Sagar-barraskiloa Europar Batasunean bizitzen jartzea 13/12/16

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) Landareen Osasun Panelari zientzia-irizpena eskatu zion, sagar-barraskiloak Europar Batasuneko (EB) ingurumenean eragiten duen arriskuari buruz. Dokumentu horretan, Panelak sagar-barraskiloaren biologiaren eta ekologiaren egungo egoeraren berrikuspena aurkezten du, eta ebaluazio bat egiten du, biztanleria-dinamiken ereduaren bidez, sagar-barraskiloa Europar Batasunean bizitzen jartzearen inguruan.

Pomacea generoaren sistematikari eta taxonomiari buruzko ziurgabetasunak dauden arren, gaur egun ezagun da P. insularum delakoa P. maculataren sinonimoa dela, eta zalantzarik gabe P. canaliculatatik bereiz daiteke, diferentzia genetiko argiak direla eta. Azken aldian Ebroren deltan (Espainia) bildutako bederatzi barraskilo identifikatu ziren P. maculata gisa.

P. canaliculataren eta P. maculataren biologiari buruzko literatura zehatz berrikusi da, eta lan horrek aurkikuntza berriak ekarri ditu, aurreko ebazpenaren aldean (EFSA, 2012).

Datu horiek honako hauei dagozkie: arrautzak garatzeko beheko tartea, arrautzak (gazte eta helduenak) garatzeko tenperatura-tartea eta tenperatura ezin hobea, arrautza gazte eta helduen garapena lotuta dago tenperaturarekin, ugalketa eta biziraupena lotuta daude tenperaturarekin, ugalketa lotuta dago helduen adinarekin, gazte eta helduen arrautzen tolerantzia hotzaren aurrean, eta estalaldiko jokamoldea.
Hedatze-bide naturalak ibai eta kanalak dira. Bertan, barraskiloak arrastaka dabiltza, urak eramaten ditu eta ur gaineko baltsetan egoten dira. Muturreko klima-gertakizunek eta uholdeek handitu egiten dute ugaritzea.

Barraskiloak gehiago hedatzen dira honako hauen ondorioz: giza jarduera, arrozaren landaretxoen garraioa, akuikultura, akuarioak, itsasontziak eta bestelako garraiobideak, nekazaritzako makineria eta ureztatzea.
P. maculataren bizitza-estrategiei buruzko datuen kopuru mugatuak ez du ahalbidetzen espezie horren biztanleria-dinamikaren eredu bat sortzea; beraz, P. canaliculatarekin estuki lotutako espezieen biztanleriaren dinamikaren eredu bat garatu da, barraskiloak ingurugiro jakin batean izan dezakeen dentsitatea zenbatesteko.

Europan bizitzen jartzeari dagokionez, bi eszenario aintzat hartu dira: bat ez hain aldekoa (PM2.0) eta beste bat aldekoagoa (PM1.5). Datuek hau adierazten dute:

  1. PM2.0 eszenarioak erakusten du Espainiako, Italiako eta Balkanetako zati bat, eta Frantziaren hegoaldeko eremu txiki bat egokiak direla sagar-barraskiloa Europan bizitzen jartzeko. Europaren baitan, barraskiloen balizko banaketaren iparraldeko muga Po haranean (Italia) dago. Oro har, kostaldeko eremuak egokiagoak dira barnealdekoak baino. Zenbait leku infestazio handiko fokuak dira; are gehiago, "gune beroak" izan daitezke (bost norbanakotik gorako biztanleriak -gazteak + helduak- metro koadro bakoitzeko).
  2. PM1.5 eszenarioaren aldean, barraskiloa bizitzen jar daitekeen eremua Balkanetatik Danubio ibaiaren latituderainokoa da, eta Mediterraneoaren kostaldeko barnealdeko lurretara ere iristen da. Gainera, zenbatetsitako biztanleria-dentsitateak handiagoak dira, eta gune beroen kopurua ere ugariagoa da.
  3. Sagar-barraskiloak bizitzen jartzeko eremuak Europan arroza ekoizten den eremuetako zati bat besterik ez du hartzen, Europa hegoaldea eta Europa hegoaldeko eta Balkanetako hezegune gehienak barne, Danubio ibaiaren latituderaino.

Sagar-barraskiloa – Biologia eta ekologia (EFSA)

Eguneraketa data: 2025/08/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…