Noticias

Filtrar por áreas:

  • Produktu fitosanitarioen ustiapen-koadernoa 14/01/07

    Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumena Ministerioak produktu fitosanitarioen ustiapenaren koaderno-eredu bat onetsi du. Koadernoak modu ordenatu eta harmonizatuan biltzen ditu nekazaritza-ustiategietako titularrek erregistratu beharreko elementu guztiak, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorrari buruzko araudia betetzea errazte aldera. Araudi horrek ezartzen du derrigor erregistratu behar dela produktu fitosanitarioen erabilerari buruzko informazioa eta bildu egin behar direla ustiapen hori kudeatzeko…

  • Osasun publikorako arriskuak, deoxinibalenola ugaritu egin delako laboreetatik eratorritako produktuetan – EFSA 2013

    EFSAk aztertu egin ditu irinean, semolinan, semolan eta osagai gisa erabilitako gari-, arto- edo garagar-malutetan deoxinibalenol mikotoxinaren (DON) gehienezko muga handitzeak osasun publikoan eragin ditzakeen arriskuak; zehazki, 750 µg / kg-tik 1.000 µg / kg-ra handitu da, ulertuta ogirako (okindegi-produktu txikiak barne), pasteletarako, galletetarako, laborez eginiko gosegarrietarako eta gosaltzeko laboreetarako gehienezko mugaren maila 500 µg…

  • Tetrabromobisfenolari buruzko zientzia-irizpena – EFSA 2013

    EFSAko CONTAM Panelak zientzia-irizpen bat argitaratu du elikagaietako A Tetrabromobisfenolari (TBBPA) eta horretatik eratorritakoei buruz. Bertan ondorioztatzen da gaur egun Europar Batasunean elikagaien bidez gertatzen den esposizioak ez dakarrela inolako arazorik giza osasunerako. TBBPA nagusiki sugarra atzeratzeko gehigarri gisa erabiltzen den konposatua da; hortaz, konposatua bera eta bere eratorriak lixibiatu egin daitezke ingurumenera, eta bertatik…

  • Espainian zaldi eta ardi haragia dela eta atzemandako ezadostasunak 13/12/20

    Elikagai eta Albaitaritza Bulegoak (FVO ingeles sigletan) kontu ikuskaritza egin zuen 2013ko apirilaren 9tik 19ra, eskumeneko agintariek eginiko jarduketak ebaluatze aldera; zehazki, kontrol ofizialei dagokienez eta zaldiak eta ardiak hiltzearen edota haragi freskoa eraldatzearen arloko araudia betetzeko bermeari dagokienez. Kontu ikuskaritza hori 2011ko maiatzean eginikoaren jarraipena izan zen. Bertan, hutsune larriak atzeman ziren ebaluatutako sektorean…

  • Elikagaien Segurtasuna Kataluniako Komunikabideetan – ACSA 2013

    Osasun Publikoko Agentziak eta Kataluniako Pompeu Fabra unibertsitateak aztertu dituzte Katalunian Eragin handiena duten hiru egunkarietako albisteak (La Vanguardia, Segre eta 20 Minutos), iaz komunikabideetan Elikagaien Segurtasunaren txostenaren arabera (SAM 2012). Aurten, eragin handiko on-line kanal bat gehitu dute, Elikagaien Segurtasunaren arloan espezializatua eta kontsumitzaileei zuzenduta (Eroski Consumer). Bertan, Elikagaien Segurtasunaren arloko araudiak eta gaur…

  • 2 intsektizida neonikotinoideren neurotoxikotasuna – EFSA 2013

    EFSAk egindako azterlan batek ondorioztatu du bi intsektizida neonikotinoidek (azetamiprid eta imidakloprid) ahalmena dutela gizakien nerbio-sistemari eragiteko. Bi intsektizida horiek eragin kaltegarria izan dezakete ikastea eta memoria bezalako funtzioei lotutako neurona eta burmuin-egiturekin. Gaur egun, azeptamipriderako eta imidaklopriderako ezarritako tolerantzia-mailak ez dira behar bestekoak, beharbada, garapeneko neurotoxikotasuna (DNT) delakoaren aurrean babesa lortzeko. Bere azterlana oinarri…

  • Elikagaietako nitrato eta nitritoen arrisku-ebaluazioa – EVIRA 2013

    Elikagaien Segurtasunerako Finlandiako Agentziak (EVIRA) dietako nitrato eta nitritoen ingestak dakarren arrisku-ebaluazio bat egin du. Bertan ondorioztatu du Finlandian 3 urteko haurren % 14k eta 6 urteko haurren % 11k gainditu egiten duela nitritoen Eguneroko Ingesta Onargarria (EIO). Bada, horrek giza osasunerako arriskua eragiten du. Alde batetik, nitratoen aurreko esposizio handiagoa iturri naturalen, barazkien, fruten…

  • 2 intsektizida neonikotinoideren neurotoxikotasuna – EFSA 2013

    EFSAk egindako azterlan batek ondorioztatu du bi intsektizida neonikotinoidek (azetamiprid eta imidakloprid) ahalmena dutela gizakien nerbio-sistemari eragiteko. Bi intsektizida horiek eragin kaltegarria izan dezakete ikastea eta memoria bezalako funtzioei lotutako neurona eta burmuin-egiturekin. Gaur egun, azeptamipriderako eta imidaklopriderako ezarritako tolerantzia-mailak ez dira behar bestekoak, beharbada, garapeneko neurotoxikotasuna (DNT) delakoaren aurrean babesa lortzeko. Bere azterlana oinarri…

  • Produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra 13/12/17

    1311/2012 Errege Dekretuak produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduera-esparrua ezartzen du, produktu fitosanitarioek giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien arriskuak murriztuta. Araudi horrek sustatu egiten du produktu fitosanitarioak merkaturatzeari, erabiltzeari eta erabilera arrazional eta iraunkorra egiteari buruzko zenbait xedapen araudiari jarraikiz garatzea. Hain zuzen ere, xedapen horiek Landareen osasunari buruzko azaroaren 20ko 43/2002 Legeak ezartzen…

  • Sagar-barraskiloa Europar Batasunean bizitzen jartzea 13/12/16

    Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) Landareen Osasun Panelari zientzia-irizpena eskatu zion, sagar-barraskiloak Europar Batasuneko (EB) ingurumenean eragiten duen arriskuari buruz. Dokumentu horretan, Panelak sagar-barraskiloaren biologiaren eta ekologiaren egungo egoeraren berrikuspena aurkezten du, eta ebaluazio bat egiten du, biztanleria-dinamiken ereduaren bidez, sagar-barraskiloa Europar Batasunean bizitzen jartzearen inguruan. Pomacea generoaren sistematikari eta taxonomiari buruzko ziurgabetasunak dauden arren,…