Noticias

Filtrar por áreas:

  • Mikotoxinei buruzko datuak Europako zerealetan eta eratorrietan -EFSA 2013

    Zerealen eta produktu eratorrien 2.183 lagin aztertu ondoren, EFSAren azken txostenak adierazten du horien % 90ek ez zuela zenbatzeko moduko aflatoxina kopururik. Lagin horiek (1.341 zerealenak eta horien ehoketatik eratorritako produktuenak, edota 842 zerealen produktu prozesatuenak -esatera baterako, gosarirako zerealak-) aztertu egin zituzten aflatoxina esanguratsuenen batura (B1, B2, G1 eta G2) zenbateste aldera. Txosten honetan…

  • Inportazioen kontrol-sistemaren ebaluazioa landare-osasunari dagokionez 13/03/25

    Espainiako inportazioen kontrol-sistemak bat egiten du, oro har, EBko legeriak ezarritako betekizunekin, FVOk 2012ko irailaren 11tik 21era Espainian eginiko ikuskaritza-txostenaren arabera. Halaber, nabarmendu da sistemak bermatu egiten duela kontrol-praktiken uniformetasuna eta efizientzia (bata eta bestea modu eraginkorrean aplikatzen dira ikuskaritza-postuetan). Alabaina, zenbait gabezia atzeman ziren: Ez dago kontrol fitosanitariorik Kanariar Uharteetatik etorritako artikulu araupetuetan. Landareen…

  • Ebaluazioa: konposatu perfluoratuekiko esposizioa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2013

    ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitu diren elikagaietako konposatu perfluoratuekiko esposizioaren arriskua giza osasunerako, eta ondorioztatu du konposatu horiek ez direla arriskutsuak katalanen osasunerako. Konposatu perfluoratuak kutsatzaile kimikoak dira, ur eta koipean disolbagarriak, oso egonkorrak eta iraunkorrak naturan, eta elikakatean metatzen dira, batik bat arrain-produktuetan. Kutsatzaile horietatik aipagarriak dira perfluorooktano-sulfonatoa (PFOS) eta…

  • Europan erleen 2 gaixotasun sartzeko arriskua-EFSA 2013

    EFSAren Animalien Osasun eta Ongizate panelak balioetsi egin du Europar Batasunean Aethina tumida (SHB) eta Tropilaelaps Spp. sartzeari buruzko arriskua. Aethina tumida (SHB), "Erlauntzaren kakalardo txikia" izenez ere ezaguna, parasito bat da, Afrikako Sahararen hegoaldean dauden eskualde tropikal eta subtropikaletakoa. Tropilaelaps spp kanpoko parasitosia da, eta batik bat erleen kumeei eragiten dien akaro batek sortzen…

  • Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana 2012-2016 13/03/13

    Generalitateko Gobernuak onetsi egin du Kataluniako Elikagaien 2012-2016ko Segurtasun Plana. Plan hori sailen arteko proiektua da, elikagaien segurtasun arloko ekintza publikoak definitzen dituena. Horretarako, elikakateko etapa guztiak hartzen ditu aintzat: ekoizpenetik hasi eta kontsumora arte. Kataluniako elikagaien segurtasunerako politika oinarrizko elementua da herritarren osasuna babesteko. Erantzukizun partekatua da, eta bertan parte hartzen dute Generalitateko hainbat…

  • Norobirusa indargabetzea izoztutako baietan – BfR 2013

    Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutuak (BFR) aholkatu egin du izoztutako baiarik ez ematea talde bereziki minberei (adin nagusiko pertsonak, jaioberriak eta haur txikiak), aldez aurretik behar beste berotu gabe. Badirudi baia barrualdetik 90º C-ko tenperaturan berotzea nahiko dela bertan egon litekeen edozein birus guztiz indargabetzeko. Egungo ezagutzaren arabera, infekzio-arrisku handia dago, bai baia freskoetan, bai oso…

  • Arrainaren kontsumo iraunkorra ahalbidetzeko aplikazioa 13/03/13

    i-Marine arrantzari eta bioaniztasunari buruzko ezagutzaren plataformak AppliFish garatu du, sakelako telefonoetarako doako aplikazioa. Horren bidez, itsas inguruarekin lotutako informazioa edonoren eskura egongo da, edozein une eta tokitan. Aplikazio horri esker, kontsumitzaileak informazio gehiago eskuratu ahal izango du jaten edo erosten duen arrainari buruz, edo desagertzeko arriskuan dagoen espeziea ote den eta bestelako kontuak jakin…

  • Pestizida hondakinak elikagaietan – EFSA 2013

    EFSA plagizida-hondakinei buruzko urteko txostena argitaratu du. Bertan, ikuspegi orokorra ematen da Europar Batasunean 2010ean zehar elikagaietan antzemandako plagizida-hondakinei buruz, eta ebaluatu egiten da europar kontsumitzaileek dietaren bidez hondakinekiko duten esposizioa. Aztertutako laginen % 97,2 legeak ezarritako gehienezko mugen parean edo horien azpitik daude. Txostenean aparteko atal batean aipatzen dira programen emaitzak; zehazki, Programa Erkide…