Azterlanak: Ehizakietako berunaren kontsumoa Eskozian – FSA 2012

FSA- Eskoziak bi azterlan argitaratu ditu ehizakiak kontsumitzearen ondorioz britainiarrek berunarekiko duten esposizioari buruz. Alde batetik, kontsumitzaile handienek haragi-mota hori prestatzean, kuzinatzean eta kontsumitzean dituzten ohitura eta jokaerak aztertu dira. Bestalde, COTek berunak britainiarrentzat duen arriskua ebaluatu du, lehenengo azterlaneko emaitzak oinarri hartuta.

Lehenengo azterlanean elkarrizketa kualitatibo (ehizan eta ehizakiak jateko prestatzen adituak direnekin) eta kuantitatiboak egin dira ehizakien haragiaren 200 kontsumitzaile handirekin. Bada, emaitzen arabera:

  • Inkesta egin dutenen % 51k astean behin jaten dituzte ehizakiak ehiza-sasoian, eta % 21ek ehiza-sasoitik kanpo.
  • % 85ek uste du haragi hori egokia eta segurua dela familia guztiarentzat, umeak eta adinekoak barne. Nolanahi ere den, oro har, ahalegina egiten da haragian hauteman daitezkeen berunezko partikulak desagerrarazteko prestatu edo kuzinatu aurretik, nahiz eta gehienek adierazi duten sarritan (% 28-30) partikulak aurkitu dituztela, inoiz edo behin (% 33-35) aurkitu dituztela edo inoiz (% 14-22) ez dituztela aurkitu.

Ondoren, azterlan honetako datuak erabili dira, ikusteko berunezko munizioarekin ehizatutako haragiaren berun-mailak giza osasunerako arriskuak dakartzan. Hona hemen Arrisku Ebaluazioaren emaitzak:

  • Ehizatutako animalietan ageri diren berun-mailak handiagoak dira ehizaki txikietan (hegaztiak) hegazti handietan (oreinak) baino.
  • Haragi-mota hau gehien kontsumitzen dutenen artean, berunarekiko esposizioa handiagoa da. Urtean zehar astean bitan bi orein-anoa kontsumitzen dituztenentzat esposizioa bikoitza da. Halaber, urteko aste guztietan bi hegazti ehizatu kontsumitzen badira, esposizioa 8 aldiz handitu daiteke pertsona helduengan eta 5 aldiz umeengan.
  • Ehizakiak noizean behin kontsumitzen dutenen osasunerako arriskua oso txikia da. Bestalde, ohiko kontsumitzaileek eta kontsumitzaile handiek giltzurrunetako kalteak edo kalte kardiobaskularrak jasateko arriskua dute.
  • Jaioberri, haur eta haurdunei dagokienez, arriskua handiagoa da, berunak garatzen ari den nerbio-sisteman duen neurotoxizitatea dela eta.

Kontsumitzaile handien ohiturei buruzko azterlana

Arriskuaren Ebaluazioa

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…