Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
EFSA: Elikagaien Segurtasunari buruzko lan Egitasmoa 12/03/09
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) 2012rako Lan Egitasmoa argitaratu du. 2012an, gainera, bere hamargarren urteurrena ospatuko du EFSAk, eta une egokia izango da hausnarketa egiteko, iraganean lortutakoaren eta etorkizuneko erronken inguruan. Programaren oinarria da Osasun Publikoko lehentasunei aurre egitea, kontsumitzaileak, animaliak eta ingurumena babesteko. Datorren urterako aurreikusi dituzten jarduera nagusien artetik honako arrisku-balioespen hauek dira…
-
Berezi@ Susfood: Elikagaien iraunkorren ekoizpenaren eta kontsumoaren Era-net sarea 2012/02/29
Elika SUSFOOD ERA-NET sarearen kide da, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila ordezkatzen du. SUSFOODen helburua da zientzia-arloan lankidetza areagotzea estatu kideen eta bazkideen artean, ikerketa-lanen ondorioz elikagaiak ekoizteko sistema iraunkorragoak gara daitezen elikakate osoan (ekoizpenetik hasi eta kontsumitzailearengana iritsi arte). Artikulu osoa
-
Europako nekazaritza-ekoizpenari buruzko aurreikuspenak 2012/2013rako 12/02/28
Europako Batzordeak txosten bat argitaratu berri du nekazaritzaren eta haragi- zein esne-abeltzaintzaren sektorearen merkatuko joerei buruz. Txostenean honako datu hauek ageri dira: Neguko ereintzaren bolumena handitu egin da, eta horri zereal-ekoizpenaren goranzko joera gehituta, 2012an % 1,2ko igoera aurreikusi da (288 milioi tonara iritsi arte). Oleaginosoen Europako 2012/2013 denboraldiari dagokionez, 11 milioi tonara iristea aurreikusi…
-
Azterlana akuikulturako arrainetan Anisakisaren presentziari buruz 12/02/24
APROMAR Espainiako haztegi-arrain ekoizleen enpresa-elkarteak "Evaluación de la presencia de nematodos del genero Anisakis en los pescados de acuicultura marina españoles" izeneko azterlana egin du 2010. eta 2011. urteen artean. Horretarako, Elikagaien eta Nutrizioaren Zientzia eta Teknologia Institutuaren, Zientzia arloko Ikerketen Goi mailako Zentroaren (CSIC) eta Valentziako Komunitateko Akuikulturaren Osasuna Babesteko Elkartearen (ADS ACUIVAL) laguntza…
-
Azterlana akuikulturako arrainetan Anisakisaren presentziari buruz 12/02/24
APROMAR Espainiako haztegi-arrain ekoizleen enpresa-elkarteak "Evaluación de la presencia de nematodos del genero Anisakis en los pescados de acuicultura marina españoles" izeneko azterlana egin du 2010. eta 2011. urteen artean. Horretarako, Elikagaien eta Nutrizioaren Zientzia eta Teknologia Institutuaren, Zientzia arloko Ikerketen Goi mailako Zentroaren (CSIC) eta Valentziako Komunitateko Akuikulturaren Osasuna Babesteko Elkartearen (ADS ACUIVAL) laguntza…
-
Akuikulturan kudeaketa sanitariorako gidaliburua 12/02/20
Itsas Haztegiei buruzko Aholku Batzorde Nazionalak (JACUMAR) Akuikulturan kudeaketa sanitariorako gidaliburua argitaratu berri du. Gidaliburu horretan, lege-esparrua aztertzen da, sektore horretako gaixotasun garrantzitsuenak azpimarratzen dira, diagnostikoa egiteko metodoak zehazten dira eta osasun-arloko zaintza-programak egiteko aholkuak ematen dira. Gidaliburu hori Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Institutuak (IRTA) gidatutako proiektu baten emaitza da. Ikerketa horretan hainbat ikertzailek hartu…
-
Ikuspegi berria sor litezkeen arriskuak atzemateko – EFSA 2012
EFSAk hobekuntza-taldea sortu du “sor litezkeen arriskuak atzemateko”, gardentasun eta eraginkortasun handiagoa emate aldera. Taldeak hobetzeko honako alderdi hauek zehaztu ditu: Erabiltzen den terminologia egokitzea. Eraginkortasun handiagoa datuak kudeatzean. Horretarako, informazio-iturriak era egokian hautatu eta lehenetsi behar dira. Eraginkortasun handiagoa datuak filtratu eta bildu aurretik. Gardentasun, oreka eta koherentzia handiagoa datuak filtratzean. Bildutako datuak gehiago…
-
Iraunkortasun adierazleak ur gaineko haztegietarako Mediterraneoko itsas akuikulturan 12/02/15
Espainiako Akuikulturaren Behatokia Fundazioak (OESA) gida bat argitaratu du. Bertan jasotzen dira iraunkortasun adierazleak ur gaineko haztegietarako Mediterraneoko itsas akuikulturan. Gida Mediterrane-on proiektuaren emaitza da, eta helburua da sektore urtarra osatzen duten agente guztiei adierazle neurgarri eta ebaluagarriak ematea, sektore horren iraunkortasuna aztertzeko eta hobetzeko. Definitutako adierazleak garapen iraunkorraren hiru ardatz hauen ingurukoak dira: ekonomikoki…
-
Arriskuaren balioespena: Espainiako herritarren Kadmioarekiko esposizio-maila – AESAN 2012
Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak balioetsi egin du elikagaiak kontsumitzeagatik Espainiako herritarren kadmioarekiko esposizioaren arriskua. Aintzat hartu dituzte elikagaien kadmio-kopurua eta kontsumo- ereduak. Balioespena egiteko, zehazki, 2000. eta 2010. urteen artean zenbait elikagai- taldetatik hartutako 5.493 laginen Cd edukiei buruzko datuak erabili dituzte. Lagin horiek 14 autonomia-erkidegotakoak eta administrazioko beste laborategi…
-
Aflatoxinen kutsadura laboreetan aurreikusteko eredu bat – EFSA 2012
EFSAren Sor Litezkeen Arriskuen Unitateak sor litezkeen gaixotasun gisa identifikatu zituen, klima aldaketa dela eta, zerealetan mikotoxinen kutsadura-ereduen aldaketak. Tenperaturak gora egin duenez eta euri gutxiago egiten duenez, mikotoxina sortzen duten onddoek hazteko baldintza egokiagoak aurkitzen dituzte lehen halakorik ez zuten eremuetan. Hori dela eta, EFSAk eredu bat eskatu zuen, aflatoxinen kutsadura posiblea aurreikusteko Europako…