Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Omega 3 naturala logo berria arrantza-produktuetarako -MAGRAMA 2013
MAGRAMAk "Omega 3 imagotipo" berria sortu du arrantza-produktuetarako, eta arrantzaren esparruko elikagaien industria-sektorearen esku jarri da, bereizte-faktore bat emate aldera. Laster ezarri ahal izango zaizkie arrantza-produktuei logo horiek, betiere produktuek ezarritako irizpideekin bat egiten badute. Imagotipo hau bi motatakoa izan daiteke, OMEGA 3aren edukiaren arabera: Omega 3 gantz-azidoen iturria. Gutxienez 0,3 g azido alfa linoleniko…
-
Eguneratu egin da QPS agente biologikoen zerrenda – EFSA 2013
QPS zerrendak (Segurtasuneko Presuntzio Kualifikatua) jasotzen ditu elikagai eta pentsuen iturri gisa (gehigarriak, entzimak, produktu fitosanitarioak eta genetikoki eraldatutako organismoak) gomendatutako agente biologikoak, euren sailkapen taxonomikoaren arabera. Zerrenda hori maiztasun jakin batekin berrikusten eta eguneratzen da, aintzat hartuta EFSAko panelek eta aditu-taldeek egiten dituzten segurtasun-ebaluazio berriak. Testuinguru horretan, EFSAko BIOHAZ Panelak berrikusi egin ditu QPS…
-
Salmonella mikawasima: kasu-kopuruaren ezohiko igoera -EFSA 2013
Aurtengo irailetik gaur egunera arte, Salmonella mikawasimak eragindako infekzioen kasuek gora egin dute ohiz kanpoko neurrian. Aintzat hartuta Salmonellaren serotipo hori ez dela oso ohikoa, hainbat herrialdetako kasu kopuruaren igoerak pentsarazten du jatorri bakarra duela. Setoripo hori urtaroen araberakoa da, eta kasuen kopuruak gora egiten du nabarmen urteko azken hilabete hauetan. Hala ere, hori ez…
-
Aspartamoa: E 951 edulkoratzailearen azken ebaluazioa -EFSA 2013
Aspartamoa (elikagaien etiketetan E 951) edulkoratzailearen kaltegabetasuna ebaluatzen hainbat urte eman ondoren, EFSAk honako ondorio hauek atera ditu: EZ da kartzinogenoa: animalietan zein gizakietan egindako azterlanen probak zehatz berrikusi ostean, adituek baztertu egin dute kalte genetikoa edo minbizia eragiteko arriskua. Aspartamoa kontsumitzeak EZ DU kalterik eragiten burmuinean edo nerbio-sisteman, eta ez du eragiten umeen eta…
-
Elikagaiak prozesatzeak nitratoaren mailetan duen eragina – EFSA 2013
EFSAk azterlan bat argitaratu du, eta bertan aztertzen da zer-nolako eragina duten sukaldaritza-tratamenduek barazkien nitratoen edukian. Azterlana bederatzi barazkirekin egin da: letxuga, espinaka, patata, leka, azenarioa, erremolatxa gorria, aza zuria, aza txinatarra eta kuiatxoa. Azterlan honen ondorio nagusia da barazkiak prozesatzeko tratamenduek eragin nabarmena dutela nitratoen azken edukian. Tratamenduek duten eragin-motari dagokionez, azterlanak hau ondorioztatu…
-
Glifosatoaren berrebaluazioa- BfR 2013
BfRk osatu egin du osasunerako arriskuaren ebaluazioari buruzko txostenaren zirriborroa, eta EFSAri bidali dio. Berrebaluazio-prozesu honen ondorio gisa ezarri da glifosato substantzia aktiboak ez duela propietate kantzerigenorik, ezta mutagenikorik ere. Gainera, ez da toxikoa ugalkortasunerako, ugaltzeko eta enbrioien/fetuen garapenerako, laborategiko animalien artean. Glifosatoa herbizida gisa sarri erabiltzen den printzipio aktiboa da, eta gaur egun Europar…
-
Glifosatoaren berrebaluazioa- BfR 2013
BfRk osatu egin du osasunerako arriskuaren ebaluazioari buruzko txostenaren zirriborroa, eta EFSAri bidali dio. Berrebaluazio-prozesu honen ondorio gisa ezarri da glifosato substantzia aktiboak ez duela propietate kantzerigenorik, ezta mutagenikorik ere. Gainera, ez da toxikoa ugalkortasunerako, ugaltzeko eta enbrioien/fetuen garapenerako, laborategiko animalien artean. Glifosatoa herbizida gisa sarri erabiltzen den printzipio aktiboa da, eta gaur egun Europar…
-
Landareak babesteko substantzia aktibo gisa erabiltzen diren mikrobio-organismoak 13/12/12
Mikroorganismoak substantzia aktibo gisa erabil daitezke, kontrol biologikoaren zati legez, eta mikrobio-izurriteak kontrolatzeko agenteak (MPCA) dira. Baimendutako MPCAk 540/2011 zenbakiko Araudian adierazten dira, EBko legeriarekin bat. EFSAren txosten honetan ingurumen-arriskuak eta MPCAk eragindako arriskuak ebaluatzeko zientzia-literatura garrantzitsua sakonki berrikusten da, ingurumenean dituzten ondorioei buruzko ezagutzan oinarrituta. Honako sei gai hauek aztertu dira zehatz: 1. gaia:…
-
BFR berriak eta emergenteak elikagaietan -EFSA 2013
EFSAk egindako azken azterlanaren arabera, kutsatzaile horien (Sugar Atzeratzaile Bromatuak -BFRak-) 4 mota berri identifikatu dira, aintzat hartu beharreko eta lehentasunezko kutsatzaile gisa, euren toxikotasunaren eta biometatzeko ahalmenaren arabera: Genotoxikoak eta kartzinogenikoak Tris (3,4-dibromopropil) fosfato (TDBPP) 2,2-Bis (bromometil)- 1,3-propanodiol (DBNPG) Biometatzeko ahalmena 1,2-bis (2,4,6-tribromofenoxi)etano (BTBPE) Hexabromobentzenoa (HBB) Oharra:Dokumentu honek iazko urrian argitaratutako ordezkatzen du. EFSAren…
-
Genetikoki eraldatutako landareen baimenak 13/12/10
EFSAren gida honek zuzentarauak ematen ditu eskabideak aurkezteko genetikoki eraldatutako (GE) landareak baimentze aldera. Horiek elikaduran eta pentsuan, inportazioan eta prozesamenduan, eta/edo Europako laborantzan erabiltzen dira, 1829/2003 Araudiari (EE) jarraikiz. Dokumentu hau eguneratu egin da, 503/2013 Araudian deskribatutako aurkezpen-baldintzak betetzeko. Araudi horrek elikadura-erabileretarako eta pentsuetarako genetikoki eraldatutako landareen aplikazioak bakarrik jasotzen ditu, eta kanpoan gelditzen…