MARMen eskuliburua: Praktika Egokiak barazkigintza arloko ekoizpen ekologikoan

Ingurumen eta Nekazaritza zein Itsas Gaietako Ministerioak eskuliburu bat argitaratu du barazkigintza arloko ekoizpen ekologikoan Praktika Egokiei buruz. Eskuliburuan honako gai hauek lantzen dira bereziki: batetik, lurraren bioaniztasuna eta emankortasuna, eta, bestetik, belar, izurri eta gaixotasunen kontrola.

Eskuliburuak “BUENAS PRACTICAS EN PRODUCCION ECOLOGICA: CULTIVO DE HORTICOLAS” (ISBN 978-84-491-0870-9) du izenburua eta honako helbide honetan aurkituko duzu: Tienda Virtual MARM

Eguneraketa data: 2025/08/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…