Europan erleen 2 gaixotasun sartzeko arriskua-EFSA 2013

EFSAren Animalien Osasun eta Ongizate panelak balioetsi egin du Europar Batasunean Aethina tumida (SHB) eta Tropilaelaps Spp. sartzeari buruzko arriskua.

Aethina tumida (SHB), "Erlauntzaren kakalardo txikia" izenez ere ezaguna, parasito bat da, Afrikako Sahararen hegoaldean dauden eskualde tropikal eta subtropikaletakoa.

Tropilaelaps spp kanpoko parasitosia da, eta batik bat erleen kumeei eragiten dien akaro batek sortzen du. Varroosiak eragindako prozesua larriagotu egiten du. Gaur egun, Asiako eremu jakin batzuetan baino ez da atzematen.

Honako hauek dira gaixotasun horiek EBn sartzeko bideak:

  1. Beste herrialde batzuetatik honako hauek inportatzea: erle erregina biziak, erlastar erregina biziak, erlastar koloniak eta erlezaintzan erabiltzeko erle-produktuak.
  2. Inguruko herrialdeetatik sartzea, batik bat, erleen eta SHBren mugimendu naturalen bidez.
  3. Beste herrialde batzuetatik inportatzea erleenak ez diren produktuak (adibidez, fruta, barazkiak, beste bektore posible batzuk, fomiteak…).

Honako hauek dira SHB sartzeko arriskua murriztu dezaketen ekintzak:

  • Beste herrialdeetako agintariek ziurtagiriak egitea, izurririk gabeko igorpenak identifikatzeko.
  • Garraiatu bitartean eta mugan tratamendua aplikatzea, izurria deuseztatzeko (erlauntza eta kolonien inportazioan debekatuta dago; beraz, are gehiago murrizten da arriskua).

Tropilaelapsen sarrera prebenitzeko:

  • Tratamendu biologikoaren bidez. Erle erreginen kasuan, hori lortzeko gutxienez 21 egunez zaindu egin behar da igorpena erle-kumerik gabekoa izatea. Erlezaintzan erabiltzeko erlauntzeko produktuen inportazioari dagokionez, hori lortzeko gutxienez 21 egunez ekidin behar da erle-kumeen eta/edo helduen arteko kontaktua.
  • Eremu jakinetan izurri eza ziurtatzen duten agiriak egitea.

Erleen gaixotasunei arriskuak-EFSA
Erlezaintzari eta animalien osasunari buruzko artikulua – ELIKA
Erleen gaixotasunei buruzko fitxa – OIE

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…