Noticias

Filtrar por área:

Nekazaritza

  • Gidaliburu praktikoa: laborantzak zentzuz ongarriztatzea -MARM- 2010-

    MARMek "Espainian laborantzak zentzuz ongarriztatzeko gidaliburu praktikoa” argitaratu du. Gidaliburu horren xedea da nekazarientzat eta teknikarientzat lagungarri izatea, eskura dituzten eta euren beharretara ongien egokitzen diren ongarriak aukeratu eta balioesteko. Puntu horretan, azpimarratu egiten da oso garrantzitsua dela ongarriak zentzuz eta modu eraginkorrean erabiltzea, aurrezteko eta ingurumenaren gainean duten eragina murrizteko. MARMen oharra Eskura dago…

  • Gidaliburua: lurreko onddoen jarduera piper negutegietan-MARM-2010

    MARMek gidaliburu bat argitaratu du piper negutegietan lurreko onddoen jarduerari buruz. Gidaliburu horretan, besteak beste, honako alderdi hauei buruzko informazioa aurki daiteke: – Lurraren nekea eta piper kultiboetako lurren gaixotasunen kontrola. – Mikrobiota desinfektatzearen eraginari buruzko atala, bai eta desinfektatzaile kimikoei eta horien eraginari buruzkoa ere. Halaber, honako hauek aztertzen dira: batetik, laborantza zikloan lurreko…

  • Nekazaritzako praktika egokien gidaliburua mahastizaintza ustiagietarako – ACSA 2010

    Gidaliburu horren helburua da, batetik, mahastizaintza ustiategietan egin beharreko autokontrolak gauzatzen laguntzea, eta, bestetik, mahastizainei lanabesa eskaintzea, elikagaien segurtasunarekin lotutako baldintzak errazago aplika ditzaten. Dokumentua Kataluniako mahastizaintza sektoreak osatu eta Kataluniako Mahastizaintza eta Ardogintza Institutuak (INCAVI) koordinatu du. Mahastizaintza ustiagietarako gida

  • Europako Batzordearen azterketa: Nekazaritza Ekologikoa Europako Batasunean -2010-

    Txosten honetan erakusten dira zeintzuk diren sektoreak azken urteotan izan duen joeraren ildoak. Horretarako, honako hauei buruzko datuak ematen dira: hedadura, goraka egiten ari den laborantza eta produktu horiek arautzen dituzten legegintza-neurriak. Azpimarratzekoa da 2002. eta 2008. urteen artean laborantza mota horretarako lursailak 4,3 milioi hektareakoak izatetik 7,6 milioi hektareakoak izatera heldu zirela. Hau da,…

  • EFSAren urteko txostena: Landare-osasunerako produktuen hondakinak 2008 – EFSA 2010

    2008an 70.000 elikagai-lagin aztertu ziren, eta EFSAk egin duen txostenean jakinarazi du lagin horien % 96,5k ez zituztela gainditzen Hondakinen Gehienezko Mugak (LMRak). Halaber, adierazi du 2007an laginen % 4,2k gainditzen zituztela LMRak, eta 2008, berriz, laginen % 3,5k baino ez. Bestalde, azterketa egin zuten urtean ez zen hondakinik antzeman laginen % 62,1ean. Aurreko urteetan…

  • Plagizida-hondakinekiko esposizioa balioztatzea Belgikako herritarren artean – FASFC 2010

    Elikakatearen Segurtasuneko Belgikako Agentziak (FASFC) balioztatu du landare-osasunerako produktuen hondakinekiko esposizioa Belgikako herritarren artean, fruta eta barazkien kontsumoari dagokionez. Belgikako herritar helduen artean (15 urtetik gorakoak) pestizida gehienekiko esposizioa 100 aldiz baxuagoa da Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) baino. Umeei dagokienez, fruta eta barazki ugari kontsumitzen dituztenek, bereziki, IDA gaindi lezakete. Hori dela eta, Agentziak ondorioztatu…

  • Praktika Egokien Gidaliburua: laboreak ongarriztatzea -2010-

    Gidaliburu honetako gomendioen helburua da bermatzea laboreak ongarriztatzean nekazaritza arloko praktika egokiak betetzen direla. Praktika egokiak aplikatuz, murriztu egiten dira kostuak eta ingurumenaren gaineko eragina. Halaber, aholku zehatzak eskaintzen ditu, besteak beste: nola kalkulatu zenbat nutriente botatzen diren simaurra aplikatzean eta ongarri organikoak erabiltzean zer egin nutriente kopurua egokia izan dadin. DEFRAren Gidaliburua

  • Pestizidak: arriskuen araberako sailkapena, OMSk gomendatua

    OMSk argitaratu berri du pestiziden sailkapenaren beste edizio bat. Sailkapen hori arriskuen arabera egiten da, eta azken edizio horrek 2004. urtekoa ordezten du. Dokumentu horretan, pestiziden sailkapena egiteaz gain, honako puntu hauek ere argitu dituzte: sailkapena egiteko erabili dituzten metodoak, substantzia aktiboak bakarka sailkatzeko ildoak eta jarraitu beharreko sailkapen-metodoa substantzia aktibo horiek osagai bat edo…

  • Informazioa: Tomatearen sitsaren aurkako teknikak

    Agiri horrek informazio teknikoa biltzen du Tuta absolutaren edo tomatearen sitsari buruz, besteak beste: izurria kontrolatzeko neurriei buruzko argibideak, tranpak jartzeko eta horiek balioesteko argibideak, harrapaketa masiboak eta landare-osasunerako tratamenduak. Agiria

  • Triptikoa: Tomatearen bakterio-txankroa

    Triptiko horrek informazio teknikoa biltzen du tomatearen bakterio-txankroari buruz, besteak beste: epidemiologiari buruzko datuak, gaixotasunari aurre egiteko metodoak eta prebentzioa. Triptikoa