Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Bilduma: EFSAk erlezaintzaren arloan egin dituen balioespenak – EFSA 2012
EFSAren Arrisku Emergenteen Unitateak lan-talde bat abiarazi du, erleen inguruan argitaratu dituzten balioespen guztiak bildu eta aztertzeko. Lan horren xedea da arlo honetako informazio-hutsuneak eta ikerketa-beharrak identifikatzea. Lan horren lehenengo zatian, erlezaintzaren sektoreko arrisku-balioespenei buruz EFSAren zientzia-panelek egindako argitalpen guztiak bildu dituzte. Honako hauek dira panel horiek: Animalien Osasuna eta Ongizatea (AHAW), Landare Osasuna (PLH),…
-
Ebaluazioa: ur-iragazkiek askatutako amonioarekiko esposizioa – EFSA 2012
EFSAren Kutsatzaileen Panelak iritzi bat argitaratu du iturriko ura iragazteko erabiltzen diren iragazki-kartutxoen segurtasunari buruz. Iritzi horretan ebaluatu egiten dira ur-iragazki horiek (Europako etxe askotan erabiltzen dira) askatutako amonioarekiko esposizioak gizakien osasunean izan ditzakeen ondorioak. Amoniakoa konposatu naturala eta nitrogeno-iturri garrantzitsua da ugaztunentzat. Zehazki, aminoazidoak, DNA, RNA eta proteinak sintetizatzeko balio du. Elikagaietan berez agertzen…
-
Kataluniako Elikagaien Segurtasun Planaren proposamena – ACSA 2012
ACSAk “Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana 2012-2016”-ren proposamena argitaratu du. Proposamen horretan parte hartu dute arloko herri-administrazioko arduradunek, elikakateko eragileek eta kontsumitzaileek, eta Kataluniako Generalitateko Gobernuak onetsi beharko du. Kataluniako Generalitateko Osasun Publikoari buruzko 18/2009 Legaren arabera, ACSA erakundeak arduratu behar du Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana osatzeaz eta horren jarraipena egiteaz. Planak bost urteko indarraldia izango…
-
Arriskuen Balioespena: etorkizuneko erronkak Europan – EFSA 2012
Azaroaren 7an eta 8an Elikagai Segurtasun arloko mundu osoko 600 aditu baino gehiago bildu ziren Parman, EFSAk bere hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu zuen zientzia-biltzarrean parte hartzeko. Biltzarrean, “Desafiando fronteras en Evaluación de Riesgos – Compartiendo experiencias” titulupean, agerian geratu zen EFSAren balioa, Europako elikagaien eta pentsuen Arriskuen Balioespenaren oinarria baita. Eta hori, sortu zenetik eman…
-
Nutrizio-jakinarazpenen zerrenda eguneratzea 12/11/15
Batzordearen 1047/2012 (EB) Araudia, 2012ko azaroaren 8koa, argitaratu dute. Araudi horrek aldarazi egiten du 1924/2006 (EE) Araudia, nutrizio-jakinarazpenen zerrendari dagokienez. Araudi berriak osatu egiten du baimendutako nutrizio-jakinarazpenen zerrenda: 1. “gehitutako sodiorik edo gatzik gabea” nutrizio-jakinarazpena gehitu du. Jakinarazpen hori erabiltzeko: “Soilik adierazi ahal izango da elikagai bati sodiorik edo gatzik ez zaiola gehitu; halaber, kontsumitzailearentzat…
-
Elikagaien Segurtasuna Kataluniako Komunikabideetan – ACSA 2012
ACSAk argitaratutako SAM (Elikagaien Segurtasuna Komunikabideetan) txostenaren arabera, honako hauek izan dira gehien landu diren eta ziur asko gizarte-interes handiena sortu duten gaiak: Pentsuetan dioxinak atzematea. Merkurioaren presentzia zenbait arrain-espezietan. Espainiar jatorriko pepino sorta batek Alemaniako Escherichia coliaren agerraldi infekzioso batekin izan omen duen lotura. Egungo ekonomia-krisiaren ondorioak: familia askoren erosteko ahalmena murriztu du eta…
-
Elikagaien kontsumoa Espainiako etxeetan MARM 2012
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak duela gutxi argitaratu ditu Espainiako etxeetan Kontsumo Panelaren azkeneko datuak. Horien arabera, 2011ko urritik 2012ko irailera bitartean gora egin du elikagaien kontsumoak eta gastuak. Etxeetarako Elikagaien Kontsumo Panelaren xedea da elikagaien eskaera erreala zehaztea. 12.000 etxebizitza aztertu dira. Horiei eskaner bat eta produktuen katalogoa ematen zaizkie, eta eurek egunero apuntatu…
-
Lehortea EAEn eta horren eragina nekazaritza-ekoizpenean 12/11/14
Lursail-ek emandako datuen arabera, honako hauek dira 2012ko nekazaritza-urtearen ezaugarri nagusiak Euskal Herrian: negu normal-lehorra, udaberri oso hezea (prezipitazio balore altuak) eta prezipitaziorik gabeko uda (batez ere abuztua; batez besteko tenperatura altuxeagoa izan da datu historikoekin erkatuz gero). Lehorteak laborantzan duen eraginari dagokionez, besteak beste, honako hauek dira aipagarriak: Laboreak. Uztailean bildu ziren laboreek oso…
-
Ebaluazioa: aflatoxinekiko esposizioa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012
ACSAk balioetsi egin du 2008 eta 2009 urteen artean Katalunian kontsumitzen diren elikagaietako mikotoxina nagusiekiko esposizioaren arriskua giza osasunerako. Honako hauek dira mikotoxina nagusiak: B, G eta M1 aflatoxinak; B1 eta B2 fumonisinak; A okratoxina; patulina; T-2, HT-2 eta DON trikotezenoak eta zearalenona. Lehenengo zatian, B eta G aflatoxinei (batik bat fruitu lehorretan atzematen dira)…
-
Azterlanak: Ehizakietako berunaren kontsumoa Eskozian – FSA 2012
FSA- Eskoziak bi azterlan argitaratu ditu ehizakiak kontsumitzearen ondorioz britainiarrek berunarekiko duten esposizioari buruz. Alde batetik, kontsumitzaile handienek haragi-mota hori prestatzean, kuzinatzean eta kontsumitzean dituzten ohitura eta jokaerak aztertu dira. Bestalde, COTek berunak britainiarrentzat duen arriskua ebaluatu du, lehenengo azterlaneko emaitzak oinarri hartuta. Lehenengo azterlanean elkarrizketa kualitatibo (ehizan eta ehizakiak jateko prestatzen adituak direnekin) eta…