Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
MARMen eskuliburua: Praktika Egokiak barazkigintza arloko ekoizpen ekologikoan
Ingurumen eta Nekazaritza zein Itsas Gaietako Ministerioak eskuliburu bat argitaratu du barazkigintza arloko ekoizpen ekologikoan Praktika Egokiei buruz. Eskuliburuan honako gai hauek lantzen dira bereziki: batetik, lurraren bioaniztasuna eta emankortasuna, eta, bestetik, belar, izurri eta gaixotasunen kontrola. Eskuliburuak “BUENAS PRACTICAS EN PRODUCCION ECOLOGICA: CULTIVO DE HORTICOLAS” (ISBN 978-84-491-0870-9) du izenburua eta honako helbide honetan aurkituko…
-
Kontsumitzaileen esposizioa furanoarekiko – FERA 2009
Elikagaiak eta Ingurumena Aztertzeko Britainiako Agentziak txosten bat egin du, eta EFSAri igorri dio. Txosten horretan kontsumitzaileen furanoarekiko esposizioa kalkulatu dute. Horretarako, tenperatura altuko tratamenduak aplikatu dizkiete zenbait elikagairi, eta zehaztu egin dute elikagai horiek tratamenduaren aurretik eta ondoren izan duten furano maila, bai eta kuzinatzean giroan zein mailatan kontzentratzen den ere. Emaitzek baieztatu egin…
-
Palitoxina taldeari buruzko iritzi zientifikoa
CONTAM Panelak 200 µg/ kg b.w.-ko Erreferentziako Dosi Agudoa (ARfD) zenbatetsi du toxina multzo honentzat. Kopuru honetan oinarrituta eta izaniko zalantzak eta toxina hauen espezie sortzaileen aldakortasuna ikusita, 1.000ko babes faktorea aplikatzea erabaki du Panelak. Honen ondorioz, 60 kg-ko pertsonak ez du toxina mota honetako 12 µg baino gehiago kontsumitu behar (kontsumituriko guztiak gehi ostrocina-D…
-
Izurrien Arriskuak Balioztatzeko ereduak (Mopest)
Mopest proiektuaren helburua da berrikustea Europako kultiboetan izurriak ezarri, garatu eta hedatzeko gaur egun dauden ereduak, horiek eredu igarleetan erabili ahal izateko eta etorkizuneko izurrien eragina murrizteko. Horretarako, sistema erkidea adostu dute dokumentazioa igortzeko eta webgunea prestatu dute informazio erabilgarri guztia argitaratzeko. Web plataforma horrek bilatzailea ere badu, orain artean bildutako eredu guztiak erakusteko. Guztira,…
-
FVOk Europan egin dituen ikuskapenen emaitzak 09/12/15
FVOk Europan egindako ikuskapenei buruzko txostenaren arabera, honako hauek dira Espainiari dagozkion datuak: 1) Esnearen eta haragiaren higieneari dagokionez, antzeman da aurrerapausoak eman direla Espainian ekintza plana ezartzeko. Nolanahi ere, zenbait hiltegitan egindako kontrol ofizialek adierazi dute gabeziak daudela higiene betekizunei dagokienez. Bestalde, esne gordina kontrolatzeko hartutako irizpideak hobetu egin dira; baina, bermeak handiagoa izan…
-
Higiene praktika egokiei buruzko triptikoa arrain-garraioan
Osasun Publikoko Bartzelonako Agentziak (ASPB) triptiko bat argitaratu du arrain-garraiolari txikiei zuzendutako Higiene Praktika Egokiei buruz. Triptikoan hainbat aholku eman dituzte (argazkien bidez) eguneroko lanean produktuaren higiene-kalitate hobea bermatzeko. ASPBren Triptikoa
-
Elikadura Espainian – 2009
Mercasak 2009 urteari dagokion “Alimentación en España” gida argitaratu du. Bertan elikagaien ekoizpen eta kontsumoari buruzko informazioa dago sektoreka eta autonomia erkidegoka zehaztuta. Gida osoa
-
INFOSANen oharra: Bisfenol A – FAO/OMS 2009
INFOSAn sareak laburpen bat argitaratu du Bisfenol Ari buruz. Txosten horretan aurki daitezke, batetik, konposatu honi buruzko datu garrantzitsuenak, eta, bestetik, zein eragin izan dezakeen osasunean. Laburpenean adierazten da EFSAk 2006an zehaztu zuela konposatu honen Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI): 0,05 mg BPA/Kg bw. Horretarako, 100eko babes-faktorea aplikatu zuen. EFSAk jakinarazi zuen konposatu honekiko esposizioak ez…
-
Txosten eguneratua: Mikotoxinak – IFST 2009
IFSTak mikotoxinen gaineko txostena eguneratu du. Txosten horretan ondoko gaiak jaso dituzte: hainbat mikotoxinaren identifikazioa; giza osasunean duten eragina; Europar Batasunak erregulaturiko gehienezko mugak; elikagaietako analisi-metodoak, kontrol-metodoak eta aurretiaz ekiditeko metodoak. Txostena
-
OGMak: Elikagaien Segurtasuna, Pentsuak eta Ingurumena
Zenbait herrialdek OGMen kultibo arloan izandako esperientziak bildu ditu EFSAk aurtengo iraileko Nazioarteko Konferentzian. Hitzaldi horren beste helburuetako batzuk ziren EFSAren zeregina aztertzea eta argitzea OGMen Arrisku Balioztapenean. Bestalde, azpimarratu nahi dugu OGMen kultiboei buruzko Espainiako datuak dokumentu horretan biltzen direla. Adibide gisa, genetikoki eraldatutako artoa aipa dezakegu. Espainian landatzen den artoaren % 22 genetikoki…