Noticias
Filtrar por área:
Nekazaritza
-
Plagiziden hondakinei buruzko 2007 urteko txostena – EFSA 2009
2007an Europar Batasunean plagiziden hondakinen zaintza programa gauzatu ondoren, EFSAk programa horren emaitzekin batera argitaratu ditu kontsumitzaileak epe motzean eta luzean izan dezakeen arriskuaren balioztapena. Artikulu osoa
-
Liburu Berdea: Nekazaritzako elikagaien kalitatea
Hausnarketa prozesu bat da, eta bertan jasotzen du nola sortu marko politiko eta arautzaile egokiena nekazaritzako produktuen kalitatea zaindu eta sustatzeko inolako kostu gehigarririk sortu gabe. Artikulu osoa
-
Barazkiak kontsumitzeak ekar lezakeen Arriskua/Onura – EFSA 2008
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) balorazio bat egin du barazkien gainean jakinarazteko nolako onurak eta kalteak izan litzakeen frutak eta ortuariak kontsumitzeak. Balorazio hau argitaratu du nitratoak eduki ahal dituztelako iritzi bat agertu eta gero. Iritziaren arabera, barazkiak kontsumitu eta gero, nitratoekiko esposizioa gehien baldintzatzen duen parametroa ez da…
-
Nekazaritza arloan, Praktika Egokiak izateko oinarri orokorrak (FAO)
Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) horrela definitu ditu Praktika egokiak nekazaritza arloan (BPA): nekazaritza-ustiategietako ekoizpen prozesuetan, jasangarritasun mailari eusteko praktikak dira bai ingurumen esparruan, bai ekonomia arloan, bai eta giza mailan ere. Horrela, bermatu ahal izango dugu, alde batetik, elikagaiak eta elikatzeko ez diren produktuak kalitatezkoak izango direla; eta bestetik, ez direla kaltegarriak…
-
Praktika Egokien gaineko Gidaliburua: Fusarium espezia kultiboetan murriztea – FSA 2007
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) Praktika Egokien gaineko Gidaliburua hau argitaratu du. Gida honek kultiboetan Fusarium espezia murriztea du helburu. Artikulu osoa
-
Laboreen sektorean trazabilitate sistema eta higiene praktika egokiak aplikatzeko gakoak
Dokumentu honen helburua da 178/2002 Araudiak xedatzen dituen betebeharrak ezagutaraztea eta horiek aplikatzean lagungarri izatea. Emandako jarraibideak errazak dira; baina, neurri berean, eraginkorrak ere badira laboreen sektoreko eragile guztiek jarrai ditzaten. Trazabilitateari buruzko dokumentu honetan bildu diren printzipio guztiak gomendioak dira, eta enpresek egokitu beharko dituzte euren ezaugarrietara. Artikulu osoa
-
Mikotoxinek zerealetan eragiten duten kutsadura ekiditeko eta murrizteko Praktiken Kodea eta A Okratoxinari, Zearalenonari, Fumonisinei eta Trikotezenoei buruzko eranskinak
Mikotoxinak zerealetan ager daitezke. Mikotoxinek zerealetan eragiten duten kutsadura ekiditeko eta murrizteko, lehen ekoizpenean zenbait neurri har daitezke, besteak beste, Nekazaritza arloko Praktika Egokiak. Praktika horien helburua da mikotoxinek eragiten duten kutsadura ekiditea. Lehen ekoizpeneko ondorengo faseetan detoxifikazio-metodoak eta APPCC sistemak ezartzen dira. CODEX ALIMANTARIUS Batzordearen (FAO-OMS) dokumentu honek biltzen ditu Nekazaritza arloko Praktika Egokiak,…