Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Sinposioa BfRen: Norobirusak elikagaietan – BfR 2009
Azken urteotan gora egin du norobirusek eta rotabirusek eragindako gaixotasunen gaineko jakinarazpen-kopuruak. Birusen jokaera bakterioena ez bezalakoa denez, horiek kontrolatzeko beste estrategia batzuk behar dira. Horregatik, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federalak (BfR) sinposioa antolatu du, elikagaiek transmititu ahal dituzten birusei buruz. Sinposioan 100 aditu baino gehiago elkartu dira, eta honako gai hauek aztertu dituzte: transmisio bideak,…
-
Ziurgabetasunak identifikatzea eta maneiatzea arriskuen balioztapenean – RIVM 2009
Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Alemaniako Institutu Nazionalak (RIVM) gidaliburu bat argitaratu du arriskuen balioztapenean gerta daitezkeen ziurgabetasunak maneiatzeko. Gidaliburu horren arabera, beharrezkoa da ziurgabetasunak kuantifikatzea eta kuantifikatu gabekoen eragina aztertzea, arriskuen balioztapenaren emaitzak egoki interpretatzeko Artikulu osoa
-
Gaixotasun Transmitigarriei buruz Europa mailan eginiko epidemiologia- txostena – ECDC 2009
ECDCk Europako gaixotasun transmitigarriei buruzko epidemiologia-txostena argitaratu du. Txosten hori 2007. urtetik 2008. urtera bitarteko aldiari buruzkoa da. Elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen (ETAk) gaineko datuei bagagozkie, txostenak jasotzen du campylobakteriosiari buruzko jakinarazpenek gora egin dutela 2007. urtean, 2006. urtean baino % 15 jakinarazpen gehiago egin baitira. Eta Europan horixe da, hain zuzen, beste urte…
-
Elikagaien Segurtasuna Europan – BfR 2009
Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) txosten bat argitaratu du, Europan elikagaien segurtasunaren arloan lan egiten duten estruktura juridiko eta erakundeen informazioa emanez eta europako 30 herrialdeen datuak jasoz. Arriskuak balioztatzen dituzten Espainiako erakundeei dagokienez, txostenean azpimarratzen da, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaz gain, badaudela eskualde mailan arriskuak toki mailan balioztatzen dituzten bi erakunde…
-
Zientzia-iritzia: artsenikoa elikagaietan – EFSA 2009ko urrian
EFSAk zientzia-iritzia argitaratu du elikagaietako artseniko mailari buruz. Iritzia emateko, Europako 15 herrialdek igorritako laginak aztertu dituzte. Erabilitako tekniken bidez antzemangarriak diren mugetatik beherako baloreak izan dituzte lagin horietako bi herenek. Mailarik altuena honako elikagai hauetan antzeman dute: arrainak, itsaskiak, itsasoko algez egindako elikagaiak, zerealak eta eratorriak (batik bat, arroz-elikagaiak), ernamuina eta zahia. Hauek dira…
-
Batzordearen datuak: pestizidak Europan – CE – 2009ko Urriak
Europako Batzordeak datu base bat argitaratu du web orrian. Datu basea pestizidei buruzkoa da, eta berori argitaratzeko arrazoia izan da legeen gaineko gardentasuna bermatzea eta informazio egokia ematea EBn erabili ahal diren eta onartuta dauden pestiziden inguruan. Bestalde, informazio-foileto bat ere argitaratu du. Foiletoak erreferentzia egiten die azken urteotan pestiziden gainean gauzatutako ekintzei. Eta bertan…