien elikakatearen segurtasuna bermatzea. Azterlanaren arabera, urtero elikagai-hondakinen 88 milioi tona inguru sortzen dira EB-28an. Horien zenbatekoa, dirutan, 143 milioi eurokoa da. Beste era batera…

  • Abrikot-aleen eratorriak kontsumitzearen arriskua – EFSA 2016

    EFSAk berriki argitaratu du abrikot-aleetako eta aleokin eginiko produktuetako glukosido zianuronikoek giza osasunari zer arrisku dakarzkioten ebaluatzen duen zientzia-iritzi bat. Abrikot-aleak eta horiek haziak, baita hezurrak ere, sarri erabiltzen dira edari alkoholdunak, olioak, aromatizatzaileak, fruta hezurdunen zukuak, mazapana, pastelak, gailetak eta gozokiak egiteko. Amigdalina da abrikot-aleetako glukosido zianuriko nagusia, eta degradatu egiten da, zianuro bihurtuz,…

  • Berezi@: ERANET SusAn 16/04/25

    SusAn “European Research Area on Sustainable Animal Production Systems” arloa H2020ko ERANET Cofund bat da. ERANET hori duela gutxi onetsi da, eta Europan animalien ekoizpen-sistema iraunkorragoa lortzea du xede. Horretarako, Ikerketa eta berrikuntza (I+b) arloko deialdi eta ekintza bateratuak koordinatu eta ezarri behar dira, eta, ondorioz, animalien ekoizpen-sistema iraunkorren Agenda Estrategiko Bateratua osatu behar da.…

  • Estatu kideekiko lankidetza zientifikoari buruzko 2015eko txostena – EFSA 2016

    EFSAk urteko txostena argitaratu berri du. Bertan, zehatz-mehatz azalduta dago 2015. urtean estatu kideekikolankidetza zientifikoan zer jarduera egin diren, Europan arriskuen ebaluazio zientifikoa sustatu eta kontsumitzaileen osasuna babeste aldera. Iaz, EBko estatu kideen arteko lankidetzaren eraginkortasuna nabarmen hobetzea lortu zen, EFSAren Kontsulta Foroak lan oso garrantzitsua egin baitzuen Arriskuen Ebaluazioen Europako Programa sortzeko. 2015ean programa…

  • Zientzia-txostena: elikagai-patogenoen genomaren sekuentziazioa – FSA 2016

    FSAk genomaren sekuentzazio osoari (WGS) eta osaera genetikoaren zientziari buruzko zientzia-txostenaren hirugarren edizioa argitaratu du. Txostenak zehazten du teknologia berri horrek Elikagaien Segurtasunerako Agentziei lagundu ahal diela elikagai-patogenoen ezaugarriak zehazten, elikagaiak seguruak eta benetakoak izan daitezen bermatu ahal izateko. WGS oso teknologia indartsua da, azkar garatzen dena, zehatza eta merkea aplikazio zabala badu.FSAk eta PHEk…

  • E. coli bakterioaren agerraldia 16/04/11

    Errumanian eta Italian Errumaniako agintaritzek, otsailean eta martxoan, jakinarazi zuten Escherichia coli bakterioak elikagai-transmisioko agerraldi bat eragin duela eta nagusiki adin txikiko haurrei ari zaiela erasaten. Bakterio horrek Shiga (STEC) ekoizten du, hau da, sindrome uremiko hemolitikoarekin (SUH) loturiko toxina. Italiak ere epidemiologikoki Errumaniako agerraldiarekin loturiko SUH kasu baten berri eman dio Europako alerta-sareari. Guztira,…

  • EHUk elikagai-patogenoei buruzko EFSAren proiektu batean parte hartzen du 16/04/08

    2015ean, EFSAk arlo tematikoen (thematic grants) lehen deialdia egin zuen arrisku kimikoak eta biologikoak identifikatzeko eta horien ezaugarriak zehazteko ikuspuntu eta metodologia berriei buruz. Sei proposamen aurkeztu ziren, eta horietako bi onetsi ziren: INNUENDO eta ENGAGE. Bi proposamenak elikagaiek transmititutako mikrobio-patogenoak identifikatzeko eta bereizteko ikuspegi molekularren erabilera ikertzera daude bideratuta. Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia, Medikuntza…