Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Radioaktibitate-dosiak Erresuma Batuko elikagaietan eta ingurumenean 2011n – FSA 2012
Elikagaien Segurtasunerako Britainia Handiko Agentziak, Erresuma Batuko ingurumen-agentziekin elkarlanean, duela gutxi argitaratu ditu 2011n Zaintza Erradiologikoko Urteko Programan jasotako laginen emaitzak. Programaren helburua da elikagaietan erradioaktibitate-maila txikiak mantentzen direla egiaztatzea eta erradioaktibitate-isurien dosiak kontsumitzaileentzat onargarriak direla ziurtatzea. Elikagaietan atzemandako mailak lagungarri dira Erresuma Batuko zentral nuklearren inguruan hazitako elikagaien kontsumitzaileentzako dosi potentziala kalkulatzeko. Halaber, zentral…
-
BFR emergenteak elikagaietan – EFSA 2012
Agiri honetan zerrendatu egiten dira BFRen familiako konposatu posibleak. Horiek ere aintzat hartu beharko dira BFRekiko esposizioa balioestean. Gaur egunera arte deskribatutako BFRez gain (giza esposizioan eragin handiena dutenak), badira beste BFR batzuk: “berriak” edo “emergenteak" deitutakoak. EFSAk honako hauek identifikatu ditu: Genotoxikoak eta kartzinogenoak, zaindu beharrekoak: TDBPP: tris (2,3-dibromopropila) fosfatoa DBNPG: Dibromoneopentil glikola Arriskua…
-
FVOren ikuskapen-txostena: elikagaietan OGMak kontrolatzea 12/10/18
FVOk egindako ikuskaritza honen xedea izan da Espainian elikagaietan genetikoki eraldatutako organismoak (OGMak) kontrolatzeko sistema ofiziala balioztatzea. Halaber, ingurumenera nahita egindako isuriak eta aurreko misioan (2005ko martxoan egindakoa) identifikatutako gabeziak konpontzeko hartutako neurriak ere balioztatu dira. Txostenak, besteak beste, honako ondorio hauek eskaintzen ditu: Oro har, OGMak kontrolatzeko sistema ofiziala ondo egituratuta dago. Gabeziak atzeman…
-
Plagiziden hondakinekiko esposizioa balioztatzeko gidaliburua – EFSA 2012
EFSAko Landareak Babesteko Produktuen eta berorien Hondakinen gaineko Panelak (PPR) gidaliburu bat argitaratu du, dietaren bidez plagiziden hondakineko esposizioa balioesteko probabilitate-metodologiak erabiltzeari buruzkoa. Gidaliburuak lanabes gehigarri bat eskaintzen die, plagizidekiko esposizioa balioztatzeko, gaur egun EBn erabiltzen diren metodologia mugatzaileei. Gidaliburuak, halaber, metodologia bat dakar elikagaien pestizidekiko esposizioan eragina izan dezaketen aldakortasun- eta ziurgabetasun-iturri nagusiak kuantifikatzeko.…
-
Arriskua balioztatzea: dioxinak, furanoak eta PCBak katalanentzako elikagaietan 12/10/08
ACSAk 2008an egin zuen Erabateko Dietaren Azterlana eta orain argitaratu ditu azterlan horren emaitzak; batetik, dioxinei (PCDD), furanoei (PCDF) eta bifenilo polikloratuei (PCB) buruzkoak, eta, bestetik, horiek giza osasunean eragiten dituen arriskuei buruzkoak. Halaber, balioespen horren emaitzak 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu. Dioxinak eta furanoak (PCDD/F) konposatu lurrunkorrak dira, errekuntza…
-
EFSAren zientzia-irizpena: hegaztien kanalak ikuskatzea – EFSA 2012
EFSAk ebaluazio kualitatiboa egin du, oilasko-kanalak bakterioekin kutsatzeak osasun publikoan eragiten duen arriskuari buruz, hiltegiko ikuskatze ofizialak direla eta. Arrisku biologikoei dagokienez, ebaluazioa egiteko oilategi-hegaztien okelaren inguruan egindako ikuskatze-lanetan atzeman dute oilasko-okelarekin lotutako arrisku garrantzitsuenak Campylobacter spp. eta Salmonella spp. bakterioak direla. Arrisku horiek ez direnez begiratze hutsarekin atzematen, EFSAk elikagaien segurtasuna kontrolatzeko sistema integratu…
-
EFSAren zientzia-irizpena: hegaztien kanalak ikuskatzea – EFSA 2012
EFSAk ebaluazio kualitatiboa egin du, oilasko-kanalak bakterioekin kutsatzeak osasun publikoan eragiten duen arriskuari buruz, hiltegiko ikuskatze ofizialak direla eta. Arrisku biologikoei dagokienez, ebaluazioa egiteko oilategi-hegaztien okelaren inguruan egindako ikuskatze-lanetan atzeman dute oilasko-okelarekin lotutako arrisku garrantzitsuenak Campylobacter spp. eta Salmonella spp. bakterioak direla. Arrisku horiek ez direnez begiratze hutsarekin atzematen, EFSAk elikagaien segurtasuna kontrolatzeko sistema integratu…
-
Azpiegiturak ebaluatzean aintzat hartu beharreko ingurumen-kutsatzaileak – ANSES 2012
Elikagaien Segurtasunerako Frantziako Agentziak (ANSES) argitaratu egin ditu “Azpiegituren inpaktu-azterketen testuinguruan osasun-arriskuen ebaluazioak egitean aintzat hartu beharreko kutsatzaileak hautatzea” izeneko zuzentarauko ondorio eta aholkuak. Argitaratu berri den azterlan horretan, Agentziak azpiegitura berri bat probatzean aztertu beharreko substantziak hautatu ditu; izan ere, arauak hala ezartzen duelako, zenbait ingurumen-faktoreri buruzko ebaluazio-azterlanak egin behar dira, hala nola, airearena,…
-
Berezi@ Salmonella Stanley-ren agerraldia Europan 12/09/28
Europako hainbat herrialde kaltetu ditu Salmonella Standley-ren agerraldiak. Zehazki, guztira 167 kasu egiaztatu dituzte eta 254 susmagarriak dira. Honako hauek dira gaur arte kaltetutako herrialdeak: Austria, Belgika, Alemania, Txekiar Errepublika, Polonia eta Hungaria. Artikulu honetan agerraldiaren ezaugarri nagusiak biltzen ditugu. Artikulu osoa
-
2011ko txostena: Eskoziako elikagaien kutsadura kimikoari eta mikrobiologikoari buruzko zaintza – FSA 2012
2011n FSA-Eskoziak merkatuko elikagaien 9.200 lagin hartu zituen. Horietatik 5.000 baino gehiago mikrobiologiaren ikuspegitik aztertu ziren, eta 4.188 substantzia kimikoak atzeman nahian aztertu ziren (kutsatzaileak, gehigarriak eta alergenoak barne). Aurreko urteetan egindako azterlanetan bezala, emaitzek erakutsi zuten elikagai gutxik zutela loturaren bat elikadura-patogenoekin; izan ere, ezadostasunen % 83 higiene-adierazle diren bakterioen kopuru handiak eragin zituen.…