Noticias

Filtrar por áreas:

  • Arriskua Europako patataren Landare Osasunarentzat: Globodera pallida eta Globodera rostochiensis nematodoa 12/04/18

    Globodera pallida eta Globodera rostochiensis nematodoak (azken hori, batik bat) oso hedatuta daude Europan. Nolanahi ere, ereindako patata-motek badute Europako nematodo honen aurkako erresistentzia-maila jakin bat. Hori dela eta, eragiten dituen kalteak oso txikiak dira. Alabaina, EFSAk Hegoamerikatik nematodo-genotipo bat iristeak izan dezakeen eragina aztertu du, aintzat hartuta Europako patata-mota batzuetan eragina izan dezakeela. Europako…

  • Zientzia-iritzia: Sugar Atzeratzaile Bromatuak elikagaietan – EFSA 2012

    Sugar Atzeratzaile Bromatuen (BFRak) artean, fenol bromatuak eta euren eratorriak erabiltzen dira gehigarri gisa zenbait poliester erretxina eta polimerotan, erresistentzia termiko handiagoa emateko. Orain arte eskura egon diren datuen arabera, EFSAk zientzia-iritzi bat eman du osagai horiek elikagaietan egoteak osasunean izan ditzakeen ondorioei buruz. Dokumentu horretan jasotako ondorioen artetik honako hauek dira nabarmenenak: Fenol bromatuen…

  • Azterketa: Klima aldaketaren balizko eragina Elikagaien Segurtasunean – ECDC 2012

    Txostenean elikagaien bidez transmititutako gaixotasunei buruzko azken zientzia-argitalpenak aztertzen dira, eta Klima Aldaketaren ondorioz gehien aldatuko diren ingurumen-parametroekin lotzen dira. Txostena ECDCk argitaratu du, eta honako hauek dira ondorioetako batzuk: Kanpilobakteriosia eta salmonellosia dira ingurumenaren tenperaturarekin gehienetan lotutako gaixotasunak. Kanpilobakteriosia eta “Vibrio ez-kolera”-k eragindako infekzioak uraren tenperaturari daude lotuta. Kriptosporidiasia eta kanpilobakteriosia dira, hurrenez hurren,…

  • Iritzia: pentsu eta elikagaietan zitrinina egoteak dakarren arriskua – EFSA 2012

    Zitrinina Aspergillus, Penicillinum eta Monascus generoetako onddoek ekoizten duten mikotoxina bat da, biltegiratutako aleetan egon ohi dena. EFSAren iritzi honetan honako hauek ondorioztatzen dira: Eskura dauden datuekin, ezin izan da zehaztu mikotoxina honen potentzial kartzinogenoa. Zitrinina nefrotoxikoa da, eta honako NOAEL hau egozten zaio: 0,2 µg gorputz-pisuaren kiloko. Aleetan atzeman diren zitrinina kontzentrazioak oso aldakorrak…

  • Txostena: plagizida-hondakinak elikagaietan (2011) – FAO/OMS 2012

    Elikagaietan dauden Plagizida Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2011ko urteko txostena argitaratu du, elikagaietan atzemandako 22 plagizidaren hondakinen balioespena laburbiltzen duena. Aztertutako plagizida bakoitzarekin batera monografia txiki bat gehitu da. Monografikoetan honako hauek biltzen dira: zenbait elikadura-matrizetako plagizida-hondakinen datuak, azken gogoeta toxikologikoak, hondakinetarako gomendatutako gehienezko mugak (LMR) eta dieta bidezko ingestaren ebaluazioa. Zenbait plagizida…

  • Txostena: Sendagaien hondakinak eta beste kutsatzaile batzuk kontsumitzeko diren animaliengan zein horietatik ateratako produktuetan – EFSA 2012

    Txostenean Europako Batzordeak 2010. urtean aztertutako 736.806 laginen datuak biltzen dira. Lagin guztietatik % 0,33 (1.373) baino ez ziren bat etorri indarrean dagoen legediarekin. 2009. urtean, berriz, ehuneko hori % 0,32koa izan zen. Bat ez etortzeekin lotutako substantziei dagokienez, honako hauen kopuruak behera egin du: esteroideak, azido resorzilikoaren laktona, kokzidioen aurkakoak, konposatu organokloratuak eta mikotoxinak.…

  • Txostena: plagizida-hondakinak elikagaietan (2011) – FAO/OMS 2012

    Elikagaietan dauden Plagizida Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2011ko urteko txostena argitaratu du, elikagaietan atzemandako 22 plagizidaren hondakinen balioespena laburbiltzen duena. Aztertutako plagizida bakoitzarekin batera monografia txiki bat gehitu da. Monografikoetan honako hauek biltzen dira: zenbait elikadura-matrizetako plagizida-hondakinen datuak, azken gogoeta toxikologikoak, hondakinetarako gomendatutako gehienezko mugak (LMR) eta dieta bidezko ingestaren ebaluazioa. Zenbait plagizida…

  • Balioespena: albaitaritza sendagaien hondakinak elikagaietan 12/03/20

    FAO/OMSeko elikagaietako gehigarrietan Adituen Mahai Bateratuak txosten bat argitaratu du, eta bertan hainbat iritzi bildu ditu albaitaritzan erabiltzen diren zenbait sendagairen hondakinen presentziari buruz. Besteak beste, honako hauek dira sendagai horiek: Amoxicilina, Apramicina, Derquantel, Ivermectina, Monensina, Monepantel, Narasina eta Triclabendazol. Honako hauek ziren Adituen Mahaiaren zereginak: Irizpideak jartzea elikagaietan albaitaritza sendagaien hondakinen segurtasuna balioesteko, Eguneko…

  • Txostena (2010): Antibiotikorekiko erresistentziak Europan – EFSA/ECDC 2012

    Txostenaren arabera, ez dago aldaketa handirik aztertutako bakterioen erresistentzian aurreko urteen aldean. Beste alde batetik, berriz ikusi da Mikrobioekiko Erresistentzia sarri gizaki, animalia eta elikagaietatik datozen bakterioetan daudela. Gizakiengan Anpizilinarekiko, tetraziklinekiko eta sulfamidekiko erresistentzia-maila handiak atzeman ziren Salmonellan. Bestalde, hirugarren belaunaldiko zeflasporinekiko eta fluorokinolonekiko erresistentzia txikia izan zen. Campylobacter-en artean, ampizilinarekiko, ziprofloxazinoarekiko, azido nalidixikoarekiko eta…

  • Elikagaien Kontsumoa Espainian, 2011

    Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Elikagaien Kontsumoaren Panelaren datuak argitaratu ditu. Panela 1987az geroztik garatu da Espainian. Bada, datu horiek elikagaien arloan egindako bolumena eta gastua islatzen dituzte sektoreka, eta kontsumoari buruzko berri zuzenik ematen ez badute ere, adierazle ona da herritarren kontsumo-joerak ikusteko. 2011ko emaitzen arabera, eta datu horiek aurreko urtekoekin alderatuta, ikusi da…