Noticias

Filtrar por área:

Nekazaritza

  • Pestiziden hondakinak elikagaietan – FAO 2010

    Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) Pestizida-Hondakinen Batzordeak (JMPR) txosten bat argitaratu du pestizida hondakinei buruz elikagaietan. Txostenak 2009ko datuak biltzen ditu. 2009 Txostena

  • Ekoizpen Ekologikoan Praktika Egokiei buruzko gidaliburua: landaresien eginkizuna

    Ingurumen eta Nekazaritza zein Itsas Gaietako Ministerioak eskuliburu bat argitaratu du ekoizpen ekologikoan praktika egokiei buruz. Gidaliburuak erreferentzia egiten die landaresien erabilerari eta horiek izurrien kontrolean duten eginkizunari. Gidaliburu horretan, batetik, zerrendatu egin dute zergatik garatzen dituzten landaresiek izurrien aurkako etsai naturalak, eta, bestetik, zehaztu egin dute zein izurri mota kontrolatzen den landaresien bidez. Eskuliburuak…

  • MARMen eskuliburua: Praktika Egokiak barazkigintza arloko ekoizpen ekologikoan

    Ingurumen eta Nekazaritza zein Itsas Gaietako Ministerioak eskuliburu bat argitaratu du barazkigintza arloko ekoizpen ekologikoan Praktika Egokiei buruz. Eskuliburuan honako gai hauek lantzen dira bereziki: batetik, lurraren bioaniztasuna eta emankortasuna, eta, bestetik, belar, izurri eta gaixotasunen kontrola. Eskuliburuak “BUENAS PRACTICAS EN PRODUCCION ECOLOGICA: CULTIVO DE HORTICOLAS” (ISBN 978-84-491-0870-9) du izenburua eta honako helbide honetan aurkituko…

  • Izurrien Arriskuak Balioztatzeko ereduak (Mopest)

    Mopest proiektuaren helburua da berrikustea Europako kultiboetan izurriak ezarri, garatu eta hedatzeko gaur egun dauden ereduak, horiek eredu igarleetan erabili ahal izateko eta etorkizuneko izurrien eragina murrizteko. Horretarako, sistema erkidea adostu dute dokumentazioa igortzeko eta webgunea prestatu dute informazio erabilgarri guztia argitaratzeko. Web plataforma horrek bilatzailea ere badu, orain artean bildutako eredu guztiak erakusteko. Guztira,…

  • OGMak: Elikagaien Segurtasuna, Pentsuak eta Ingurumena

    Zenbait herrialdek OGMen kultibo arloan izandako esperientziak bildu ditu EFSAk aurtengo iraileko Nazioarteko Konferentzian. Hitzaldi horren beste helburuetako batzuk ziren EFSAren zeregina aztertzea eta argitzea OGMen Arrisku Balioztapenean. Bestalde, azpimarratu nahi dugu OGMen kultiboei buruzko Espainiako datuak dokumentu horretan biltzen direla. Adibide gisa, genetikoki eraldatutako artoa aipa dezakegu. Espainian landatzen den artoaren % 22 genetikoki…

  • Batzordearen datuak: pestizidak Europan – CE – 2009ko Urriak

    Europako Batzordeak datu base bat argitaratu du web orrian. Datu basea pestizidei buruzkoa da, eta berori argitaratzeko arrazoia izan da legeen gaineko gardentasuna bermatzea eta informazio egokia ematea EBn erabili ahal diren eta onartuta dauden pestiziden inguruan. Bestalde, informazio-foileto bat ere argitaratu du. Foiletoak erreferentzia egiten die azken urteotan pestiziden gainean gauzatutako ekintzei. Eta bertan…

  • Landare-espezieak eta horien estraktuak elikagaietarako gehigarri gisa erabil daitezkeen ala ez balioztatzeko gidaliburua

    EFSAk gidaliburu bat argitaratu du. Horren helburua da gehigarri gisa erabiltzen diren landare-espezieen eta horien estraktuen segurtasuna balioztatzea. Gidaliburua, halaber, baliagarria izan daiteke elikagaietan eta pentsuetan erabil daitezkeen ebaluatzeko ere. Gidaliburuan zehazten dira, batetik, zein ezaugarri izan behar dituen landare-espezie batek "ustez segurutzat" kalifikatua izateko, eta, bestetik, ondoren egingo den balioztapena. Bestalde, zerrenda bat osatu…

  • Txostena: bioaniztasuna Europar Batasunean

    Europako Batzordeak txosten bat argitaratu du bioaniztasunari buruz. Txostenak erreferentzia egiten dio 2001-2006 urte-epeari, eta ebidentzian jarri du kostaldeko habitatak, landaguneak eta hezeguneak mehatxu gehiago jasotzen dutela; izan ere, ohiko nekazaritza-ereduak gutxitu egin dira gune hauetan, turismoak gora egin du, eta, gainera, klima aldaketak eragin handia izan du. Era berean, nekazaritzarekin zerikusia duten habitat mota…