Arriskuen jakinarazpen eraginkorra, gaixotasunak saihesteko – ECDC 2013

Arriskuen jakinarazpena eraginkorra izatea funtsezkoa da nahitaez aitortu beharreko gaixotasun kutsagarriek eragindako morbilitatea eta hilkortasuna mugatzeko. Halaber, baliagarria da gaixotasun horiek eragiten duten kostu ekonomikoa murrizteko. Hori dela eta, ECDCk Arriskuen Jakinarazpena ikuskatu du, gaixotasun kutsagarriei dagokienez. Helburua gaixotasun horren prebentzioan eta kontrolean lagungarri izan daitezkeen arriskuen komunikazio eraginkorraren hatsarreak biltzea izan da, baita jardunbide egokien adibide zehatzak atzematea ere, etorkizunean Arriskuen Jakinarazpenaren inguruko politikak eta inplementazio-esparruak sortzeko.

ECDCk eginiko ikerketan ikusi da hainbat baliabide erabilgarri daudela arriskuen komunikatzaileen esku; baina, nahastea antzeman da Arriskuen Jakinarazpenaren eta krisi-jakinarazpenaren artean, gaixotasunak ekiditeko eta kontrolatzeko mezuak aztertzean. Bestalde, aniztasuna ikusi da helarazitako informazioan, jatorrizko erakundearen diziplinaren arabera. Azkenik, informazioaren hartzaileek arriskuaz duten pertzepzioa oso aldakorra da; besteak beste, ingurumen-, gizarte-, ekonomia-, kultura- eta hizkuntza-faktoreen araberakoa. Halaber, ikusi da arriskuen jakinarazpen-mezuak askotan ez direla publiko objektibora iristen (batik bat, ez dira arrisku-taldeetara iristen).

Ondorio gisa, ECDCk gomendatzen du Arriskuen Jakinarazpenean parte hartzen duten erakundeak koordinatzea eta lankidetzan aritzea, eta arriskuak jakinaraztean diziplina guztiak integratzea. Horrela, arriskuak ekiditeko eskuragarri dagoen informazioaren kalitatea hobetuko da. Arriskuen Jakinarazpenetarako baliabideak etengabe berritu behar dira, beharrizan berriei erantzuteko. Era berean, aintzat hartu behar dira gizarte-sareak, gaur egun oso garrantzitsuak baitira.

Ildo beretik, tartean dauden alderdi guztien arteko koordinazioa eta kooperazioa nahitaezkoa da gaixotasun infekziosoen nazioarteko zaintza- eta komunikazio-estrategia prestatzean. Izan ere, merkatuen globalizazioaren ondorioz, gaixotasun horien mehatxua areagotu egiten da.

ECDC berrikuspena

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…