Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
Azken orduko egoera: HGaren Frantziako fokuak 16/03/14
Gaur arte egoerak berdin jarraitzen du fokuen jakinaraziari dagokionez, Frantziako Nekazaritza Ministerioak esandakoagatik: patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) 75 agerraldi berretsi dira Frantziako 8 hego-mendebaldean. FRANTZIAKO PATOGENOTASUN HANDIKO HEGAZTI-GRIPEAREN EGOERA – MAGRAMA, 16/02/16 Azken agerraldia urtarrilaren 4an izan zan, Landako departamentuan. Eragina nabaritu duten Frantziako departamenduak: Dordoina: 15 foku. Gers: 10 foku. Haute Vienne: foku 1.…
-
Azken orduko egoera: HGaren Frantziako fokuak 16/03/22
Gaur arte egoerak berdin jarraitzen du fokuen jakinaraziari dagokionez, Frantziako Nekazaritza Ministerioak esandakoagatik: patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) 76 agerraldi berretsi dira Frantziako 8 hego-mendebaldean. Azken agerraldia martxoaren 15ean izan da, Landako departamentuan, 800 ugaltze-ahateko baserri batean. Europako Batzordeak gaixotasunaren datuak aurkeztu zituen hegaztiengan : 2015/04: Koreako eta Japoniako jatorrizko H5N8. (Alemania, Holanda, Erresuma Batua, Italia…
-
T. gondii parasitoaren seroprebalentzia animalietan eta kisteen prebalentzia haragian – EFSA 2016
EFSAk Toxoplasma gondii parasitoari buruzko berrikuspen bibliografikoa egin du, jakiteko kisteak nola banatzen diren animalietan; detekzio-metodoek zenbaterainoko eraginkortasuna duten; haragietako antigorputzen eta kisteen artean nolako lotura dagoen; eta abeletxeetako infekzioen arrisku-faktore nagusiak zein diren. Berrikuspena egiteko, 1.766 agiri aztertu dituzte, eta ondorio hauek atera: Kisteen banaketa anatomikoa Txerrietan, hausnarkari txikietan, zaldietan eta eskortako hegaztietan, kisteak…
-
Ez da glifosatorik antzeman Alemaniako ama-esnean – BfR 2016
Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) agindutako azterlan baten bidez egiaztatu da ez dagoela glifosatoa oinarri duten pestiziden hondarrik ama-esnean. Azterlanean ama-esnearen 114 lagin batu dira, eta bakoitza bi aldiz aztertu da, egiaztatuta dauden eta 1 ng/ml-tik gorako kopuruetan ama-esnean dauden glifosato-hondarrak antzemateko gaitasuna duten bi laborategi independentetan. Kopuru hori hain da baxua, non ama-esneaz bakarrik…
-
Mikrobioen aurkako erresistentzia bakterio zoonotikoetan. 2014 – EFSA/ECDC 2016
EFSAk eta ECDCk urteko txostena argitaratu dute hainbat bakterio zoonotikoren (Salmonella, Campylobacter eta S. aureus, besteak beste) mikrobioen aurkako erresistentziari buruz. Honako hauek dira azterlanaren ondorio nagusiak: Salmonella eta E. coli Anpizilinaren, sulfonamiden eta tetraziklinen aurkako erresistentzia oso ohikoa zen aztertutako laginetan, baina zefalosporinen eta hirugarren belaunaldiko fluorokinolonen aurkako erresistentzia maila baxuan mantentzen zen (nahiz…
-
Elikagaietan substantzia kimikoen aurreko esposizioa ebaluatzeko eredua – RIVM 2016
RIVMk, Holandako Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Institutuak, azterketa bat egin du substantzia kimikoen elikagaien bidezko ingesta akutua eta kronikoa ebaluatzeko probabilitate-ereduari buruz. Giza osasunerako kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoen artean honako hauek daude: pestiziden hondakinak, metal astunak (kadmioa, beruna, merkurioa), dioxinak eta beroketak eragiten dituen substantzia kimikoak (akrilamida eta furanoak). Azterlanak ondorioztatzen du epe laburrerako ingesta…
-
Hainbat substantzia kimikorekiko esposizioa ebaluatzeko tresna – EFSA 2016
EFSAk, 14 herrialdetako hainbat ikertzaile eta zientzialarirekin elkarlanean, tresna bat garatu du elikagaietan dauden pestizida-hondakinekiko esposizioa ebaluatzeko. Hori aurrerapauso handia da pestizida-hondakinen metatze-arriskuen ebaluazioari buruzko lanean. Adituek datozen ebaluazio pilotuetan aztertu beharreko substantziak identifikatu dituzte. Horretarako, “metatze-ebaluaziorako taldeak”(CAG) izeneko metodologia erabiliko dute, eta hasi dira jada gibelari, giltzurrunei, begiei eta ugalketa-sistemei eragiten dieten pestizida taldeak…
-
Espainiak txertoa jarri du mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren aurka 16/02/09
Mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren aurkako derrigorrezko txertaketa ezarri da Aragoi, Katalunia eta Nafarroako Foru Erkidegoa autonomia-erkidegoen iparraldeko zenbait albaitaritza-eskualdetan. Euskal Autonomia Erkidegoan, borondatezko txertaketa ezarri da. Frantzian duela gutxi jakinarazitako 8 serotipoen agerraldiek eragin dute hiru hilabete baino gehiagoko behi eta ardietan prebentziozko txertaketa ezartzea; hala ere, ez da inola ere mugatu animalien mugimendua…
-
Batzordeak 7. Esparru Programari buruz eginiko ebaluazioa 16/02/08
Batzordeak adierazpen bat eta zenbait txosten argitaratu ditu, tartean infografia bat, goi mailako kanpoko adituen talde batek lan-agiri batean bildu dituen aholkuei erantzuteko. Batzordearen zerbitzuek, hain zuzen ere, 7. Esparru Programa ebaluatu dute, bost ebaluazio-irizpideak oinarri hartuta (eraginkortasuna, efikazia, koherentzia, garrantzia eta Europako Batasunari ematen dion balio erantsia). 29.000 erakundek parte hartu dute 7. Esparru…
-
Zoonosia, agerraldiak eta mikrobioen aurkako erresistentziak jakinarazteko gidak – EFSA 2016
EFSAk hainbat gida argitaratu ditu, 2003/99/EE zuzentarauaren esparruan, zoonosiaren eta agente zoonotikoen, elikadura jatorriko agerraldien eta mikrobioen aurkako agerraldien datu-bilketa bateratze eta arrazionalizatze aldera. Gida hauek argitaratzearen helburua da EFSAri txostenak aurkezteko prozesua erraztea estatu kideei eta, era berean, biltzen diren datuak garrantzitsuak eta aztertzeko errazak izatea Europar Batasunarentzat. Estatu kideek gida honetan oinarritu beharko…