Elikakate Kontrolatzeko Plan Nazionala eguneratzea 15/02/09

MAGRAMAk argitaratu du Elikakatea Kontrolatzeko Plan Nazionalaren (2011-2015. PNCOCA) urteko eguneratzea (5. bertsioa). Lan hori plana gauzatzeko urte bakoitzaren amaieran egiten den berrikuspen, doitze eta eguneratzearen ondorio da.

PNCOCA 2011-2015 erreferentziazko agiria da, eta elikakatean zehar egiten diren kontrol-jarduerak deskribatzen ditu. Halaber, esparru sendoa, orekatua eta, neurri berean, malgua da, elikagaien eta pentsuen kontrol ofiziala egiteko, betebeharrei eta bermeei dagokienez.

Estatuko planak bi atal ditu:

  • A atala, orokorra. Bertan izaera horizontaleko alderdiak zehazten dira: koordinazio-organoak, euskarri informatikoak, larrialdietarako planak, laborategietako baliabideak, langileen prestakuntza, ikuskapenak, urteko txostenak eta abar.
  • B atala, berariazkoa. Atal honetan kontrol ofizialeko 27 programak zehazten dira. Horietatik 13 lehen sektoreari dagozkio (nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta elikagaien segurtasuna), 13 elikagai-establezimenduei eta 2 Kanpoko Merkataritzari.

PNCOCA 2011-2015, 5. bertsioa

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…