Elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren mundu-mailako egoerari buruzko SOFI 2025 txostena


Txostenak, adierazle gakoen bidez, mundu-mailan elikagaien eta nutrizioaren inguruan dagoen nahikotasuna adierazten du, datu berrienen arabera.


Aurkikuntza nagusiak

Gosetearen eta elikagaien segurtasunik ezaren joerak

  • Mundu-mailako goseteak behera egin du pixka pat: % 8,7tik 2022an % 8,2ra 2024an. Hala ere, 638 eta 720 milioi artean izan dira 2024an gosea pairatu duten pertsonak. Hala ere, 638 eta 720 milioi artean izan dira 2024an gosea pairatu duten pertsonak.
  • Afrikak jarraitzen du erasan handiena duen eskualdea izaten (biztanleriaren % 20,2).
  • Elikagaien segurtasunik eza ertain edo larriak mundu-mailako biztanleriaren % 28ari eragiten dio (2.300 milioi pertsona), eta prebalentzia handiagoa dago landa-eremuetan eta emakumeen artean.

Dieta osasungarriaren kostua eta eskuragarritasuna

  • Dieta osasungarri baterako mundu-mailako batez besteko eguneko prezioa 4,43 USD EAPra igo zen (erosteko ahalmenaren parekotasuna) 2024an.
  • Prezioak igo badira ere, dieta osasungarria ordaindu ezin duten pertsonen kopurua 2.760 milioi pertsonatik (2014) 2.600 pertsonara (2024) jaitsi zen.
  • Hala ere, Afrikan zifra horrek gora egin zuen, 1.000 milioi pertsona gehiago egon baitziren egoera horretan.

Nutrizioaren egoera

  • Aurrerapenak egin dira haurren hazkuntzaren atzerapenean egon den murrizketan (% 26,4 2012an eta % 23,2 2024an).
  • Edoskitze esklusiboa handitu zen (2012an % 37 izatetik 2023an % 47,8 izatera arte).
  • Helduen obesitatea ere handitu egin da (2012an % 12,1 izatetik 2022an % 15,8 izatera).
  • Haurren heren bakar batek eta emakumeen bi herenek bakarrik lortzen dute gutxieneko elikadura-aniztasuna.

Elikagaien inflazioaren eragina

  • 2020tik, elikagaien prezioen inflazioak inflazio orokorra gainditu du; 2023ko urtarrilean % 13,6ko gailurra egon zen.
  • Diru-sarrera txikiko herrialdeak izan dira erasan handiena izan dutenak, % 30era arteko elikagaien inflazioa eduki baitute.
  • Inflazioak erosteko ahalmena murriztu du, eta eragin negatiboa izan du elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren gainean, batez ere egiturazko desberdinkeria eta genero-desberdinkeria dagoen testuinguruetan.

Inflazio horri aurre egiteko proposatutako 5 jarduera

  • Biztanle zaurgarriak babestea, ondo formulatutako erantzun fiskalekin.
  • Politika fiskal eta monetarioak harmonizatzea, merkatuak egonkortze aldera.
  • Egiturazko neurriei eta merkataritzarekin lotuta daudenei lehentasuna ematea, eragin iraunkorrak lortzeko.
  • Datuen eta informazioaren zirkulazioa indartzea eta horretan inbertitzea.
  • Nekazaritzako elikagaien sistema erresilienteetan inbertitzea.

Ondorioak

Figura. 2030erako Munduko Nutrizio Jomugak

Eguneraketa data: 2025/12/04

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…