Noticias
Filtrar por áreas:
Arriskuen Analisia
-
Aziendaren eta fauna basatiaren arteko gaixotasunen transmisioa kontrolatzeko gida berria
Animalien Osasunerako Mundu Erakundeak (OMSA) gidalerro berriak aurkeztu ditu gaixotasunen transmisioa murrizteko fauna basatia-azienda interfazean. Azienda-fauna basatia interfazea bi taldeek baliabideak partekatzen dituzten guneetan sortzen da; ondorioz, patogenoak truka ditzakete. Dokumentu horren helburua da merkataritza segurua ahalbidetzea eta animalien osasuna babestea mugaz haraindiko gaixotasunetatik, hala nola txerri-izurri afrikarretik, hegazti-gripetik eta sukar aftosotik. Dokumentuaren asmoa da…
-
Kontsumitzeko prest dauden elikagaietako Listeria monocytogenesen bizitza baliagarriari buruzko azterlanen orientazio-dokumentua
Europako Batzordeak (DG SANTE) kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ekoizten dituzten elikadura-enpresen operadoreei zuzendutako orientazio-dokumentu bat argitaratu du, Listeria monocytogenesen arriskua kontrolatzen laguntzeko, ekoizpenetik hasi eta bizitza baliagarriarenamaierara arte. Batzordearen 2024/2895 (EB) Erregelamenduak, 2024ko azaroaren 20koak, 2073/2005 (EE) Erregelamendua aldatzen du, Listeria monocytogenes bakterioari dagokionez; halaber, kontsumitzeko prest dauden elikagaietan (RTE) aldaketa gako bat gehitzen du…
-
Elikagaien segurtasunean aplikatutako adimen artifizialaren erronkak
Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Artificial Intelligence for Food Safety txostena argitaratu du, zeinetan modu sistematikoan aztertzen baita adimen artifizialaren (AA) egungo erabilera elikagaien segurtasunaren kudeaketan, bai eta haren aplikazio praktikoak eta nazioartean sortzen ari diren arau-esparruak ere. Dokumentua egiteko, berrikusi egin dira literatura zientifikoa eta benetako kasuen azterketak, eta, batez ere, elikagaien…
-
Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa-eremua zabaltzea
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) iragarri du zabaldu egin duela dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa-eremua, gaixotasunak aurrera egin baitu Frantzia hegoaldean. Neurri hori Albaitaritzako Osasun Alertaren Sareko Batzordeak (RASVE) adostu du, eta honako eskualde hauek hartzen ditu: Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeak, Frantziako mugatik hurbil daudenak. Hala, azienda babesteko prebentziozko hesi bat…
-
Kutsadura gurutzatua eta alergenoak zuhurtziaz etiketatzea:interpretazio-oharra
AESAN erakundeak interpretazio-ohar bat argitaratu du borondatezko prozedura bat deskribatzeko. Helburua da zuhurtziaz etiketatzea justifikatuko luketen baldintza batzuk zehaztea, nahi gabe alergenoak agertzen direnerako elikagai ontziratuetan. Codex Alimentariusen gidalerroetan berriki eman diren aurrerapausoek eta FAO/OMEko adituen txostenek bultzatu dute prozedura hori egitea. Irizpideak eman nahi dira alertak kudeatzean sortutako zalantzei erantzuteko. Hala, erreferentzia-dosietan eta ekintza-mailetan…
-
Elikagaien segurtasunaren kulturari buruzko Irlandako gida
Irlandako Elikagaien Segurtasuneko Agentziak (FSAI) elikagaien segurtasunaren kulturari buruzko gida bat argitaratu du. Gidak bi helburu ditu: batetik, elikagai-enpresei kultura hori ezartzekoorientabidea ematea, eta, bestetik, organismo ofizialei laguntzea beren ebaluazioa kontrol ofizialetan txertatzen. Gidak elikagaien segurtasunaren kulturari buruzko lege-eskakizunak deskribatzen ditu, eta gomendioak eta jardunbide egokiak eskaintzen ditu, tamaina guztietako enpresei laguntzeko beren elikagaien segurtasunaren…
-
Europako esnetarako aziendak hegazti-gripea izateko arriskuaren ebaluazioa
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txosten bat argitaratu du EBko esnetarako aziendak H5N1 patogenotasun handiko hegazti-gripeaz (PHHG) kutsatzeko duen arriskuari buruz, Estatu Batuetan esne-behietan agerraldiak erregistratu ondoren. Azterlanak ondorioztatu duenez PHHG H5N1 birusa (B3.13 genotipoa) EBn sartzeko aukera oso txikia dago, dela merkataritzaren dela hegazti migratzaileen bidez, nahiz eta ohartarazi duen eragina larria izango litzatekeela…
-
ELIKA GUSTOS-ean, eskola-jantokietan Elikagaien xahuketa murrizteko Europako proiektua
GUSTOS proiektu europarra da, eta Euskadiko eta Kataluniako eskola-jantokietan elikagai-xahuketa prebenitzeko aurrerapenak egitea du helburu, neurketa-tresnen, hezkuntza-esku-hartzeen eta gastronomia-soluzio berritzaileen bidez. ELIKAtik, elikagaien xahuketaren aurkako euskal estrategiaren koordinatzaile gisa, proiektuaren diseinuan eta garapenean parte hartzen dugu ezagutza teknikoa sendotzeko, emaitzen transferentzia errazteko eta hezkuntza-zentroek elikagai-hondakinak murrizteko tresna eraginkorrak izan ditzaten. Hezkuntza-komunitatea, administrazioak eta elikadura-ekosistemako eragileak…
-
“Jantoki bikainak. Ekimen interesgarriak” gida
2025eko apirilean 315/2025 Errege Dekretua argitaratu zen, eta horren helburu nagusia da ikastetxeetan elikadura osasungarri eta jasangarria bermatzea, egunero fruta eta barazki freskoak kontsumitzen direla berma dezaten, eta ikastetxeetako jantokietatik edari azukredunak eta energetikoak eta opil industrialak desagerraraz daitezen. Azaroaren amaieran, Jantokien I. Topaketa egin zen Valentzian, Kontsumo eta Jokoaren Idazkaritza Nagusiak antolatutako foroa, zeinetan…
-
Ez bota janaririk Gabonetan
Azken urteetan bezala, beste kanpaina batekin gatoz, euskal gizartea elikagaiak alferrik galtzearen inguruan kontzientziatzeko. Mezuak eta aholkuak oraingoan etxeetan elikagaiak alferrik galtzeko arrazoi nagusian oinarrituko da: plateretan utzitako soberakinak. Mezu hauek Gabonetako denboraldian zabalduko dira sare sozialen eta irrati-iragarkien bidez. Gainera, erreferentziazko zenbait preskriptorek beren sareen bidez zabalduko dute kanpaina. Sare sozialetan jarraitzera eta argitaratuko…