Noticias

Filtrar por áreas:

Borja Esnal

  • Jakin ezazu zein diren 2015ean Euskadin Elikagaien Segurtasunaren inguruan jendeak gehien irakurri dituen gaiak – ELIKA/EHU 2016

    2015ean, komunikabideek aurreko urteetan baino informazio gehiago argitaratu dute elikadurari buruz, kaleratu berri den “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko2015eko Prentsan” azterlanak egiaztatu duenez. Azterlan horretan, egiaztatu da azken urteotan bikoiztu egin dela euskal prentsan gai horri buruz argitaratu den informazioa. ELIKAk, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Ikerketa Talde Finkoaren laguntzarekin, laugarren aldiz egin du azterlana, jakiteko euskal…

  • Izurriteen Kudeaketa Integratuari buruzko gida berria:Aza, azalorea, brokoli… – MAGRAMA 2016

    MAGRAMAk argitaratu du izurriteen kudeaketa integratuari buruzko gida (GIP) Brassica generoko laboreentzat (brokolia, azalorea, bruselaza, azaburua, Txinako aza, aza, aza-errefaua, arbi-gara eta erromaneskoa). Gidan, hasteko, Izurriteen, Gaixotasunen eta Belar Gaiztoen Kudeaketa Integratua zuzen aplikatzeko aintzat hartu beharreko gogoetak biltzen dira. Halaber, Kudeaketa Integratuari buruzko Gida egoki ezartzeko printzipio orokorrak deskribatzen dira, eta eremu sentikorretan eta…

  • Campylobacter bakterioarekin kutsadura oilasko freskoetan – FSA 2016

    FSAk, bigarren urtez jarraian, azterlan bat egin du ikusteko Campylobacter bakterioak zenbateko kutsadura eragin duen hoztutako oilasko fresko osoen eta ontziratutakoen 3.000 laginetan baino gehiagotan. Oilaskoak Erresuma Batuko saltoki handietan eta denda eta harategi txikietan erositakoak ziren. Azterlanak ondorioztatu duenez, 2014an egindako azterlanaren emaitzekin alderatuta, hegazti gutxiagok erakutsi dute Campylobacter-ak eragindako kutsaduraren maila handiena, kontrol-neurriak…

  • Albaitaritza-sendagaien hondakinen presentziari buruzko urteko txostena 2016

    EFSAk 2014ko urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta haien produktuetan duten presentziari buruz. Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste: EBko 28 estatu kideetatik 736.907 lagin igorri ziren. Lagin horietatik 425.232 bideratu egin ziren, 14.097 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 4.136 inportatutako produktuetatik eta 293.442 lagin legeria…

  • Euskadik higiene-araudia ekoizpen txikietara egokitzea arautu du 16/05/31

    Eusko Jaurlaritzak honako dekretu hau argitaratu zuen maiatzaren 24an: 6/2016 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekoizpeneko hainbat arlotan betekizun higieniko eta sanitarioak egokitzeko baldintzak ezartzeko dena. Araudi-esparru berri honek aukera ematen dio nekazaritzako elikagaien sektoreari erkidegoaren eskakizunak ustiategi txikien ezaugarri berezietara egokitzeko, une oro euren ekoizpenen segurtasuna bermatuz.Dekretua ekoizpen-bolumen mugatu bat (dagokion Jarraibide Teknikoan…

  • Elikak parte hartu du arrakasta handia izan duen 2016ko KAUSAL biltzarraan

    “Gardentasuna eta Komunikazioa, Elikagaien Segurtasunaren oinarriak” lelopean, Elikagaien Autokontrolari eta Segurtasunari buruzko 6. Biltzarra egin zen maiatzaren 25etik 27ra bitartean, Gasteizen. Biltzarraren ardatz nagusia osatzen zuten gaiak ez ezik (Gardentasuna eta Komunikazioa), beste hainbat gai ere landu dira: alergenoak, elikagaiak ontziratzeko materialak, beste arrisku gutxietsi batzuk, kontrol ofizialen pribatizazioa, merkaturatzeko kanal laburrak eta Elikadura Osasungarria.…

  • FAO/OMEk baieztatu dute glifosatoak ziurrenik ez duela minbizirik eragiten gizakiongan – JMPR 2016

    Minbiziari buruzko Nazioarteko Ikerketa Agentziak (IARC)2015eko martxoan glifosato izeneko pestizida aztertu zuen, malation eta diazionon izenekoekin batera, gizakiongan minbizirik eragiten zuen ebaluatzeko. Produktu Fitosanitarioen Hondakinen Ebaluazioaren ardura duen FAO/OME Batzorde Mistoak (JMPR) hiru substantzia horiek berriz aztertu ditu, eta, eskura dauden ikerketek diotenaren arabera, honako hau ondorioztatu du: aukera gutxi dago glifosatoak, matationak eta diazionak…

  • Berezi@ PNCOCA berria 16/05/23

    Elikakatearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala (PNCOCA) Espainian elikakate osoan zeharreko kontrol ofizialeko sistemak deskribatzen dituen dokumentua da, lehen mailako ekoizpenetik hasi eta azken kontsumitzailearentzako salmenta-puntuetara iritsi arte. 2015. urtearen amaieran onetsi zen hirugarren Kontrol Ofizialeko Plana, "Elikakatearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala 2016-2020" izenekoa. Artikulu osoa

  • EAEk H2020 proiektuan izan duen partaidetza, gaien arabera sailkatua – CDTI 2016

    Joan den martxoan Espainiak Horizonte 2020 proiektuaren lehen bi urteetan izan duen partaidetzaren behin-behineko emaitzei buruz argitaraturiko informazioa zabaltzeko asmoz, CDTIk bi txosten osagarri kaleratu berri ditu, bata autonomia-erkidego bakoitzaren emaitzen laburpenarekin eta bestea gaien araberako laburpenarekin: Autonomia-erkidegoak EAE hirugarren autonomia-erkidegoa da itzulkinari dagokionez: % 17,5ekoa du, Kataluniaren (% 28,1) eta Madrilen (% 24,2) ondotik.…