Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Balioztapena: Norobirusak kozinatu gabeko moluskuetan – NZFSA 2010
NZFSAk beste balioztapen bat argitaratu du norobirusek kozinatu gabeko moluskuetan eragin dezaketen arriskuari buruz. Birus horiek dira gizakien arteko gastroenteritisaren lehenengo eragile ez bakterianoak. Kusku biko moluskuentzat, berriz, ur beltzak dira norobirusez kutsatzeko bide nagusia. Zelanda Berrian ostra gordinen kontsumoa da birus mota horrek eragin dezakeen intoxikazioaren arrazoi nagusia. NZFSAren Balioztapena

EFSAren 2008ko txostena: Zoonosien eta zoonosiak eragiten dituzten faktoreen gaineko joerak eta iturriak Europan – EFSA 2010
Txosten horretan, honako gai hauen gaineko informazioa bildu da: gizaki, animalia eta elikagaien artean antzemandako zoonosien eta zoonosiak eragiten dituzten faktoreen gaineko joerak eta iturriak. Txostenaren arabera, campylobakteriosia gizakien artean gehien antzeman den zoonosia izan da berriro ere. Nolanahi ere, 2007. urtearekin erkatuz gero, aurten kasuen kopuruak % 5 egin du behera. Ondoren salmonelosia izan…
-
Elikagaietako koloratzaile gisa erabilitako likopenoarekiko esposizioaren gaineko datu berriak – EFSA 2010
EFSAk berriro aztertu ditu likopenoarekiko esposizioari buruzko datuak eta zehaztu du esposizioa, koloratzaile gisa erabiltzearen ondoriozkoa edo modu naturalean gertatzen dena, eguneko 200 πg/kg bw-koa dela, hau da, Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) baino zertxobait txikiagoa. Kopuru horri eransten badizkiogu konposatu horren bidez sendotutako elikagaiak, nabarmen altuagoa izango da; batik bat, umeetan. EFSAren txostena
-
Arrainetan dauden parasitoen arriskuaren ebaluazioa – EAEko Elikagaien Segurtasunerako Batzordea – ELIKA 2010
EFSAren BIOHAZ Paneleko Arrainen Parasitoei buruzko Lan-taldeak 4. bilkuran egindako aurkezpena, 2010eko urtarrilaren 15a Artikulu osoa

Txostena: Salmonellaren eta Campylobacterren presentzia oilaskoen haragian – FAO/OMS 2010
Txostena, FAO/OMS erakundeen aditu talde batek bakterio mota horri eta kontsumitzaileen osasunean duen eraginari buruz ateratako ondorioen emaitza da. Agiri horretan eskaintzen dira, batetik, patogeno horien kontrolaren gaineko zientzia-informazioa, eta, bestetik, arriskua murrizteko jarduera praktikoen adibideak. Txostena oso erabilgarria da Elikagaiek sor litzaketen Arriskuen arloko aholkulari eta kudeatzaileentzat, Elikagaien Segurtasun arloko agentzientzat, zientzia komunitatearentzat, ekoizleentzat…
-
Balioztapena: Elikagaietan erabilitako ke aromak – EFSA -2009
EFSAk Europar Batasunean elikagaietan erabilitako 11 ke aroma balioztatu ditu. Balioztapenaz arduratu den Panelak ondorioztatu du balioztatutako arometako biren (Scansmoke SEF7525 eta Smoke Concentrate 809045) segurtasun-tartea ez dela arriskua sorrarazteko adinakoa, betiere erabilera-zehaztapenak betetzen badira. Balioztatutako arometako zortzik (TRADISMOKE A MAX, Scansmoke R909, Scansmoke PB 1110, SmokEz C-10, SmokEz Enviro 23, Unismoke, Zesti Smoke Code…
-
Gidaliburua: arrisku mikrobiologikoaren karakterizazioa elikagaietan – OMS -2009
OMSk gidaliburu bat argitaratu du elikagaietan arrisku mikrobiologikoa karakterizatzeari buruz. Gidaliburua zuzenduta dago Elikagaiek sor litzaketen arriskuen arloko aholkulari eta kudeatzaileei, eta arrisku mota horretan eta Osasun Publikoan duen eraginean inplikatutako beste eragile batzuei. Gidaliburuan adierazten da nola zehaztu behar den arriskua testuinguru ezberdinetan eta nola erabili behar diren zenbait tresna eta teknika ondorio egokiak…
-
Iritzia: EETak kutsatzeko arriskua semenaren edo enbrioi-transferentziaren bidez – EFSA 2010
BIOHAZ panelak ondorioztatu du Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarriak (EETak) kutsatzeko arriskua, Scrapie klasikoa duten hausnarkari txikien semena edo enbrioiak erabiltzeari lotutakoa, txikia dela edo ez dagoela ia arriskurik. Nolanahi ere, daturik ezean, ezin da horrelakorik ziurtatu. Hausnarkari txikietan Scrapie klasikoa eta BSEren patogenia oso antzekoak direnez, BSEk ere antzeko arriskua eragin dezake. Bestalde, egiaztatu egin dute…