Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren lehentasunezko 25 gaixotasunak ardatz hartuta

Ebaluazioaren arabera, honako hauek dira arrisku-agente nagusiak:

  • animaliak eta salgaiak mugaz bestalde mugitzea
  • haizearen edo animalia basatien bidez bektoreak modu naturalean hedatzea
  • klima-aldaketa eta bektoreen hedapen geografikoa
  • nazioarteko merkataritza eta gizakien mugimenduak

EFSAren arabera, egun akainak eta Culicoides intsektuak sarrera-bide nabarmenetakoak dira, biziraun eta hedatzeko gaitasun handia baitute. Halaber, azpimarratu du eltxo inbaditzaile jakin batzuek gero eta eragin handiagoa dutela gaixotasun zoonotikoak eta animaliak transmititzeko orduan.

Ebaluatutako bektore nagusiak eta lotutako gaixotasunak

EFSAk Europan lehentasunezko animalien gaixotasun eta gaixotasun zoonotikoak transmititzen dituzten bektoreen bost talde handi aztertu ditu:

  • Akainak: Krimea-Kongoko sukar hemorragikoaren (CCHFV), akainek transmititutako entzefalitisaren (TBEV), Lymeren borreiliosiaren (Borrelia burgdorferi s.l.)eta Q sukarraren (Coxiella burnetii) transmisioari lotuak. Txostenak azpimarratu duenez, hedapen-gaitasun handia dute animalia basatien, hegazti migratzaileen eta animalien mugimenduen bidez.
  • Eltxoak: Mendebaldeko Niloko birusaren (WNV), entzefalitis japoniarraren (JEV), Rift haraneko sukarraren (RVFV), ekialdeko entzefalitis ekinoaren (EEEV), entzefalitis ekino venezuelarraren (VEEV), mendebaldeko entzefalitis ekinoaren (WEEV), St. Louiseko birusaren (SLEV) eta Cache Valley birusaren (CVV) transmisioari eragiten diote. Halaber, EFSAk nabarmendu du merkataritzaren eta garraioaren bidez ere arrautzak eta larbak nazioartean garraiatzeko arriskua dagoela.
  • Culicoides generoko intsektuak: bektore gakoak dira mihi urdinaren gaitzerako (BTV), gaixotasun hemorragiko epizootikorako (EHDV), Akabaneren gaixotasunerako (AKAV), Shmallenbergekorako (SBV), Afrikako zaldi-izurrirako (AHSV) eta behien sukar iragankorrerako (BEV), besteak beste. Txostenak nabarmendu duenez, intsektu horiek haize-korronteen bidez distantzia handietan hedatzeko gai dira.
  • Phlebotomusak: leishmaniosia eragiten duen Leishmania infantumen bektoreak.
  • Euli hematofagoak: nagusiki zaldien anemia infekziosoaren (EIA), behien gaixotasun nodular kutsakorraren (LSDV), surraren (Tyraponosoma evansi) eta naganaren (Trypanosoma vivax) transmisio mekanikoarekin lotuta daude. EFSAren iritziz, patogenoak sartzeko prozesuan duen eragina mugatua da beste bektore biologikoekin alderatuta.

Agentea / gaixotasunaTalde bektorialaOstalari anplifikatzaile nagusiakAzken ostalariakAhalmen zoonosikoa
Afrikako zaldi-izurriaren birusa (AHSV)🪰 Culicoides🐴 EkidoakEz
Akabane birusa (AKAV)🪰 Culicoides🐄 Etxeko hausnarkariakEz
Besnoitia besnoiti🪰 Stomoxys, Tabanidae🐄 Behi-aziendaEz
Mihi urdinaren gaixotasunaren birusa (BTV)🪰 Culicoides🐄🐪 Hausnarkariak eta kamelidoak🐕 TxakurrakEz
Borrelia burgdorferi s.l.🕷️ Ixodidae (kaparrak)🐭🐦 Ostalarien tarte handia, Karraskariak eta hegaztiak🐕🐴🧍 Gizakiak, txakurrak eta zaldiakBai
Behien sukar iragankorraren birusa (BEFV)🪰 Culicoides🐄 Behi-aziendaEz
Cache Valleyko birusa (CVV)🦟 Culicidae (eltxoak)🦌 Zerbidoak🐄🐴🧍 Hausnarkariak, zaldiak eta gizakiakEz
Coxiella burnetii🕷️ Ixodidae🐄 Ostalarien tarte handia, batez ere hausnarkariak🧍 GizakiakBai
Krimea-Kongoko sukar hemorragikoaren birusa (CCHFV)🕷️ Ixodidae🐄 Ostalarien tarte handia, batez ere hausnarkariak🐴 EkidoakBai
Ekialde eta Mendebaldeko entzefalitis ekinoa (EEEV/WEEV)🦟 Culicidae🐦 Hegaztiak🐴🧍 Ekidoak eta gizakiakBai
Gaixotasun hemorragiko epizoonotikoaren birusa (EHDV)🪰 Culicoides🐄🦌 Behi-azienda eta zerbidoakEz
Zaldien anemia infekziosoaren birusa (EIAV)🪰 Stomoxys, Tabanidae🐴 EkidoakEz
Entzefalitis japoniarraren birusa (JEV)🦟 Culicidae🐖🐦 Txerriak eta hegaztiak🐴🧍 Ekidoak eta gizakiakBai
Leishmania infantum🪰 Phlebotominae (flebotomoak)🐕🐈🐇 Kanidoak, katuak eta lagomorfoak🐴 EkidoakBai
Dermatosi nodular kutsakorraren birusa (LSDV)🪰🦟🕷️ Stomoxys, Tabanidae, Culicidae, Culicoides, Ixodidae🐄 Behi-aziendaEz
Rift haraneko sukarraren birusa (RVFV)🦟 Culicidae🐄🐪 Hausnarkariak eta kamelidoak🧍 GizakiakBai
Schmallenbergen birusa (SBV)🪰 Culicoides🐄 HausnarkariakEz
Shuni birusa (SHUV)🪰🦟 Culicoides, Culicidae🐄🐴 Hausnarkariak eta zaldiak🧍 GizakiakBai
St. Louiseko entzefalitisaren birusa (SLEV)🦟 Culicidae🐦 Hegaztiak🐴🧍 Zaldiak eta gizakiakBai
Kaparrek transmititutako entzefalitisaren birusa (TBEV)🕷️ Ixodidae🐭 Ostalarien tarte handia, Karraskari basatiak🧍 GizakiakBai
Trypanosoma evansi🪰 Stomoxys🐄🐪🐴 Hausnarkariak, kamelidoak eta ekidoak🧍🐖 Gizakiak eta txerriakZalantzazkoa
Trypanosoma vivax🪰 Glossinidae, Tabanidae, Stomoxys🐄🐪🐴 Hausnarkariak, kamelidoak eta ekidoakEz
Entzefalitis ekino venezuelarraren birusa (VEEV)🦟 Culicidae🐴🐭 Zaldiak eta karraskari basatiak🧍 GizakiakBai
Estomatitis besikularraren birusa (VSV)🪰 Culicoides🐄🐴🐖 Behi-azienda, ekidoak eta txerriak🧍 GizakiakBai
Mendebaldeko Niloko birusa (WNV)🦟 Culicidae🐦 Hegaztiak🐴🧍 Zaldiak eta gizakiakBai

Ondorioak

EFSAk ondorioztatu du Europar Batasunean bektoreen bidez transmititutako gaixotasunak sartzeko arriskua, nagusiki, bektoreen biologiaren eta ekologiaren beraren mende dagoela, batez ere hedatu, biziraun eta ingurumenera egokitzeko duten gaitasunaren arabera.

Akainak eta Culicoides intsektuak garrantzi epidemiologikorik handieneko bideak dira, ostalarietan denbora luzez garraiatzen direlako eta distantzia luzetan haizearen bidez airetik hedatzen direlako, hurrenez hurren.

Halaber, txostenak azpimarratu du nazioarteko merkataritzak, animalien mugimenduak, gizakien mugikortasunak eta klima-aldaketak gero eta eragin handiagoa dutela bektoreak eta gaixotasun emergenteak geografikoki hedatzeko. Halaber, honako hauei lotutako ezagutzan hutsune handiak daude: zaintza entomologikoa, infekzio-tasa errealak eta sarrera-ibilbideen karakterizazioa; hortaz, egun, arriskuaren ebaluazio kuantitatiboak mugatuta daude.

Eguneraketa data: 2026/05/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…