Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Arrisku Metaketa Balioestea: plagiziden substantzia aktiboak – EFSA 2013
EFSAk kanpoko zientzia-txosten bat argitaratu du. Txosten horretan biltzen dira 5.000 substantzia aktibori baino gehiagori buruzko datu toxikologikoen analisiak, eta datu-base zabala eskaintzen du. Hortaz, informazio toxikologiko garrantzitsua eskura daiteke, plagiziden substantzia aktiboen eragin metagarriak eta sinergikoak lantzeko. Honako hauek egin dute azterlana: Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutu Nazionala (RIVM), Pestiziden eta Osasun Arriskuen…
-
Arrisku Metaketa Balioestea: plagiziden substantzia aktiboak – EFSA 2013
EFSAk kanpoko zientzia-txosten bat argitaratu du. Txosten horretan biltzen dira 5.000 substantzia aktibori baino gehiagori buruzko datu toxikologikoen analisiak, eta datu-base zabala eskaintzen du. Hortaz, informazio toxikologiko garrantzitsua eskura daiteke, plagiziden substantzia aktiboen eragin metagarriak eta sinergikoak lantzeko. Honako hauek egin dute azterlana: Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutu Nazionala (RIVM), Pestiziden eta Osasun Arriskuen…
-
Arriskuen Balioespena: E. coli berotoxigenikoa begetaletan eta haragian – AESAN 2013
AESANen Zientzia Batzordeak duela gutxi egindako Arriskuen Balioespenaren arabera, Escherichia coli berotoxigenikoak (ECVT) eragindako infekzioen agerraldiak gero eta gehiagotan lotzen dira fruta eta ortuariekin, batik bat ernamuindutako haziekin eta entsaladetarako barazki hostodunekin. Frutak eta barazkiak elikakateko hainbat etapatan kutsa daitezke ECVTrekin (uzta, uzta ondoren, biltegiratzea, maneiatzea eta prozesatzea, merkaturatzea eta txikizkako salmenta, cateringa, garraioa, etxea…).…
-
Balioespena: Kataluniako herritarren Fumonisinekiko esposizioa –ACSA 2013
ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008. eta 2009. urteen artean kontsumitu diren elikagaietako mikotoxina garrantzitsuenekiko esposizioaren arriskua giza osasunean. Argitalpen berri horrek B1 eta B2 Fumonisinekiko esposizioa jorratzen du, eta urte amaieran argitaratutakoa osatu egiten du B, G eta M1 Aflatoxinekiko esposizioari dagokionez. Aztertutako laboreen eta laborez egindako produktuen lagin guztietan atzeman dira Fumonisinak, arto…
-
Arriskuak Balioestea: Campylobacter-a hegaztien haragi freskoan – AESAN 2013
Herritarren artean campilobakteriosiaren intzidentzia handia denez (batik bat gutxi kuzinatutako oilasko-haragia manipulatu eta kontsumitzeagatik) AESANen Zientzia Batzordeak balioetsi egin ditu kortako hegaztien haragi freskoan Campylobacter spp murrizteko kontrol-neurriak. Balioespenean ikusi da patogeno horrek eragiten duela elikagaien bidezko transmisioen kasuen kopuru handiena Europar Batasunean. Gainera, azken bost urteetako joera goranzkoa izan da. Campylobacter spp-k eragindako infekzio…
-
FVOk Espainian egingo diren ikuskaritzen egutegia 13/02/09
DG-SANCOk eta Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) eguneratu egin dute 2013ko uztailetik abendura bitartean egingo diren ikuskaritzen egutegia. Espainiari dagokionez, honako ikuskaritza hauek egingo dira: 2013‐6837 Jarraipen-ikuskaritza orokorra: 2013/07/01 -2013/07/05 2013‐6803 Landareetako izurriteen agerraldiak (Pomazea): 2013 /09/10- 2013/09/20 2013‐6804 Landareetako izurriteen agerraldiak (Epitrix spp): 10/09/2013- 20/09/2013 2013‐6652 Nekazaritza ekologikoa eta produktu ekologikoak ziurtatzea, etiketatzea eta…
-
Ebaluazioa eta kudeaketa: haurren elikagaietako metalen arriskuak/onurak – NFA 2013
Elikagaien Segurtasunerako Suediako Agentzia Nazionalak (NFA) txosten bat argitaratu du, haurrentzako elikagaietako metalen presentziari buruzko azterlanaren emaitzak jasotzen dituena. Ondoren, herritar-talde horren metal-ingesta ebaluatu da, eta zenbait aholku eman dira 6 urtetik beherako adingabeak dituzten familientzat. Txostenak hiru atal ditu: Kutsatzaileen kontzentrazioak haurrentzako elikagaietan 2011-2012 bitartean, Agentziak bularreko haurrentzako (0 eta 12 hilabete bitartekoak) eta…
-
Animalia-proteinak akuikulturako pentsuetan 13/01/30
Animalia-proteinak akuikulturako pentsuetan Akuikulturako arrainak hausnarkarienak ez diren prozesatutako animalia-proteinen bidez (PAP) elikatu ahal izango dira, datorren ekainaren 1etik aurrera. Hori ezartzen du 56/2013 Araudiak, beste honen I. eta IV. eranskinak aldarazten dituenak: Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 999/2001 Araudia (EE), entzefalopatia espongiforme transmitigarri jakin batzuk saihesteko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko xedapenak ezartzen dituena. Araudi berria orain…
-
Arriskuen jakinarazpen eraginkorra, gaixotasunak saihesteko – ECDC 2013
Arriskuen jakinarazpena eraginkorra izatea funtsezkoa da nahitaez aitortu beharreko gaixotasun kutsagarriek eragindako morbilitatea eta hilkortasuna mugatzeko. Halaber, baliagarria da gaixotasun horiek eragiten duten kostu ekonomikoa murrizteko. Hori dela eta, ECDCk Arriskuen Jakinarazpena ikuskatu du, gaixotasun kutsagarriei dagokienez. Helburua gaixotasun horren prebentzioan eta kontrolean lagungarri izan daitezkeen arriskuen komunikazio eraginkorraren hatsarreak biltzea izan da, baita jardunbide…
-
2012ko txostena: fitosanitarioen hondakinak elikagaietan– FAO/OME 2013
Elikagaietako Plagiziden Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2012ko urteko txostena argitaratu du. Bertan laburtzen da produktu fitosanitarioen 41 materia aktiboren azterketa edo berrazterketa. Ebaluazio horien artean, 8 materia aktibo lehenengoz aztertu dira: ametoctradina, clorfenapirra, dinotefuranoa, fluxapiroxada, MCPA, pentiopirada, picoxistrobina y sedaxanoa. Batzordeak osagai horietarako Eguneko Ingesta Onargarria (EIO) ezarri du, ametoctradinerako salbu, ez baitu…