Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Berezi@ Produktu Fitosanitarioak Nekazaritzan 12/12/18
Nekazaritzak urte askoan erabili ditu osagai kimikoak, uzten kopurua eta kalitatea hobetzeko. Bada, kezka gehien eragiten dutenen artean daude Produktu Fitosanitarioak (edo nekazaritzako plagizidak), baina bestelakoak ere badaude, hala nola, ongarriak. Plagiziden helburua da landare- edo animalia-espezie kaltegarriak saihestea edo kontrolatzea. Uzta askotan osagai kimiko horiek erabiltzearen ondorioz, hondakin-kopuru txikiak igaro ahal dira kate trofikora.…
-
Indarrean jarri da elikagaietan baimendutako osasun propietateen zerrenda 12/12/14
Gaurtik aurrera egongo da indarrean 432/2012 (EB) Araudia, maiatzaren 16koa. Araudi horrek baimendu egiten ditu elikagaietako osasun propietateei buruzko 222 adierazpen. Indarrean jarri aurretik, enpresek 6 hilabeteko epea izan dute araudi horretara egokitzeko. Baimendutako adierazpenen zerrendak Europako kontsumitzaileak babestuko ditu publizitate iruzurtiaren aurrean, eta bermatu egingo du elikagai enpresetako operadoreek bete beharreko baldintzak berdinak izatea…
-
Klima-aldaketak elikagaien segurtasunean dituen ondorioak aztertzeko Europako estrategia – FACCE 2012
Nekazaritzaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Klima-aldaketaren inguruko Europako ekimen bateratuak (FACCE-JPI) Ikerketarako Agenda Estrategikoa eman du nazioarteko erreferentziazko zientzialarien eta elikakateko kideen arteko elkarrizketen emaitza gisa. Agendak bost ikerketa-eremu estrategiko ezartzen ditu, klima-aldaketak nekazaritzan, elikagaien ekoizpenean eta Elikagaien Segurtasunaren arloan dituen ondorioen erronkak landu ahal izateko. Honako hauek dira ikerketa-eremu horiek: Elikagaien Segurtasun iraunkorra Ingurumenari dagokionez,…
-
Elikagaien bidez transmititzen diren zoonosien kontrola – EFSA 2012
EFSAk informazio-orri bat sortu du elikagaien bidez transmititzen diren zoonosiei buruz. Bertan, gainera, zoonosiei aurre nola egiten dien azaltzen du, eta, bereziki nabarmendu egiten du Salmonellaren eta antibiotikoekiko erresistentzien kontrola. Elikagaien zoonosiak infekzio edo gaixotasunak dira, zuzenean transmititu ahal direnak animalia gaixoen bidez. Halaber, zeharka ere transmititu ahal dira, mikroorganismo patogenoek (bakterioak, toxinak, birusak eta…
-
Fitosanitarioak erabiltzeagatiko arriskua murrizteko bidean 12/12/11
Plagen Kudeaketa Integratua eta giza osasunerako eta ingurumenerako arriskuak murriztea dira Espainiako Gobernuak onetsitako Fitosanitarioen erabilera iraunkorrerako Ekintza Planaren helburuak. Nekazaritza eta Landa-garapenaren Sektoreko Konferentziaren bidez, MAGRAMAk Produktu Fitosanitarioen Erabilera Iraunkorrerako Ekintza Plan Nazionala onetsi du, Zuzentarau Erkidean aurreikusitako epeak betez. Aipatutako helburuak lortzeko, gaiaz arduratzen diren administrazio eskudunek, fitosanitarioen ekoizpen- eta banaketa-sektoreak, nekazariek eta…
-
Laborantza ekologikoa Espainian 2011 12/11/30
Laborantza ekologikoaren azalera 5 aldiz biderkatu da azken 10 urteotan. 2011. urtean, Espainian inskribatutako laborantza ekologikoaren azalera 1.845.039,10 hektareakoa zen (36.364 operadore); 2000. urtean, berriz, 380.920 hektarea besterik ez zeuden inskribatuta (x 4,84). Emaitza hori ondorioztatzen da MAGRAMAk duela gutxi argitaratu duen “Caracterización del sector de la producción ecológica española en términos de valor, volumen…
-
Criptosporidium-aren jakinarazpenak ugaritu egin dira Europako zenbait herrialdetan – ECDC 2012
ECDCk adierazi du criptosporidiosien jakinarazpenak ugaritu egin direla Erresuma Batuan, Herbehereetan eta Alemanian 2012ko abuztuaz geroztik; zehazki, 2012ko abuztutik urrira bitarteko hamar asteko tartean. Herrialde horietan abiarazitako epidemiologia-azterketek adierazten dute ez dagoela ugaritze hori justifikatzen duen kausa bakar bat, ezpada zenbait faktoreren konbinazioak eragin ahal izan duela. Orain arte klima-faktoreak aztertu dira, aipatutako herrialdeetan euri…
-
Arriskuaren ebaluazioa: hexaklorobentzenoa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) 2008an egin zuen Erabateko Dietaren Azterlana eta orain argitaratu ditu azterlan horren emaitzak, hexaklorobentzenoari (HCB) eta giza osasunean eragiten duen arriskuari dagokienez. HCBa kutsatzaile organiko iraunkorra (KOI) da eta ingurumenean luze iraun dezake; hori dela eta, Europar Batasunean 1981az geroztik debekatuta dago nekazaritzan erabiltzea. Nolanahi ere, oraindik ere, produktu kimiko…
-
Berezi@ Zientzia aholkularitza eta Elikagaien Segurtasuna Europan – ELIKA 2012
Elikagaien Segurtasun arloko aholkularitza azken hamarkadan eta etorkizuneko estrategiaren laburpena. Artikulu osoa
-
Infografia: Antibiotikoekiko erresistentzia Europan 12/11/22
Azken urteotan, antibiotikoak gehiegi edo behar bezala ez erabiltzea sendagai horiekiko erresistentzia azaltzen duten mikroorganismoak agertzearekin eta hedatzearekin lotu da. Ondorioz, tratamendu antibiotikoa sarritan ez da eraginkorra izaten, eta horrek Osasun Publikoan arrisku larria sortarazten du. Bada, “Antibiotikoak modu egokian erabiltzeko Europako Eguna” (azaroaren 18 guztiak) dela eta, EFSAk infografia bat argitaratu du, oso grafikoki…