Etiketa gaztelaniaz ez duten elikagaiak berretiketatzea

Askotan, elikagai asko gaztelaniaz ez dagoen etiketarekin merkaturatzen dira, eta, beste askotan, berriz, gaztelaniazko itzulpena badute ere, ez dakigu zein den horren arduraduna eta eman den elikadura-informazioa osorik dagoen.

 

Horregatik, AESANek interpretazio-ohar bat argitaratu du, eta bertan gaiari lotutako legedi osoa errepasatu eta kontuan hartu beharreko artikuluak eta apartatuak aipatzen dira.

 

Honako hau da bertan jasotako legedia:

 

 

Honako hauek dira ondorioak:

 

1169/2011 (EB) Erregelamenduaren 8. artikulua honela interpretatu behar da:

 

1) Gaztelaniaz etiketatuta ez dauden elikagaiak berretiketatzearen ardura Espainiako merkatuan azken kontsumitzaileari edo kolektibitateei hornitzeko produktu horiek jartzen dituen operadorearena izango da. Derrigorrez, etiketa itzuli eta berriro jartzen duen operadorearen izena edo sozietate-izena gehitu behar dira.

 

2) Ontziratutako elikagaiak azken kontsumitzaileari bideratuta badaude, eta, azken kontsumitzaileari saltzeko aurreko fasean egoteaz gain, fase horretan kolektibitate bati saltzen ez bazaizkio, berretiketatzeko amaierako informazioa, itzulita, horrekin batera joango diren dokumentu komertzialetan jaso ahal izango da. Nolanahi ere, azken berretiketatzea egingo duen operadorearen izena edo sozietate-izena eta helbidea nahitaez jakinarazi beharko dira.

 

3) Itzulitako berretiketatzean identifikatzen den operadorea izango da elikagaiei buruzko informazioa agertzen dela bermatzeaz eta informazio horrek legea betetzeaz arduratuko dena, bai eta informazio hori Agintari Eskudunak nahi bezala justifikatzeaz ere.

Eguneraketa data: 2025/07/23

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…