Noticias

Filtrar por áreas:

  • Berezi@ Bakterioen zenbait antibiotikorekiko erresistentzia EBan – ELIKA 2012

    Gero eta garrantzi handiagoa du zenbait mikroorganismoren erresistentzia-mailak Animalien eta Gizakien Osasun Arloan erabiltzen diren antibiotikoen aurrean, eta zientzia komunitatea gero eta kezkatuago dago… Artikulu osoa

  • Gida: Hirumaila eta mailabakarra harrapatutako eguneko arraina manipulatzeko 12/01/23

    Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak arrantzaren sektorearentzako gida bat argitaratu berri du; zehazki, arrantzatzeko maila-sareak erabiltzen dituen sektoreari dago zuzenduta, hori baita arrainaren kalitateari eta segurtasunari gehien eragin diezaiekeen arrantza-mota, praktika on jakin batzuk egiten ez badira. Gidak honako hauei buruzko jarraibideak ematen ditu: sareak urperatzean eta uretatik ateratzean gogoratu beharrekoak;…

  • Europako herritarrak kadmioaren eraginpean egotea- EFSA 2012

    EFSAren Kutsatzaileei buruzko Panelak gainbegiratu egin du Europako herritarrak dietaren bidez kadmioaren eraginpean egoteari buruzko informazioa. Panel honek egin zuen aurreko balioespenean ikusi zuten beharrezkoa zela identifikatzea zein diren dietako kadmio-iturri nagusiak. Balioespen hartan, honako Asteko Ingesta Toleragarri hau ezarri zen: 2,5 µg/gorputz-pisuaren kilo bakoitzeko. Europako azokan 23 herrialdetako elikagaien kadmio-maila aztertu dute, eta maila…

  • Balioespena: Ostretan norobirusak kontrolatzeko metodoak – EFSA 2012

    EFSAren Arrisku Biologikoen Panelak balioetsi egin ditu ostretan norobirusak kontrolatzeko dauden metodoak. Adituen Panelaren iritziz, gaur egungo metodoak ez dira eraginkorrak itsaskietako birusak deuseztatzeko. Halaber, adituen taldeak ondorioztatu du birusaren presentzia murrizteko neurrien ardatzak birusaren kutsadurari aurrea hartzea izan beharko lukeela itsaskia hazteko guneetan. Bestetik, panelak dio gomendagarria dela birusaren muga mikrobiologiko onargarria ezartzea EBn…

  • Elikagaien Segurtasun arloko Komunikazio Estartegiak ELIKA 2012

    Artikulu honetan Elikagaien Segurtasun arloko Komunikazio Estrategiak abian jartzeko faktore giltzarriak eskaintzen dira, bai krisi-egoeratan bai egoera arruntetan. Artikulu osoa

  • Gida: Nekazaritzako jardunbide egokiak oliba-ekoizleentzat 12/01/04

    Olioaren sektoreko zenbait erakundek eta ACSAk Nekazaritzako Jardunbide Egokien Gida (GBPA) sortu dute. Xedea da oliba-ekoizleei autokontrolerako neurriak ezartzea erraztuko dien lanabesa ematea. “Nekazaritzako jardunbide egokien gida oliba-ekoizleentzat” delakoak lan-arauak zehazten ditu GlobalGAP irizpideei jarraiki. GlobalGAP kalitate-estandarra da, borondatezko arauak ezartzen dituena honako hauek oinarritzat hartuta: Elikagaien segurtasuna, Ingurumenaren babesa, Osasuna eta lanbide-segurtasuna eta ongizatea.…

  • Zientzia-iritzia: Trikotezenoak animalientzako zein gizakientzako elikagaietan – EFSA 2011

    EFSAk iritzia argitaratu berri du. Iritzi horrek erreferentzia egiten dio T-2 eta HT-2 mikotoxinen (trikotezeno izenez ezagunak) presentziak animalientzako zein gizakientzako elikagaietan izan dezakeen eraginari. Iritzia eman ahal izateko, 2005. urtetik 2010.era bitartean 20.519 lagin hartu eta aztertu dituzte. Hona hemen iritzi horren ondorioetako batzuk: T-2 eta HT-2 toxinen batez besteko kontzentrazio altuena aleetan eta…

  • Arriskua Balioztatzeko Gidaliburua: izurriak Europako landaretan 11/12/12

    EFSAk gidaliburu bat argitaratu du organismo ez-endemikoek Europako landareetan eragin dezaketen arriskua balioztatzeko. Organismo horiek maiz egoten dira lotuta gure mugaz gaindiko landareen eta horien produktuen joan-etorriekin; izan ere, horiek gure lurraldean sartu, kokatu eta bertoko espezieak kaltetu ditzakete. Gidaliburu horrek hainbat jarraibide ematen ditu, ingurumenaren gainerako eragina balioztatzeko, bai bioaniztasunaren ikuspegitik, bai ekosistemaren ikuspegitik.…

  • EFSAren aitorpena: Bisfenol A konposatuaren inguruan egindako azken azterketak – 2011

    EFSAk aitorpen bat egin berri du ANSESen 2011ko txosteneko balioespenen inguruan. Txosten horretan honako hauek aztertu dira: batetik, Bisfenol A konposatuarekiko dosi txikiko esposizioaren ondorioak, eta, bestetik, eta konposatu horrek giza osasunean duen eragina. EFSAren CEF Panelak honako hau adierazi du: ANSES arriskuaren identifikazioan baino ez da oinarritu bere ondorioak ateratzeko. EFSAk, berriz, BPAren arriskuaren…

  • 2010eko kontrolaren emaitzak: Pestizidak Espainiako elikagaietan – AESAN 2011

    2010. urtean plagiziden inguruan egindako kontrolaren datuak argitaratu berri ditu AESENek. Kontrol horretan 2.785 lagin aztertu ziren guztira, 2009an baino % 77, 6 gehiago. Honako hauek dira emaitzak: Aztertutako 2.785 laginetatik 75 (% 2,7) “ez ados” izan ziren. Azken horietatik 72 lagin frutenak eta barazkienak ziren, 1 produktu prozesatuena, 1 laboreena eta 1 umeentzako elikagaiena.…