Noticias

Filtrar por áreas:

  • Trazabilitatea landare kimuen ekoizpenean 13/03/13

    Batzordeak 208/2013 Araudia argitaratu du, 2013ko martxoaren 11koa, kimuen eta kimuak ekoizteko hazien trazabilitatearen gaineko betekizunei buruzkoa. Araudia 2013ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean. Araudi hori argitaratu da 2011ko maiatzean Europar Batasuneko zenbait elikagai Escherichia coli bidez (Shiga toxinak ekoizten ditu) kutsatu zirelako. Kimuen ekoizpen-baldintzek arrisku handia ekar dezakete osasun publikorako; izan ere, elikagaien agente…

  • Aflatoxinak esnera, arrautzetara, haragira eta erraietara igarotzea – BfR 2013

    Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) azterlan bat egin du esnera, arrautzetara, haragira eta erraietara igarotzen diren aflatoxinen inguruan. Bertan ondorioztatu du aukera gutxi dagoela produktu horien bidez kontsumitzaile zein animalien osasunerako arriskuak eragiteko. Azterlan hori egin da orain dela gutxi esne-enpresa batean eginiko ohiko kontroletan atzeman delako behi-esneko M1 aflatoxinaren kontzentrazioa zertxobait handitu dela. Horrek…

  • EFSAren zeregina zientzian 13/03/12

    EFSAk informazio-liburuxka bat argitaratu du, eta bertan azaltzen du zein den bere zientzia-lana Europako Elikagaien Segurtasunaren esparruan. EFSAk balio handiko zientzia-aholkularitza eskaintzen du, arriskuen kudeaketako arduradun politikoei oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko. Horren guztiaren azken helburua da Europako kontsumitzaileak elikagai-arriskuetatik babestea. Agintariaren jarduera nagusia arriskuen zientzia-balioespena da. Eremu hori zientzia aplikatuaren eremu espezializatua da, eta honetan…

  • Elikagaien kontsumoa Espainiako etxeetan MARM 2013

    Elikagaien kontsumoak behera egin duen arren, oinarrizko produktu horien etxeko urteko gastua aurreko urtean baino % 0,2 handiagoa izan da, eta eutsi egin dio 2009az geroztiko goranzko joerari: % 3,2 gehiago 2009tik 2010era, % 0,6 gehiago 2010etik 2011ra eta % 0,2 gehiago 2011tik 2012ra. Horiexek dira 2012an Espainian etxeko eta etxetik kanpoko elikagai-kontsumoaren inguruan MAGRAMAk…

  • Balioespena: Kataluniako herritarren esposizioa A Okratoxinarekiko – ACSA 2013

    ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008. eta 2009. urteen artean kontsumitu diren elikagaietako mikotoxina garrantzitsuenekiko esposizioaren arriskua giza osasunean. Argitalpen berri horrek A Okratoxinarekiko esposizioa jorratzen du, eta osatu egiten ditu azken aldian B, G eta M1 Aflatoxinekiko eta B1 eta B2 Fumonisinekiko esposizioari buruz kaleratutakoak. Laboreen eta laborez egindako produktuen (umeentzako elikagaiak, moldeko ogia,…

  • Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko Europako Txosten Epidemiologikoa – ECDC 2012

    Campylobacter bidezko infekzioak dira EBn gehienetan jakinarazten diren urdail-hesteetako infekzioak. Infekzio hauei dagokienez, Europan: Infekzioen maiztasuna handitzen ari da. Kasu gehienak noizbehinkakoak dira. Oso urtarotasun markatua du udan. Zenbait herrialde eragiten dituzten agerraldiak ez dira ohikoak. Hegazti-haragia da Campylobacter bidezko infekzioekin gehienetan lotzen den elikagaia: gizakien arteko kasuen % 20-30rekin lotuta dago. Salmonella bidezko infekzioa…

  • Eguneratu egin dute Espainiako arrain-espezie komertzialen zerrenda 13/03/05

    Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak argitaratu berri du Espainian onartuta dauden arrain- eta akuikultura-espezie komertzialen izenen zerrendaren eguneratzea. Zerrenda berri horrek ordeztu egiten du 2012ko maiatzaren 28ko ebazpeneko zerrenda, eta gehitu egiten ditu Arrain Espezieen Izen Komertzialen Batzordeak onetsitako izen komertzial berriak. Zerrendak arrain-espezie bakoitzaren zientzia-izena eta FAO kodea zehazten ditu. Kode hori lotuta dago…

  • EFSAren Lan Plana: Arriskuen Balioespenean Zientzia 13/03/05

    EFSAk 2013an jorratu behar dituen lehentasunezko gaiak EFSAk 2013rako Jarduketa Programa osatu du, eta espero du Arriskuen Balioespen arloan 690 zientzia-txosten egitea. Arriskuen Balioespen independenteen bidez, zientzia-aholkularitza eskaintzeko zereginean, besteak beste, honako gai hauek lehenetsi ditu: Disruptore endokrinoen giza osasunerako eta ingurumenerako Arriskua Balioestea. Animalien ongizatearen adierazleak erabiltzea. Akrilamidarekiko esposizioa eguneratzea. EETei buruzko iritziak. Erreferentziazko…

  • Euskal Prentsan Elikagaien Segurtasunari buruzko gaiak 2012. urtean – ELIKA/UPV 2013

    ELIKAk eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza arloko Ikerketa Taldeak “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko prentsan” txostena egin dute 2012an Elikagaien Segurtasunari eman zaion estaldurari eta Euskadiko egunkarietan argitaratutako albiste-motari buruz. Elikagaien Segurtasunak bere baitan hartzen dituen 15 gai nagusiri buruzko albiste guztiak aztertu dira Euskadin argitaratzen diren 9 egunkarietan, bertsio inprimatu zein digitaletan. Honako hauek dira ondorioetako…

  • Txostena: Funtzio endokrinoa nahasten duten substantzia kimikoak – OME 2013

    Duela gutxi argitaratu duten txosten batek azpimarratu egiten du Asaldatzaile Endokrinoen (AE) eta hainbat osasun-arazoren arteko lotura. Honako hauek dira osasun-arazo horiek, besteak beste: gizonezkoen ugaltze-sistemako arazoak (kriptorkidia gazteen artean eta prostatako minbizia helduen artean), emakumezkoen ugaltze-sistemako arazoak (bularreko minbizia), nerbio-sistemaren garapen-arazoak, umeen arreta-falta edo/eta hiperaktibitatea, edo tiroideetako minbizia. Txostenaren arabera, azterlan zehatzagoek eta analisi-metodo…